DIARIO VASCO (06/07/19)
BIDASOA
Memoria historikoari buruzko jardunaldi errepublikarrak
IRUN. DV. Nicolas Gerendiain Irungo Errepublikarren Elkarteak jardunaldiak antolatu ditu Irungo memoria historikoari buruz. Jardunaldi horiek uztailaren 20 eta 21ean egingo dira.
Juncal Oiartzun eta Marijo Nogues elkarteko kideek azaldu zutenez, lehenengo jardunaldian, hilaren 20an, La columna de los ocho mil dokumentala proiektatuko da, eta ondoren, solasaldia eta eztabaida. Dokumentalak gutxi ezagutzen diren gertakari batzuk azaltzen ditu. 1936ko abuztuan gertatu ziren, zibil asko eta asko ihes egiteko bildu zenean. Haien helburua gune errepublikarrera iristea zen, nazionalek Badajoz hartu ondoren. Haietako askok bizia, askatasuna galdu zuten, eta beste askok beren familia betiko, azaldu zuen Marijo Noguesek.
Bigarren jardunaldian, ostiralean, hilaren 21ean, hitzaldia egingo da. Irungo errepresaliatuei buruko Ikerketa izenburua duela, Paco Etxeberriak, Aranzadi Zientzia Elkarteko eta EHU mediku forentsea, hobi komunetan aditua baita, Irunen gertatutako kasuei buruz hitz egingo du, besteak beste, Pikoketakoa.
Nicolas Guerendiain Errepublikar elkarteak azaldu zuenez gerra zibilaren inguruan jazotako gertaerak ezagutzera eman eta gogoeta egitera bultzatu nahi dugu. Ziurtatu zuten kontua ez dela zauriak irekitzea, baizik eta gertakariak ikertu eta zabaltzea biktimen duintasuna berreskuratzeko".
Era berean, elkartetik, dei egin zitzaien Irunen gerra nola izan zen, fusilamenduak, hobi komunak eta abarri buruzko informaziorik daukatenei". Nicolas Gerendiainenak ere misterio kutsua gordetzen du; izan ere, jakina da hil zela, baina ez non dagoen lurperatua".
NOTICIAS DE GIPUZKOA (06/07/19)
BIDASOA
Nicolas Gerendiain elkarteak memoria historikoari buruzko jardunaldiak antolatu ditu biharko eta ostiralerako
DOKUMENTAL BAT EMANGO DA ETA HITZALDI BAT EGINGO DA IRUNGO HOBI KOMUNEI BURUZ
IRUN. Espainiako Gerra Zibila eta ondorengo diktadura eragin zituen kolpe militarraren 70. urteurrena dela eta, Nicolas Gerendiain Irungo Errepublikarren elkarteak, Irungo Memoria Historikoari buruzko Jardunaldiak antolatu ditu biharko eta ostiralerako.
Bihar, 19:30ean, Amaia KZn, La columna de los ocho mil dokumentala proiektatuko da.
Nicolas Gerendiain elkarteko Marijo Noguesek atzoko prentsaurrekoan azaldu zuenez, film honek 1936ko abuzutuan frankistak Badajoz hartzear zirela gerratik ihesi zihoazen milaka pertsonaren exodoa kontatzen du; gertakari hori gaur egun arte ez da idatzia izan Historiako liburuetan. Dokumentalaren ondoren, solasaldia egingo da.
Jardunaldi horietako bigarren ekitaldia Aranzadi Zientzia Elkarteko eta EHUko mediku forentse Paco Etxeberriaren hitzaldia izango da; ostiralean, 10:30ean, Amaian.
Hobi komunetan aditua den honek Irungo errepresaliatuei buruzko Ikerketari buruz hitz egingo du. Etxeberriak, besteak beste, zenbait gertakariz hitz egingo du, hala nola, 1936ko abuztuan Pikoketan milizianoak fusilatu zituztenekoa, 1978an beren familiarrek hobitik atera zituztenekoaÂ…
Nicolas Gerendiain Elkartetik, Juncal Oiartzunek zera azaldu zuen: Jardunaldi horiekin gogoeta egin nahi dugu Gerra Zibilaren inguruan gertatu ziren gertakariei buruz. Kontua ez da zauriak irekitzea, gertakariak ikertu, ezagutu eta hedatzea baizik, hilketa-politika baten eta ondorengo isiltasunaren biktima izan ziren haien guztien duintasuna berreskuratze aldera. - X.S.