Esther Zilberberg, "Estoucha" ezizenez ezaguna, Irunera faxismoaren aurka borrokatzera joan zen poloniar gazte judu eta komunista izan zen.
Bere borroka antifaxista, feminista eta solidaridarioa, bakezaletasuna gatazkaren erdian, fronterako egokitzapen gogorra, herriaren askatasunarekiko maitasuna eta sakrifizio pertsonal handia. Beti, askatasun pertsonal, sozial, lokal eta internazional baten alde borroka egiteko sentsazioa, eta, aldi berean, gizarte hobe baten aldeko ilusioa.
Lan honen bidez, Irunerako esanguratsua den garai historikoa islatzen duten kaleen izenak berreskuratu nahi ditugu: Espainiako Bigarren Errepublika (1931-1939).
Une horretan, Irungo kaleek errepublikaren idealak islatu zituzten beren izenean, une historiko hori markatu zuten pertsonaien eta gertaeren izenen bidez irudikatuta.
"Altxamendu militarrari eta diktadura frankistari buruzko mapa" osatzeko asmoz argitaratutako triptikoa
Hiriko hainbat erakunde eta establezimendutan egongo da eskuragarri.
Iraganerako bidaia orainetik
Nicolás Guerendiain Irungo Errepublikanoen Elkarteak mapa bat aurkeztu du. Bertan jasotzen dira 1936ko uztailaren 18ko matxinada militarrarekin eta diktadura frankistaren errepresioarekin lotutako 54 hiriko puntuak.
Mapa hiriko hainbat erakunde eta establezimendutan egongo da eskuragarri.
Kontsultatu ahal izango da mapa, bertsio interaktiboan.
Zutik geratzen den Gipuzkoako kontzentrazio-esparru bakarra. Pabiloi hau Irungo Aduana zaharraren eraikinaren ondoan dago.
Aiala Oronozek garatutako lana Irungo prisioneroen kontzentrazio esparruari buruz (1939-1942)
Aiala Oronozek egindako lana Trenbideko langileen depurazioa Irungo geltokiei buruz (1936-1943)
Aiala Oronozek egindako lana Ondarretako espetxean egon ziren preso irundarrei buruz (1937-1947)
Hitza aldizkariak Alaia Oronoz elkarrizketatu du gure Elkartetik egiten ari den ikerketari buruz. Beste gauza batzuen artean, Gerra Zibilean eta frankismoaren garaian errepresaliatu izandakoen testigantzak jasotzen ari dira.
Aiala Oronoz Mitxelena
1942 eta 1944 bitartean, diktadura frankistaren berrehun preso baino gehiagok lan egin zuten Irunen, Olaberria erreka bideratzeko lanetan.
Mertxe Tranche Iparragirre
Zergatik lekualdatu zuten Eloy Iglesias Pablo eta bere semea Guadalupeko gotorlekura uztailaren 18ko Estatu-kolpearen berri izan bezain laster? Tropa frankistak irunen sartu zirenean, nola zekiten nor fusilatu, nor atxilotu, nor torturatu? Erantzuna oso erraza da: Guztiek elkar ezagutzen zutelako.
Iñaki Egaña (2006-08-16)
Gutxi gora behera hogeita hamar irundar hil zituzten arma faxistek. Horietako batzuk azkeneko borroketan beren posizioak defendatzerakoan zaurituta geratu eta ebakuatu ezin izan zirenak. Gipuzkoa osoan bezala, miliziarren emazteen gaineko errepresioa izan zen gertakari nabarmenetako bat. Irunen, matxinatuen sarekadaren ondoren, gerorako esamolde bat geratu zen: erre gabeko etxea, arpilatutako etxea...
Gerrak Erlaitz inguruan iraun zuen denboran, hiru emakumezko miliziano asturiar ura edatera geratu ziren Aiako Harriko errepideko iturrian, eta hantxe bertan fusilatu zituzten. Badirudi errepidearen beste aldean lurperatu zituztela, baina ez da ezagutzen toki zehatza zein den.
Memoria Historikoa Berreskuratzeko Forotik ateratakoa:
"LLAGOSTERA-GIRONAko Memoria Historikoa berreskuratzen ari gara. Aurkitu duguna da gure herrian lurperatu zituztela ondorengo milizianoak: ISMAEL BALAGUER SANCHO. BUÑOL herrikoa.Valentzia / FRANCISCO TIFE SUNSUDEGUI-herrikoa. Gipuzkoa - GERRAKO ERREFUXIATUA: PASCUALA BUNAECHEA ECHEVARIA. AZPEITIA. Gipuzkoa.
Norbaiti interesatzen bazaio, lurperatuta non dauden esan dezakegu. Hemendik hilabete batzuetara Udalak oroitarri bat ipini eta omenaldia egingo die fusilatuei. Baita aipatu miliziano eta gerrako errefuxiatuei ere."