2022ko ekainaren 10a
2022ko ekainaren 10ean, Irungo Udaletxean, Kalean bai-ren akreditazioak banatu dira.
Gure Elkarteak, beste behin ere, euskara bultzatzen jarraitzeko konpromisoa berretsi du.
2022ko ekainaren 11a
2022ko ekainaren 11n Leon Iruretagoyenari omenaldia egingo zaio Irungo hilerrian, bere familiak errautsak gure hirira ekarriko dituela aprobetxatuz.
Leon Iruretagoyena Irunen jaio zen 1858an eta Mexikon hil 1940an, Estatu Kolpea lehertu ondoren herrialde honetan erbesteratua.
Irungo alkate izan zen bi legegintzalditan (1904-1909 eta 1912-1920). Lehen alkateordea 1903an eta bigarren alkateordea 1902an.
1886an Irungo Batzorde Errepublikano Federalistako kide gisa parte hartu zuen, eta hurrengo urtean batzorde horretako lehendakari izendatu zuten.
2022ko apirilaren 22a
Irungo Udalak, Santi Jimenez memoria historikoaren ordezkariaren eskutik, Memoria Historikoaren zerbitzua martxan jartzen duen proiektu pilotu baten berri eman du ostiral honetan. Bigarren Hezkuntza ikasleei zuzendutako ekimen bat da, eta hiriko historia ikastetxeetara modu berritzaile eta aitzindari batean eramatea da xedea.
"Escape street" izenekoak sei agertoki ditu, gure elkarteak egindako "Memoriaren ibilbidea: Irun, Gerra eta Gerraondoa" izeneko azterlan batean oinarrituta aukeratuak.
Jokoaren saioak maiatzaren 2tik 6ra egingo dira.
Informazio gehiago2022ko martxoaren 31a
Nicolas Guerendiain Irungo Errepublikarren Elkarteak Hezkuntzako Memoria Historikoari buruzko atal berria aurkeztu die hedabideei: Memoria Iruten
2021eko abenduaren 1a
Azaroaren 5ean, ostiralean, Guadalajarako udal hilerrian 1939tik aurrera Guadalajarako kanposantuko hobi komunetan erail eta lurperatutako frankismoaren biktimen memoriala inauguratu zen. 40 metro luze eta 2,5 metro zabal den horma bat, diktadura frankistan errepresaliatutako 976 pertsonaren izen-abizenekin.
Guadalajarako Memoriaren Forotik gure Elkartearekin harremanetan jarri dira biktimen artean Irungo pertsona natural bat agertu dela esateko: Juan Eraso Echevarria. Gizon hori Tokiko Defentsa Batzordeko kide izan zen, Florencio Iracheta, Manuel Cristóbal Errandonea, Nicolás Guerendiain eta abarrek bezala.
PCEko militantea zen eta SIPMko agenteek indarkeriaz galdekatu zuten, eta gero tiroz hil zuten kartzelako patio batean. Heriotza-agiriak, bestelako dokumentazioak eta lekukotza gurutzatuek frogatzen dute.
Gurs eremuko zerrendan Victor Eraso Etxebarria bere anaia izan daitekeen pertsona bat ere aurkitu da.
Norbaitek pertsona horren senideei buruzko informaziorik badu, jakinarazi iezaguzue Guadalajarako Memoriaren Foroarekin harremanetan jartzeko.
2021eko azaroak 291
Irungo Udalak jakitera eman duenez, 1936ko abuztuaren 11n Pikoketan hildako bi emakume horien argazki bat aurkitu dute.
1937ko uztaileko "Euzkadi en Catalunya" egunkarian aurki daiteke.
2021eko irailaren 27a
Nicolas Guerendiain Irungo Errepublikarrak "Memoriaren ibilbidea: Irun, Gerra eta Gerraostea" triptikoa aurkeztu die hedabideei, iaz argitaratutako altxamendu militarrari eta diktadura frankistari buruzko maparen osagarri gisa.
2021eko uztailaren 6a
2021eko uztailaren 6an, Espainiako Gobernuko Ministroen Kontseiluak Memoria Demokratikoari buruzko Lege Aurreproiektua onartuko du, eta Espainiako Parlamentuan lege-proiektu gisa eztabaidatuko da.
Memoria Historikoaren Kolektiboen eta Frankismoaren Biktimen Estatuko Topaketaz geroztik, uste dugu aukera paregabea dela, oraingoan bai, frankismoaren zigorgabetasuna amaituko duen eta oraindik zabalik dauden zauriak ixtea ahalbidetuko duen lege bat lortzeko. Biktimek behar dugu, ehunka mila, eta Espainiako demokraziak behar du trantsizio prozesu hura Egia, Justizia eta Erreparazioarekin behin betiko ixteko.
...
2017ko ekainak 6a
Lekua: Oiasso Museoa
Ordua: 19:00
INTXORTA 1937 Kultur Elkarteak antolatua. Emakumeak 1936tik aurrera jokatu zuen paper aktiboa jasotzen du, eta aldi horretako emakumeen historia ikusezindua erreskatatzen du.
2017ko ekainak 21ea
Lekua: Oiasso Museoa
Ordua: 19:00
Hizlaria: Mertxe Tranche
2016ko abenduak 17a
Lekua: Puente de la Avenida
Ordua: 12:00
Larunbatean, abenduaren 17an, Irungo Udalak plaka bat jarriko du, eta omenaldi bat egingo du frankismoko errepresaliatuen oroitzapenean.
2016ko abenduak 3a
Lekua: Urdanibia plazan
Ordua: 20:00
Abenduak 3 larunbata, 120 lagun bildu gera Irungo Urdanibia plazan (Mosku) Fidel Castro komandantea omentzeko. Informazio gehiago
2016ko irailaren 21a
Irailaren 20an, 1936an Errepublika defendatu zutenen aldeko plaka bat inauguratu du Hendaiako Udalak. Nazioarteko zubian ezarri da, alde frantziarrean.
Ekitaldi horretara Hendaiako eta Irungo alkateak joan dira, baita publiko ugari ere.
"Nicolás Guerendiain" Irungo Errepublikanoen Elkarteko kide batzuk joan ziren ekitaldira eta lore-apaingarri bat ezarri zuten.
Era berean, Hendaiako Mediatekan Errepublikaren homenaldiz erakuzketa hasiera eman diogu.
Irailaren 21tik 30era
Ordutegia:
2016ko irailaren 4a
Elkarretaratzea
Lekua: Santiago zubia
Ordua: 12:00a
Garai hauetan, milaka errefuxiatuk Europako ateetan jotzen dutenean beren igarotzeko eskubideak aldarrikatuz, Frankismoren Krimenen Aurkako Kereilaren Euskal Plataformak datorren igandean, irailaren 4an, altxatutako militarrek Irun hartu zuten 80. urteurrenean, elkarretaratzera deitu du Santiago zubian eguerdiko 12etan.
Egun haietan, gure herriko gizonak, bati bat adintsuak, eta milaka emakume zahar eta gazte, beren seme-alabak, ilobak eta bilobak estu babesturik zubi hori zeharkatuz, errefuxiatu bihurtu ziren. Atzean utzi zuten, egungo milaka siriarrek, afganiarrek eta beste herrialdetako herritarrek bezala, guda, heriotza eta izua.
Batzuk ez ziren inoiz itzuli, bestetzuk, itzulita, frankismoaren jazarpena pairatu zuten urte luzeetan.
Guzti horiei omenaldia eskaini nahi diegu hurrengo irailaren 4an zeharkatu behar izan zuten zubian bertan, zubia bera munduko errefuxiatu guztien ikur bilakatuz.
2015ko azaroak 25a
Manifestazioa
Lekua: Ensantxe plaza
Ordua: 19:30