2011eko abenduak 11
Gure elkartea irungo 2. Merkadiloan parte hartu du. Argazkiak
2011ko azaroak
Azaroaren 28ko datarekin, eskaera bat iritsarazi zaio Irungo alkateari Irungo Udalak hirian monumentu edo eskultura bat jar dezan fusilatutako eta frankismoko biktima izan diren guztien omenaldi gisa. Egoki jotzen dugun tokietako bat II. Errepublikaren garaian zentro errepublikarra kokatzen zen plaza litzateke.
Irungo fusilatuen zerrenda erantsi da.
Bestalde, alderdi politiko guztietako bozeramaileei idazki bera iritsarazi zaie gure elkartearekiko bilera bat eskatzeko eta gai horri buruz hitz egiteko.
Azaroak 6, 12:30etan
Iaz bezala, 1936ko abuztuan hildakoen omenaldia egingo dugu pikoketan.
Musika, txalaparta, lore sorta... eta Pikoketako jatetxean janaria.
2011eko urriak 9
Gure elkartea irungo 2. Merkadiloan parte hartu du.
2011eko ekainak - urriak
Elkartearen ekitaldien artean hurrengo udaberrirako II. Argazki Lehiaketa Errepublikarra iragartzen du. Lehiaketa honen xedea balio errepublikarrak ezagutaraztea eta sustatzea da.
Oraingo honetan, lehiaketarako aukeratu den gaia “Frankismoaren ondorioak” da (irudiak, monumentuak, plaka oroigarriak eta abar).
Urriak 7 19:30etan
Lekua: Amaia Kultur Zentroan
Aurkezleak: Aitor Azurki (egilea) eta Marcelo Usabiaga (protagonistetako bat)
Maizales bajo la lluvia hamaika bizitza-ibilbideen bilduma hunkigarria da. Omenaldia egiten die faszismoaren aurkako borrokan aritu diren guztiei, bizitza Euskadiko mendietan, Kataluniako luebakietan, Madrilgo presondegietan edo bide bazterrik ahaztuenean utzi zutenei, betiere Askatasuna izeneko etorkizun hobearen itxaropenarekin.
Diario Vasco (2011 - 10 - 7)
Irailak 24
Irungo Udalak omenaldia eskainiko die Evaristo Larrañaga eta Florencio Iratxetari, 1938an hil zituzten zinegotziei. “Nicolás Guerendiain” Irungo Errepublikarren Elkarteak bat egiten du ekintza honekin eta berori bultzatzen du, eta bide batez, zabaldu egiten du errepublikar legaltasuna defendatzeagatik errepresioa eta heriotza jasan zuten guztienegana.
Irailak 9, 10 eta 11
Red Comète-en jardueretan lagundu eta parte hartzea
Urtero, orain dela zazpi urtez geroztik, Red Comètek omenaldia antolatzen dio 1941 eta 1945 urte artean izan zen izen bereko isilpeko erakundeari. Erakunde hark, nazien lurraldean erortzen ziren pilotu aliatuak jasotzea zuen helburu, salbatu eta beren lurraldeetara eraman ahal izateko.
Apirilak 29
"Federación de Foros por la Memoria"ren lehendakaria eta
"Foro por la Memoria Histórica de Guadalajara"ren lehendakaria
Lekua: Amaia Kultur Zentroan
Ordua: 19:30etan
2011eko apirila 14an
Apirilaren 14an, Txingudi Telebistako "Hablando claro" saioan, Josetxo Arrietak aurkeztuta, elkarrizketa-solasaldia egin zuten gure elkarteko kide batzuekin. Errepublikaz, Memoria Historikoaz eta abarrez hitz egin zuten.
Programaren hasierako bideoa
Apirilaren 10ean, 12:30etatik
12:30etik aurrera, Errepublikarren antzinako Zentrotik (Ensantxe plaza), Martxa Errepublikarra irtengo da. Irungo kaleetan zehar abiatuko da eta Luis Mariano plazan amaituko da; plazan, txalapartaren soinuarekin harrera egingo zaio martxari. Komunikatu bat irakurriko da eta ohorezko aurreskuaren ondoren, bandera errepublikarra jasoko du, Riegoren ereserkiaz lagunduta.
Jarraian, Herri-Bazkaria Arano jatetxean . Prezioa: 25 €. Menua
Herri osoan animatzen dugu bandera errepublikarrak jartzera balkoietan
2011ko apirilaren 14an
Bandera jaistea. 20:30ean
Apirilaren 9an, 16:00etatik aurrera
Lekua: Urdanibia plazan
16:00etik aurrera, Bidasoako Graffiti IV. Lehiaketa. Informazioa eta Oinarriak
Bidasoako 1. Xake Txapelketa Errepublikarra
Literatur erakusketa hainbat argitaletxeren eskutik.
17:00etik aurrera, Haur jolasak, Irun Iruneten lankidetzarekin
Arratsaldeko ekitaldien argazkiak eta bideoak. (Graffitti, Xake, etab.)
19:30etatik aurrera, Musika Taldeen Jaialdia.
Arratsaldean "Fatxari tiro egin" ere jarriko da.
Apirilak 5etatik 17ra
Erakusketa honetan bildu da Aranzadi Zientzia Elkarteak 2000 urtetik aurrera Gerra Zibileko hobien inguruan egindako ikerketa lana. Argazkien bitartez, hobitik ateratzeko prozesuaren alor zientifikoa eta giza alderdia erakusten dira, eta arreta berezia eskaini zaie desagertuen familiei.
Informazioa eta inaugurazioaren argazkiak
Lekua: Euskadiko Kutxaren Erakusketa Aretoan
Ordutegia:
Apirilak 1
Doktorea Medikuntzan Euskal Herriko Unibertsitatean. Gipuzkoako Foru Aldundiko Giza Eskubideak Saria (2006).
Bere taldeak Eusko Jaurlaritzaren Giza Eskubideen Saria jaso du 2007an. Txileko Gobernuaren Giza eskubideen Batzordeko adituen nazioarteko batzordeko kidea da diktadura-aldian desagertutakoei buruzko ikerketarako.
Aranzadi Zientzia Elkarteko kidea 1973tik. Han hainbat kargu izan ditu: Presidentea, Idazkari Nagusia eta Antropologia Departamentuko Presidentea. Gaur egun Elkarteko Presidentea da (2009). Elkarte horren barnean, 2000. urtetik desagertuei Gerra Zibileko hobi komunei buruzko ikerketarako lantaldea zuzentzen du
Lekua: Amaia Kultur Zentroan
Ordua: 19:30etan
2010ko abenduak - 2011eko apirilak
Elkartearen ekitaldien artean hurrengo udaberrirako III Literatur Lehiaketa Errepublikarra Gazteentzako iragartzen du. Lehiaketa honen xedea balio errepublikarrak ezagutaraztea eta sustatzea da, batez ere gazteen artean.