"Nicolás Guerendiain"
Irungo Errepublikarrak
Balio errepulikarren defentsa eta oroimen historikoaren berreskurapena

Liburu interesgarriak

El coraje sin recompensa - Nicolás Guerendiain Salaberri (1900-1937)

"El coraje sin recompensa - Nicolás Guerendiain Salaberri (1900-1937) • José Ramón Cruz Mundet
Bere bizitza laburra baina bizia izan arren, konpromiso eta aktibismo politikoaren eredu den irundar baten ereitea. Abokatua, epailea, futbolaria, pilotaria, aktorea, baina, antetodo, errepublikarra. Bere pentsamenduarekin bat, azken ondorioetaraino borrokatu zuen, kausa honengatik. Informazio gehiago

A pico y pala: trabajos forzosos en Gipuzkoa

"A pico y pala: trabajos forzosos en Gipuzkoa" Destacamento Penal de Irun (1942-1944) • Aiala Oronoz Mitxelena
1942 eta 1944 bitartean, diktadura frankistaren berrehun preso baino gehiagok lan egin zuten Irunen, Olaberria erreka bideratzeko lanetan. Informazio gehiago

Los buenos hijos: Guerra civil en Irun

"Los buenos hijos: Guerra civil en Irun" Volúmen 1 • Mertxe Tranche Iparragirre
Zergatik lekualdatu zuten Eloy Iglesias Pablo eta bere semea Guadalupeko gotorlekura uztailaren 18ko Estatu-kolpearen berri izan bezain laster? Tropa frankistak irunen sartu zirenean, nola zekiten nor fusilatu, nor atxilotu, nor torturatu? Erantzuna oso erraza da: Guztiek elkar ezagutzen zutelako. Informazio gehiago

Liburuaren azala

"Espainiako 1931ko Errepublikaren osaera". Testua osorik

Pedro Barrusoren liburuaren azala

"Destrucción de una ciudad y contrucción del nuevo estado", Pedro Barrusorena. Irunek gerra garaian eta frankismoaren lehen urteetan bizitako egoeraren azterketa egiten du.

Aitor Pucheren liburuaren azala

"El fenómeno del Republicanismo en Irun durante la restauración borbónica (1875-1923)" Aitor Pucherena.

Aitor Pucheren liburuaren azala

"Unidad y cultura, cien años de socialismo en Irun (1901-2001)", Aitor Pucherena.

Joaquin Galvezeren liburuaren azala

"Tener 13 años en el 36", Joaquín Galvezen historia azaltzen du. Bi erbestealdi ezagutu zituen Gerra Zibilean, Katalunian aurrenekoa eta Frantzian bigarrena.

Portada del libro de Jaime Rodriguez Salis

"El niño republicano de Beraun", Jaime Rodriguez Salisena. Altxamendu faxistak Errepublika jaio berriaren aurka gorrotoz, odolez eta minez blaitzen saiatu zen gertaerak, paisaiak eta pertsonak ikusi ahal izango ditu irakurleak.

López Barranteseren liburuaren azala

"Mi exilio" Ramón Lopez Barrantesena. Estatu abokatua eta Madrilgo Abokatuen Baltzu Ospetsuko kidea, “Izquierda Republicana” alderdian afiliatu zen Errepublika aldarrikatu zenean. Gerra Zibilean ezagutu zituenak azaltzen dizkigu, bereziki Frantzian bizi izan zituenak han bizi izan zituen 12 urtetako erbestealdian.

Pio Barojaren liburuaren azala

"La guerra civil en la frontera", Pío Barojarena. 1942 eta 1943 artean Barojak bere oroimenak astero publikatu zuen, "Desde la última vuelta del camino" izenburuarekin eta bere Obrak Osoaren VII. liburuan bilduak.

VIII. liburuan Gerra Zibilaren lehenengo asteetan buloak, apunteak, iritziak eta abar. biltzen ditu.

Miguel Usabiagaren liburuaren azala

"El caso Martana", (Migel Usabiaga idazle eta arkitektoarena.

Eleberri beltza, txirrindularitza ari bezela hartuz, omenaldi bat egiten die faxismoen aurka konpromezua hartutako txirrindulari anonimoei.

30garren hamarkadan girotuta dago eta Irun, Pirineo, Alpeak, Italia, Bartzelona etb-eko parajeak ibiltzen ditu.

Nestor Basterretxearen liburuaren azala

"Crónica errante" Nestor Basterrechearena. Pasadizoz josia, liburuaren lehen zatiak, atzerriratzearen kronika alderraia baita, nahaste-borraste batekin konektatzen du. Hartan, "gauza oso desberdinak daude, eta hori ere bada pertsona bat ezagutzeko modua".

Kronologia hutsetik ihes egiten duten flash horietan, bizipenak eta arte-kritika biltzen dira, eta Brueghel eta Liebanako beatotik Gutierrez Solanaganaino ibiltzen da, edo pintore mexikarrak azaltzen ditu, edo Donostian, Ama Lur errodajearen garaian, OHE batekin topo egin zuenekoa. “Jendeak ez dit sinesten, baina egia da”. Ikusi eta bizi izan duenaz elikatzen den autobiografia da. Eta Basterretxe berarena.

'Las trece rosas'eren liburuaren azala

"Trece Rosas rojas" Carlos Fonsecarena. Hamahiru neska, haietako zazpi adin gabeak, fusilatuta hil ziren 1939ko abuztuaren 5eko goizaldean, Madrileko ekialdeko hilerriko hormen kontra. Haien delitua: “gorriak” izatea.

Liburuaren azala

"Recuerdos de una mujer de la Generación del 98" Carmen Barojarena, Pioren ahizpa. 98. belaunaldikotzat hartuak izateko duten eskubide osoa errebindikatzen dute. 1943 eta 1946 bitartean idatzitako memoria honen orrialdeetatik igarotzen dira, maitasun eta trufa keinuen artean, belaunaldi honetako idazle, artista eta politikari ia gehienak. Berako harrobietan eta herrian gertatutakoak jasotzen ditu, eta Bidasoa ibaiaren ertzetan “gurutzada loriatsuan” zehar gertatutako zerbait azaltzen du jazoera hartan lekuko izan zen batek.

'La línea de la libertad'aren liburuaren azala

"La línea de la libertad", Peter Eisnerena. Cornète Sarearen historia du ardatz, erresistentzia talde handi eta arrakastatsuenetako baten historia. Talde hau belgikarrek, frantsesek eta espainolek osatua zen, eta beren indarrak batu zituzten lurralde okupatuetan erortzen ziren hegazkin gidari aliatuak jasotzeko eta Ingalaterrara bidean jartzeko.

Liburuaren azala

"La mujer vasca en el exilio de 1936". Gerra ondorengo atzerrian efiniko argazkiak edo informazioak aztertzen baditugu, bertan beti gizonezkoak dira nagusi. Zenbait momentutan emakumeak erbesteratu ez zirela pentsa dezake norbaitek. Erbestean euskal emakumeak ere baziren, eta, erbesteratuek sortu zuten kultura eta gizarte ekintzetan. Hori da, hain zuzen, liburu honen helburu nagusietariko bat: erbesteko argazkietan emakumeak kokatzea, ahal den neurrian haiek egindako lana goraipatuz eta berreskuratuz...

Liburuaren azala

"Historia del campo de concentración de Miranda de Ebro (1937-1947)" (Miranda de Ebroko kontzentrazio-eremuaren historia ) liburuaren 506 orrialdeetan eta 250 argazkietan, hainbat eta hainbat errepublikarren, gudariren, hainbat naziotako brigadistaren eta errefuxiatu europarraren testigantza jasotzen dira. Nazien ankerkeriatik ihesean zebiltzala, Espainiara iritsi ziren judutarrak ziren haietako asko.

Tratu txarrengatik, gaixotasunengatik eta heriotzengatik gogoratzen da eremu hori, zeinak izen hauek dituzten beste eremu batzuekin batera osatzen baitu oroitzapen triste bat: Auschwitz, Mauthausen, Dachau, Buchenwald, eta abar.

Liburuaren azala

"El infierno penal de los homosexuales durante el franquismo", Kolonia Agrícola Penitenciaria de Tefian egon zen, Fuerteventuran, 1954 eta 1966 artean. Han, gizonezko homosexualak giltzapetu zituzten, berriz hezteko. Han era guztietako umiliazioak eta tratu txarrak jasan zituzten, Zuzenbide Penalak, Medikuntzak, Psikiatriak eta Elizak bermatuak.

Ez zen leku bakarra izan homosexualak berreziketarako giltzapetu zituztena, baina honek Francoren diktaduran jasan zuten izugarrikeria guztia kondentsatu zuen. Informazio gehiago

Liburuaren azala

"Arrasate 1936, una generación cortada". Arrasate inguruko frankismoaren biktimen historia kontatzen du liburu honek, erregimen hil bati buruz. Hala ere erregimen honen mezua bizirik eta ekinean dabil.

Liburuaren azala

"La insurrección de octubre del 34 y la II República en Eibar" izeneko liburuan sakonean aztertzen dira arrazoiak hobeto ulertzeko zergatik Eibar izan zen Errepublika garaian erreferente eta ikur bat Espainiako Estatuan.

Eragile politikoak eta gizartekoak gain, liburu honetan arreta berezia eskaintzen da 1934ko urriko matxinadari. Izan ere, mugimendu asteko arrazoiak kaleratzen dira, eta era berean mugimenduaren prestakuntza, garapena, porrotaren arrazoiak eta abar. Horren ondoren, sortu zen errepresioa ere aztertzen da, eta epaiketa, non militarrek akusatuei zigor gogorrak jarri baitzituzten.

1936ko hauteskundeak izan eta gero, Fronte Popularreko garaipenarekin, amnistia onartu zen eta modu horretan askatasuna lortu zuten 1934ko Eibarko matxinadan egon ziren eibartarrak.

Liburuaren azala

"Los batallones de Euskadi", Miguel de Amilibiarena. Ez da bakarrik aitomen bat, edo gertatu zenaren kontaketa bat. Liburu hau konkluzio argi bat du: "Euskadiko batailoiak" borrokatu zuten, batzutan gaizki zuzenduta, batzutan salduak, baina beti gogor eta bi helburuen bila: Euskal Herriko askatasun nazionala eta sozialismo internazionalista ekartzen duen iraultza soziala.

Liburuaren azala

"Diarios, 1932-1933, Los cuadernos robados" Manuel Azañarena. "El futuro de España....¡terrible secreto! Con el cual tengo yo que dialogar ahora, a ver si lo entiendo". 1932ko abenduaren 25ean, Manuel Azañak, hitz hauek idatzi zuen koaderno batean beste bi dokumentuekin. 1936an lapurtu zuten, Frankori eman zioten eta aldatuta izan zen. 60 urte ondoren, dokumentu honen publikazioa berrezkuratzen du politiko honen oroimena.

Liburuaren azala

"Las fosas de Franco", Emilio Silva eta Santiago Macíasena. Emilio Silvak bere aitonaren istoria kontatzen du eta beste 13 gizonena ere, 1936ko urriaren 16n Priaranza del Bierzoko falangista talde bat hil zutenak.

Bere gorputzak zanga batean sartu zuten, bidegurutze batean, intxaurrondo baten azpian. Zanga hori 64 urte ondoren ireki ahal izan zen, lehenengo ustekabean eta bigarren ahaleginak ilobak lortu zuen bere aitonaren zanga ireki. [...]

Liburuaren azala

"Víctimas de la Guerra civil", Santos Juliárena. Erretagoardian, nola alde batean hala bestean, gertatu zen giza tragedia handiren inguruan egun dakiguna zorroztasunez eta garbiro azaltzen du: Fusilatze arbitrarioak, isilpeko exekuzioak, espetxeak eta jazarpena mendira nahiz erbestera ihes egindakoen aurka, mendeku ekonomikoak eta mendekuak lanean, era guztietako irainak, denak areagotu egingo zirenak Franco jeneralaren armadak gerra irabazi eta gero

Liburuaren azala

"Un otoño para salvar Madrid" Christine Digerena. Miseriatik eta arazo politikoetatik ihesi, Francos familia, Gaztelako bere herrixka 1919an utzi, eta Baionan jarri zen bizitzen. Théo ttikia bere aitak irakatsitako justizia eta askatasun idelaren itzalean hazi zen. 1936an Théo Espainiako Errepublikari laguntzera joan zen.

Liburuaren azala

"Las fosas del silencio" Montse Armengourena. Gerraren lehen hilabeteetan milaka pertsona eraman zituzten “paseoan”, hau da, inolako epaiketarik egin gabe edozein arekatan edo hilerriren bateko hormaren ondoan fusilatu zituzten. Frankismoak desgertarazitakoak dira, ez dago pertsona horiei buruzko heriotz-agiririk eta euren familiek haien bila segitzen dute.

Liburuaren azala

"La sombra de Franco en la Transición", Alfredo Grimaldosena. Espainiako trantsizioak, sable-zaratak menderatua –benetakoa edo interesez puztua– uko egin zion benetako haustura demokratikoa lortzeari.

Erregimen zaharreko politikariek, polizia torturatzaileek eta epaile basatiek erraz aurkitu zuten erosotasuna sistema berrian. Francorekin heriotza-zigorrak sinatu zituzten ministro ohiek eta atzetik tirokatzea santutu zuten gobernadore zibil ohiek oraindik ere, XXI. Mendean, kargu publiko pribilegiatuak gozatzen dituzte. Informazio gehiago

Liburuaren azala

"27 de septiembre, cinco héroes del pueblo". Dokumentu horren lehenengo edizioa 1976ko urtarrilean egin zuen Espainiako Prentsa Herrikoiaren Agentziak (APEP). Bigarren edizio 1978ko irailean egin zen.
2005eko irailean egin zen hirugarrena, bigarren edizioko testu guztiak oso-osorik errespetatuz, nahiz eta argazki eta ilustrazio batzuk ezin izan diren erreproduzitu.

Liburuaren azala

"Los guerrilleros. Esperanza del pueblo", Julio Estellésena. Idazlea, 1926ko maiatzean jaioa, "los maquis" gerrila antifrankista omentzen ditu.

Liburuaren azala

"Maquis, La guerrilla vasca 1938-1962", Mikel Rodriguezena. Liburu hau maquisi buruz hitzegiten du, euskal gudarien borroka faszismoaren aurka 2. gerra mundialean eta hurrengo urteetan. Liburu hau bere motako lehenengoa da. Orain arte inork ez da ausartu euskal gudariei buruz hitzegitera.

Liburuaren azala

"Nosotros somos nosotros" “Garaipen Aldiko Erretaula faxista-apostoliko” barregarri hau Espainiako historia erreakzionarioaren azterketa fin eta irrigarria da, zehatz esateko 40. urteen lehenengo erdialdeko frankismoaren azterketa ironikoa. Benetako eta balizko gertaeretan oinarritua, frankismoaren ideologia maltzurrari  eta haren azioei egiten die kritika, eta une hartan bizi zen despotismoa erakusten du argazkien bidez.

Liburuaren azala

"Memoria de los Vascos en la Segunda Guerra Mundial", Mikel Rodriguezena. Gernika Gudarostearekin borrokatu ziren erbesteratuen ibilerak ditu hizpide; horien artean hogeiren bat irundar zeuden.

Liburuaren azala

"García Larrache, un republicano navarro euskaldun", Javier García-Larracherena. Rufino Garcia Larrache kultura eta prestakuntza maila handiko politikari nafarra zen. Nafarroako Aldundiko lehenengo Batzorde Errepublikanoko kide zen aldetik bere ekintzak funtsezkoak izan ziren Nafarroan I. Errepublika ezartzeko orduan.

Liburuaren azala

"El niño de la prisión", Andrés Iniesta Lópezena. Francok 17 urtetako kartzela zigorra ezarri zion. Uclesen bizi izan zuen haurtzaroa kontatzen digu, Gerra Zibilaren etena, errepresioa, umilazioak, fusilatzeak...

Presoen arteko elkartasuna ere du hizpide, zigortuek heriotzaren aurrean agertzen duten kemena, animalia bihurtutako gizonen munduan bizirauteko xedean haurrak egiten dituen ahaleginak.

Liburuaren azala

"Lo vivido por mí y visto por mí en Mauthausen", Tomás Jemes Arizarena. 1945eko maiatzaren 16an, Mauthausengo preso politikoek han egindako krudelkerien egia munduari jakinarazteko konpromisoa hartu zuten, justizia egin eta kalteak konpon zitezen, baina, batez ere, gizateriak ikas zezan herrien arteko askatasuna eta elkartasuna direla lizunkeria hura berriro gerta ez zedin bidea. Deskargatu liburua .pdf-n / Informazio gehiago

Gogoratzeko datak

Urrian

Angula berria
Logo KaleanBai