Irailak 8, 9 eta 10
Red Comète-en jardueretan lagundu eta parte hartzea.
Urtero, Red Comètek omenaldia antolatzen dio 1941 eta 1945 urte artean izan zen izen bereko isilpeko erakundeari. Erakunde hark, nazien lurraldean erortzen ziren pilotu aliatuak jasotzea zuen helburu, salbatu eta beren lurraldeetara eraman ahal izateko.
Informazio gehiago edo izena eman nahi baduzu, mezu bat bidali ahal diozu Juan Carlos Jimenez de Aberasturi: jcaberasturi@gmail.com
Comète sarearen webgunea web-a
Maiatzaren 5ean, Espainiako Gobernuak ezarritako egun bat ospatzen da: Mauthausenera eta beste kontzentrazio-esparru batzuetara deportatutako eta hildako espainiarrak eta nazismoaren Espainiako beste biktima guztiak omentzeko eguna. Izan ere, 1945ean egun horretan askatu zuten aliatuek Mauthauseneko esparrua
Nicolás Guerendiain Irungo Errepublikanoen Elkarteak omenaldi bat egin nahi die demokrazia defendatzeagatik 1940 eta 1945 artean deportazioaren horrorea pairatu zuten irundarrei. Horretarako, panel batzuk jarriko dira Luis Marianoko lorategietan, pertsona horien guztien izenak jasotzeko.
Apirilak 13, 19:00etan
Txalaparta doinuekin hasiko da ekitaldia. Komunikatu bat irakurri ondoren, bandera errepublikarra igoko da.
Hiriko balkoietan bandera errepublikarra jartzera animatzen zaitugu.
Apirilak 14, 18:30etan
Stadium galetik abiatuta eta Irungo hainbat auzotan barrena karabana errepublikanoa egingo dugu.
Anima zaitez!!! Autoa, bizikleta, patinetea... eta bandera bakarrik eraman behar duzu.
Iragarki laburrak "Radio Irun" irratian, apirilaren 10etik 14ra
Apirilaren 14a, II. Errepublikaren 92. urteurrena. Murrizketarik ez sektore publikoan, gerrarik ez, ustelkeriarik ez, monarkiarik ez. Gora errepublika! Apirilaren 13an, 19:00etan, bandera igoera, San Juan plazan. Apirilaren 14an, 18:30etatik aurrera, karabana errepublikanoa, Stadium Galetik. Jarri bandera errepublikanoa balkoian!
14 de abril, 92 aniversario de la II República. Ningún recorte en lo público, no a la guerra, no a la corrupción, no a la monarquía. Gora Errepublika. 13 de abril a las 19:00h, izada de bandera en la plaza San Juan. 14 de abril, a partir de las 18:30, caravana republicana desde el stadium gal. Coloca la tricolor en tu balcón.
Aurreko urteetan egin den bezala, Irungo alkateari eskaera bat bidali zaio apirilaren 14an bandera errepublikarra udaletxeko balkoian jartzeko, eta, aldi berean, bera eta Memoria Historikoko zinegotzia gonbidatzen dira apirilaren 13an, 19: 00etan, San Juan plazan egingo den omenaldian parte hartzera.
Era berean, udaleko talde guztiei gonbidapen gutun bat bidali zaie ekitaldira joateko.
Irakurri eskaera [PDF]
2023ko martxoaren 14tik 26ra
Lekua: Laboral Kutxaren Erakusketa Aretoan
Ordutegia:
Informazio gehiago. Bideoak eta argazkiak
Deskargatu kartela (PDF)
Otsailaren 27tik martxoaren 2ra
Memoria Demokratikoaren Estatuko Kongresua antolatu du Irungo Udaleko Memoria Historikoaren Zerbitzuak
Otsailaren 27tik martxoaren 2ra izango da, Irungo Ficoba auditorioan.
"Nicolás Guerendiain" Irungo Errepublikarrak parte hartuko du martxoaren 2an, 18: 00etan, memorialisten elkarteei buruzko programan.
Informazio gehiago eta programa
Deskargatu programa (PDF)
Deskargatu kartela (PDF)