1936ko estatu-kolpearen ondoren, ihesaren eta erbestealdi masiboaren lehen mugimendua Irunen gertatu zen, abuztuaren azken egunetan eta 1936ko irailaren hasieran.
Frankistek aurrera egin zuten Pikoketako eta Punttaseko hartuneekin, eta "Caproni 101" hegazkinek San Martzial eta Irun bera bonbardatu zituzten. Horren ondorioz, mugako hiria eta ondoko Hondarribia pixkanaka hustu ziren.
Intxorta 1937 Kultur Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean, ikerketa lan handia egin du erbestearen inguruan, bereziki Gipuzkoako haurren inguruan. Gure Elkartetik< Irungo 1600 haur baino gehiagoren datuak bildu ditugu eta datu-base batean islatu dugu.
Desde la Asociación Republicana Irunesa Nicolás Guerendiain presentamos un mapa que recoge 54 puntos de la ciudad relacionados con el Alzamiento militar de 18 de julio de 1936 y la represión de la dictadura franquista en Irun.
El mapa se podrá recoger en diferentes entidades y establecimientos de la ciudad.
El mapa también se puede consultar en versión interactivo.
Zutik geratzen den Gipuzkoako kontzentrazio-esparru bakarra. Pabiloi hau Irungo Aduana zaharraren eraikinaren ondoan dago.
Aiala Oronozek garatutako lana Irungo prisioneroen kontzentrazio esparruari buruz (1939-1942)
Aiala Oronozek egindako lana Trenbideko langileen depurazioa Irungo geltokiei buruz (1936-1943)
Aiala Oronozek egindako lana Ondarretako espetxean egon ziren preso irundarrei buruz (1937-1947)
Atal honetan bila ditzakezu frankismo garaiko Irungo biktimen izenak (orain arte ezagutu ditugunak).
Jatorria: Pedro Barruso
Beste norbaitez zerbait badakizu, edo akatsen bat ikusiko bazenu eskertuko genizuke guri jakinaraztea.
Pertsona jakin bat bilatu nahi baduzu, izena edo abizenetako bat jartzea besterik ez daukazu.
Iñaki Egaña (2006-08-16)
Gutxi gora behera hogeita hamar irundar hil zituzten arma faxistek. Horietako batzuk azkeneko borroketan beren posizioak defendatzerakoan zaurituta geratu eta ebakuatu ezin izan zirenak. Gipuzkoa osoan bezala, miliziarren emazteen gaineko errepresioa izan zen gertakari nabarmenetako bat. Irunen, matxinatuen sarekadaren ondoren, gerorako esamolde bat geratu zen: erre gabeko etxea, arpilatutako etxea...
Hemen Irungo emakume eta gizonen izenak aurki dezakezu Gerra Zibilaren ondoren gerrilan edo II Mundu Gerran parte hartu zutenak
Diktaduraren 40 urteetan, eta trantsiziokoetan, gizon eta emakume asko hil ziren, askatasuna defendatzeko eta erregimenaren aurkako borrokan. Kasu gehienetan, ahaztu egin dira, eta zigorrik gabe geratu dira. Zerrenda honetan, omenaldi bat eskaini nahi diegu haiei guztiei, eta aldi berean, haien oroimena aldarrikatu.