"Nicolás Guerendiain"
Irungo Errepublikarrak
Balio errepulikarren defentsa eta oroimen historikoaren berreskurapena

2011ko apirilaren 10eko kronika Irunen

Ibilaldi errepublikanoa

Ekitaldiak martxa errepublikarrarekin hasi ziren 12:30etan Zabaltza plazatik (Errepublika garaian Zentro Errepublikarra). Zenbait kaleetatik pasa ondoren Luis Mariano plazara iritsi zen txalapartaren soinuez, harrera eginez.

Honelako kontsignak aireratu ziren:  "Nos hay dos sin tres, República otra vez", "Hemen gaude, Errepublikaren alde", "Los Borbones a los tiburones", "Jo ta ke Errepublika lortu arte", "Juan Carlos acelera, que viene la tercera", "Juan Carlos tirano, Irun Republicano"....

Txalapartaren ondoren irakurritako textua

Egun on denoi:

Hemen bildu gara gaur guztiok 1931ko apirilaren 14an izan zen Errepublikaren aldarrikapenaren 80. urtemuga ospatzeko.

Omenaldia egin nahi diogu Irungo eta Euskadiko kaleetan jendeak pozezko adierazpen baketsuen artean hartu zuen une historiko handi hari, bultzada demokratiko eta baketsua ekarri zuen hari.  

Gure ospakizunak zentzu hau dauka: izan ginen hartatik ikastea eta etorkizunari itxaropenez begiratzea. XXI.mendean desberdintasunaren adierazgarri nagusia den monarkia, erakunde anakroniko eta baztertzaile hori  gainditzen jakingo duen gizarte demokratiko eta berdintasunezkoa lortuko dugun itxaropenean.

Botere publikoen ustelkeriak lekurik izango ez duen gizarte bat; lege aldetik behar adina mekanismo izango dituena, Gürtelen antzeko kasurik eta ERE faltsurik ez gertatzeko.

Justiziak epailerik jazarriko ez duen gizartea, zer eta epaile horrek hobi komunetan ehun eta hogei mila desagertu daudela agerian utzi duelako, azken batean, genozidio frankista existitu zela agerian utzi duelako.

Gobernuek ekonomia gizartearen zerbitzura jar dezaten, eta ez bakar batzuen eskura. Gehien duenari gehiago ordainaraziko dion zerga-politika progresibo bat ezar dadin. Gure gazteek enplegu duina izan dezaten eta etxebizitza izatea ezinezko gauza izan ez dadin.

Aurrerantzean gerra inperialistetan parterik ez hartzeko; izan ere, gerra horien benetako helburuak ez dira giza-eskubideak izaten, beste herri batzuei beren energia-aberastasun guztia kentzea baizik.
 
Botere publikoek duintasunez joka dezaten eta diru publikoarekin hezkuntzako erakunde erlijioso eta pribaturik finantzatu ez dezaten.

Benetako estatu laiko baten alde egongo den gizartea, zeinean agintari zibilak ez diren agintari zibil modura elizkizunetara joango eta zeinean erlijioa ez zaion inori inposatuko.

Azken batean, iraganera begiratzen badugu, etorkizun hobea nahi dugulako da. Gizarte libre eta errepublikarra nahi dugulako; ez dugulako nahi gizarte horretan inork oinordetzako kargurik izaterik, herriak erabakita baizik.  

Omenaldi hau eskaini nahi diegu eta gure eskerrona adierazi Errepublikaren alde sakrifikatu direnei eta hura defendatzeagatik hil ziren guztiei. 

Gora errepublika!
Gora hirugarren errepublika!

Bandera altxatzearen bideoa

Bandera altxatzea Luis Mariano lorategian

Luis Perea, errepublikar gudaria, aurten Bandera Errepublikarra altxatzeaz arduratu zena

Musikariek "Himno de Riego", "Eusko Gudari" eta "La Internacional" jo zuten.

Riegoren ereserkiaren partiturak (bandarako) .pdf

Herri Bazkaria

Bukatzeko 50 pertsona inguru elkartu ginen jateko eta III. Errepublikaren alde topa egiteko. Menua

Apirilak 14 banderaren jaitsiera egin zen

2011ko apirilaren aktibitateekin erlazionatutako loturak