logo de la Asociación Republicana Irunesa 'Nicolás Guerendiain'

2. Artikulua.-
Hona hemen elkartearen helburuak: BALIO ERREPUBLIKARREN DEFENTSA ETA OROIMEN HISTORIKOAREN BERRESKURAPENA

Jarrai iezaguzu...Logo de facebookLogo de youtubeLogo de twiter

Bilatu:

Erakusketa "Misio Pedagogikoak - Irudiak (1931-1936)"

Erakusketaren kartela

II Errepublikan zehar, historia garaikideko aldirik intentsuenetako eta larrienetako bat bizitu zuen estatu espainiarrak. Misio Pedagogikoak sortzeak oso eredu kultural modernoaren entsegua egitea ekarri zuen. Eredu hau "Institución Libre de Enseñanza" izenekoak diseinatu zuen eta, bereziki, Museo Pedagógico Nacional erakundeko zuzendari eta fundatzaile Manuel Bartolomé Cossíok.

Misioen jarduera gutxituz joan zen eskuindar biurtekoaren aldian, eta erabat desagertu zen 1936ko estatu-kolpearekin.

Hezkuntza sistema egoera kritiko bat bizitzen ari den garai hauetan, "Nicolás Guerendiain" Irun Elkarte Errepublikanoko kideok agerian utzi nahi dugu II. Errepublikan zehar hezkuntzari eta kulturari eman zitzaien lehentasuna, gizarte zuzen eta moderno bat eraikitzeko oinarrizko funtsa diren aldetik.

Bestalde, eskuzabaltasunez, errepublikaren defentsan borrokan aritu ziren pertsona haiei omenaldi bat egin nahi diegu.

Martxoaren 17tik 29 arte

Deskargatu kartela (PDF)

Erakusketaren inaugurazioa

2015ko martxoaren 17an 19:30etan Euskadiko Kutxaren Erakusketa Aretoan

Ordutegia:

  • LANEGUNAK: 18:30etatik 20:30etara
  • LARUNBATAK, IGANDEAK ETA JAI EGUNETAN
    • Goizeetan: 11:00etatik 13:00etara
    • Arratsaldeetan: 18:30etatik 20:30etara

Inaugurazioaren argazkiak

Fotos

Proko Gomezek utzitako argazkiak.

Erakusketaren bideoak

Proiekzioa: "Las Misiones Pedagógicas"

Martxoak 12, ostegunean, 19:30ean, Kabigorri Ateneoan

II. Errepublikako eginkizunik eskuzabalentzat hartzen dira Misio Pedagogikoak. Haien zereginean 5.000 liburutegi baino gehiago banatu zituzten eta kultura zein dibertsioa eraman zituzten Espainiako tokirik urrunenetara.

Ia mila unibertsitariok eratzen zuten II. Errepublikako Misio Pedagogikoak. Bost urtez Espainiako zazpi mila herritan ibili ziren landako eskola eskasa oinarrizko liburutegiekin, antzerkiarekin, zinearekin, musikarekin eta Prado Museoko obra handien kopiekin. Baina, aldi berean, kultura herrikoi hartaz elikatu ziren, eta hori dela eta hasiera batean kontrajarriak ziren bi mundu haien arteko truke bat izan zen.

Misio Pedagogikoak Manuel Bartolomé Cossío pedagogoak zuzentzen zituen eta haietan, espainiar kulturako beste pertsona ospetsu batzuen artean, hauek izan ziren parte hartzaileak: Alejandro Casona, Luis Cernuda, Carmen Conde, María Zambrano, Ramón Gaya, Rafael Dieste eta José Val del Omar zinegilea. Zinea lehen aldiz herri haietara eramateaz gain, hiriko jendearentzat ezezaguna zen Espainia filmatu zuen.

Álvaro Sotoren dokumental honek aurrekariak kontatzen ditu, baita bost urtetako lana eta kultura kanpaina hark utzi zuen aztarna ere.

Hainbat historialarik aztertu dute horren garrantzia eta “misiolari” batzuen testigantzak entzuten dira, RTVEren Dokumentu Funtsetik eta Ikasleen Egoitzatik aterata.

Patronatu errepublikarraren eskuzabaltasunezko lana berreskuratzen du dokumental honek misiolari batzuen hitzaz eta garai hartan umeak ziren batzuen oroitzapenez baliatuz.

Leandro Agirretxe, 1, 4 Lokala
Irungo Palmera-Montero Gizarte-etxean - 20304 Irun
Tel: 669 075 423