"Nicolás Guerendiain"
Irungo Errepublikarrak
Balio errepulikarren defentsa eta oroimen historikoaren berreskurapena

Irunen egindako ekitaldiak - 2020

Cartel

Abenduak 6

Gora Errepublika

Deskargatu kartela [pdf]

Kartela

Urriak 25, 12:30etan

Iaz bezala, 1936ko abuztuan hildakoen omenaldia egingo dugu pikoketan.

Musika, txalaparta, lore sorta. Segurtasunari, distantziari eta abarri buruzko arau guztiak bete beharko dira.

COVID-19aren ondorioz, pupulu-jana ez da beste urte batzuetan bezala antolatuko.

Gertatu zenari buruzko informazio gehiago

Informazio osoa. Bideo eta argazkiak

Deskargatu kartela

Cartel

Urriak 18

Kontzentrazioa Donostian

Errege emeritua epaitegira. Bortxaezintasunik ez! Gora Errepublika!

Antolatzailea: Euskadiko Mugimendu Errepublikanoa

Lekua: Igentea kalea. Udaletxe aurrean

Ordua: 12:30

Deskargatu kartela [pdf]

Urriak 1

Kanaleko lanak egin zituzten presoen omenezko plaka bat jartzeko eskaera bidali zaio Irungo alkateari, eta horren kopia bidali zaie udaleko talde politiko guztiei.

Irakurri eskabidea [PDF]

2020ko apirilak 14

II Errepublikaren 89 urteurrenaren ospakizuna

Kartela

Adierazpena

Errepublikaren 89. urteurrena ospatuko dugu, bakoitzak bere etxean.

Ezin dugu ahaztu pandemiak sortu digun egoera okerrera joan dela azken urte hauetan osasun publikoan egin diren mozketen ondorengo ezegonkortasun-egoera dela eta. Osasungintzan, hezkuntzan, zerbitzu sozialetan... mozketak eta pribatizazioak, enpresa handiek dituzten neurrigabeko onurei eta ustelkeriari lotuak.

Bestalde, atzerriko komunikabideek agerian utzi dute aurretik ere ezaguna zen monarkiaren ustelkeria. Ustelkeria horrek ez dio eragiten aurreko erregeari bakarrik, baita Borboiko Felipe gaur egungo erregeari ere. Izan ere, gaur egungo erregeak ezagutzen zituen bere aitaren "negozioak" eta haiek estali eta onurak izateko aprobetxatu du. Egoera komunikabideetan azaltzera iristearen arrazoia egoeraren larritasuna izan da, eta, gainera, ondorio handiegirik izango ez zuela uste zuten momentuan eman dute jakitera.

Ez dugu onartzen oraindik ere gezurrak esaten jarraitzea. Ez dugu onartzen usteldutako Monarkiaren bortxaezintasuna, batere eredugarria ez dena, erdi-arokoa eta baliorik ez duena. Martxoaren 18an Borboiko Felipek bere mezua zabaltzen zuen bitartean herrietan egiten ziren eltze-jotzeak horren adibide dira.

Horregatik guztiagatik, “Nicolas Guerendian” Irungo Errepublikanoen Elkarteak bat egin nahi du apirilaren 14a eta sistema demokratiko moduan Errepublika aldarrikatzen duten ekimen guztiekin.

Azkenik, deia egiten diegu herritar guztiei apirilaren 14an hiriko balkoi eta leiho guztietan Errepublikaren hiru koloreko bandera jartzera.

Gora Errepublika!
Gora apirilaren 14a!

Kartela

Apirilaren 10etik 14ra "Irun Irratian" emango dituzten iragarki laburrak

14 de abril, 89 aniversario de la II República. Este año lo celebraremos desde casa. Coloca la tricolor en tu balcón. Ni recortes en lo público, ni corrupción, ni monarquía. Gora Errepublika

Apirilaren 14an, II. Errepublikaren 89. urteurrena. Aurten, etxetik ospatuko dugu. Jarri hiru kolorekoa balkoian. Murrizketarik arlo publikoan, ez ustelkeriarik, ezta monarkia ere. Gora Errepublika

2020ko martxoaren 2tik 15era

Parte hartzea “Hobiak lurpetik ateratzen, duintasunak berreskuratzen" jardunaldietan

Antolatzailea: Gure morada

"Nicolás Guerendiain" Irundar Errepublikanoen Elkarteak Gure Moradak antolatutako Memoria Historikoa berreskuratzeari buruzko bi jardunalditan parte hartuko du.

  • Hilaren 10ean, 19:00etan: "Nicolás Guerendiain" Irundar Errepublikanoen Elkartearen lanen aurkezpena eta, ondoren, "A pico y pala. trabajos forzados en Gipuzkoa" liburuaren aurkezpena, Aiala Oronoz Mitxelena egilearen eskutik.

Video y fotos

Fotos
  • Hilaren 12an, 19:00etan: "Gerra zibila Irunen" hitzaldia, Jon Hernandez historialari eta elkarteko kidearen eskutik. BERTAN BEHERA!!
Kartel

2020ko Otsailaren 15tik 22ra

Antonio Machadori omenaldia

Con motivo del aniversario del fallecimiento de Antonio Machado el 22 de febrero de 1939, la Asociación Republicana Irunesa “Nicolás Guerendiain” va a realizar una actividad, con el fin de homenajear su figura y dar a conocer su obra.

Entre el 15 y el 22 de febrero, se podrán ver en los jardines de Luis Mariano alrededor de 80 carteles en los que se pueden leer fragmentos de algunos de los poemas del poeta.

Informazio gehiago. Argazkiak eta bideoa