Paco Etxeberria ri elkarrizketa DVn
Hilak 12, Jon Hernandezek hitzaldia eman du "Irun, Errepublika eta gerra" gaiaren inguruan, Lakaxita gaztetxean. Informazio gehiago
2006ko uztailaren 18an prentsaurreko bat eman da, Irunen memoria historikoari buruzko Jardunaldi Errepublikarrak aurkezteko.
Hilak 20, “La columna de los 8000" dokumentalaren proiekzioa.
Hilak 21, "Irunen errepresaliatutakoei buruzko ikerketa" izeneko hitzaldia eman du Paco Etxeberriak, EHUko irakaslea eta Aranzadi Zientzia Elkarteko mediku forentsea, Irungo gerra zibilarekin zerikusia daukaten gai ikertu eta ikertu gabekoei buruz: Pikoketa, Galdames eta besteak.
Prentsaurreko horretan ondorengo testua irakurri da:
Nicolas Guerendiain Elkarte Errepublikar Irundarrak hurrengo egunetarako, osteguna 20 eta ostirala 21, arratseko 19:30etan, Amaia Kultur Zentroan, Memoria Historikoa Irunen Berreskuratzeari buruz gogoeta egin eta eztabaidatzeko jardunaldiak antolatu ditu.
LEHENA.- Lehenengo jardunaldian, osteguna 20an, “ZORTZI MILEN ZUTABEA” izeneko dokumentala proiektatu eta ondoren elkarrizketa egongo da.
Dokumental honetan, 1936ko abuztuan jazotako gertaera batzuk kontatzen dira, egungo historia liburuetan esaten ez direnak. Duela gutxi eginiko ikerketa lana da, eta askorentzat ezezagunak diren gertaerei buruzkoa.
Tropa frankistak, zutabetan jarrita, Badajoz hartzera zihoazenean, hilko zituzten beldur, herri desberdinetako biztanleria zibileko sektore asko eta asko taldetan osatzen joan zen ihes egiteko. Haien helburua, zonalde errepublikar batera heltzea zen, babesa lortzeko, eta zortzi mila pertsonako ilara bat osatzera iritsi ziren. Harrapatu egin zituzten eta askok bizia, askatasuna galdu zuten eta beste askok beren familia, betiko.
Gertakari historikoa da, nazionala deitzen zen bandoak pertsona babesgabeen aurka burututako ekintza krudelak agerian jartzen dituena.
BIGARRENA.- Bigarren jardunaldian, ostirala 21ean, “IRUNEN ERREPRESALIATUTAKOEI BURUZKO IKERKETA” izeneko hitzaldia emango du Paco Etxeberriak, EHU eta Aranzadi Zientzia Elkarteko mediku forentsea, hobi komunen gaian aditua, eta Irunen gertatutako kasuei buruz hitz egingo du.
Horien artean Pikoketakoa; hamahiru miliziano, 17 eta 25 urte bitartekoak, 1936ko abuztuan fusilatu zituzten eta hauen gorpuzkinak 1978ko abuztuan atera zituzten hobitik beren familiartekoen bitartez.
HELBURUAK.- Jardunaldi hauen bitartez, Nicolas Guerendiain Errepublikar elkarteak, gerra zibilaren inguruan jazotako gertaerak ezagutzera eman eta gogoeta egitera bultzatzea du helburu.
Badira oraindik pertsonak gaiari buruz hitz egin eta kontatu nahi ez dutenak, baina benetan gertatu zena jakin eta ezagutu beharra daukagu, batez ere terrorearen bitartez ezarritako hainbeste urtetako isiltasunaren ondorioz. Gure gazteek eta ondorengo belaunaldiek gertaeren berri eduki beharra daukate, errepika ez daitezen.
Adierazpen batzuei erantzun nahi diegu, izan ere, erantzukizunak ezkutatu nahian, gure aiton-amonak gerra saihestezin batean sartu zirela, eta bi bandoek erantzukizun bera eduki zutela eta gehiegikeria eta abusu berak egin zituztela sinistarazi nahi baitute.
Gerra zibilak bere jatorria eta arrazoia eduki zuen, 1936ko uztaileko egunetan, estatu kolpe faxista batean, militarren zitalkeriaren ondorioz herriak demokratikoki adierazitako borondatearen aurka egin baitzuten, hauteskundeak galdu zituen eskuinaren laguntzarekin eta Alemania eta Italia faxisten potentzia militarren nazioarteko laguntzarekin. Faltsua da gerra saihestezina izan zela, eta gezurra da bi bandoek erantzukizun bera izan zutela.
Ez da egia ere, bi bandoek gehiegikeria berak egin zituztela. Izan ere, errepublikarren bandoak eginiko gehiegikeriak gobernu ahul batekin egin zituen, zeinaren defentsak herriko miliziekin antolatuta zeuden; nazionalen bandoak, aldiz, hasieratik burutu zuen sarraskia, boterearen mailarik gorenean zuzendu eta planifikatutako sarraskia, baita gerra amaitu ondoren ere.
Helburua ez da zauriak irekitzea, gertakariak ikertu, ezagutu eta zabaltzea baizik, hilketa politika baten eta ondorengo isiltasunaren biktima izan ziren haien guztien duintasuna berreskuratzen lagun dezaketelako.
Irun, 2006ko uztailak 18