II. Errepublika aldarrikatu zela 80. urteurrena betetzen den honetan, “Nicolas Guerendiain” Irungo Errepublikarren Elkarteak erakusketa hau aurkezten du frankismoaren biktima guztien omenez. Gaur egun oraindik argitzeko dauden heriotza, errepresalia, tortura eta desagerpenak, eta hobiak, zeinetatik gaurdaino bakarren batzuk besterik aurkitu ez diren.
Erakusketa honetan bildu da Aranzadi Zientzia Elkarteak 2000 urtetik aurrera Gerra Zibileko hobien inguruan egindako ikerketa lana. Argazkien bitartez, hobitik ateratzeko prozesuaren alor zientifikoa eta giza alderdia erakusten dira, eta arreta berezia eskaini zaie desagertuen familiei.
Inaugurazioa
2011ko apirilaren 5an "Hilotzak hobitik ateratzen, duintasunak berreskuratzen" Euskadiko Kutxaren Erakusketa Aretoan inauguratu zen.