logo de la Asociación Republicana Irunesa 'Nicolás Guerendiain'

2. Artikulua.-
Hona hemen elkartearen helburuak: BALIO ERREPUBLIKARREN DEFENTSA ETA OROIMEN HISTORIKOAREN BERRESKURAPENA

Jarrai iezaguzu...Logo de facebookLogo de youtubeLogo de twiter

Bilatu:

Zeintzuk ziren Pikoketan hildakoak?

(Irungo Artxibotik ateratako datuak. Eskertuko genuke pertsona hauen inguruko ahalik eta informaziorik zabalena lortzea)

MERTXE LÓPEZ COTARELO. 1936ko abuztuaren 11n fusilatua Pikoketan

1919ko urriaren 30ean jaio zen. Irungo Gazteria Komunistako kidea. Emakume gazteen arteko lanaren arduraduna.

Aita: Remigio López Alejos, 1920an 30 urte ditu eta hiru urte darama Irunen bizitzen; Cerrato herrian jaioa, Palentzia probintzian, ikazkina lanbidez.

Ama: Jacinta Cotarelo Mayor, 1920an 34 urte zituen, bere senarrak bezala hiru urte darama Irunen bizitzen; Bermillo de Sayago herrian jaioa, Zamorako probintzian. Etxeko andrea.

Helbidea: Eliza, 31

Senideak: 3 anai-arreba ditu.

  • Valentín López Cotarelo, 14 urtekoa, Hondarribikoa, eskolara joateko adinean.
  • Cesar López Cotarelo, 3 urtekoa, eskolara joateko adinean, Irungoa.
  • Dolores López Cotarelo, 14 urtekoa, Irungoa, eskolara joateko adinean.

PILAR VALLES VICUÑA. 1936ko abuztuaren 11n fusilatua Pikoketan

1918ko uztailaren 25ean jaio zen Boquiñena herrian, Zaragozako probintzian. Eskolatua. Irungo Gazteria Komunistako kidea.

Aita: Manuel Valles Jiménez, 1885eko martxoaren 7an jaioa Corellan, Nafarroako Probintzian, lanbidez jornalaria.

Ama: Angela Vicuña, 1886ko maiatzaren 1ean jaioa Pitillas herrian, Nafarroako probintzian. Etxeko andrea.

Helbidea: Eliza, 31

Senideak: 4 anai-arreba ditu.

  • Alejandro, 1914ko azaroaren 9an jaioa Boquiñana herrian. Eskolatua.
  • José, 1917ko maiatzaren 23an jaioa Boquiñena herrian. Eskolatua.
  • Miguel, 1919ko maiatzaren 6an jaioa Boquiñena herrian. Eskolatua.
  • Rosario, 1923ko urriaren 16an jaioa Irunen.

JOSÉ MARÍA ARRUTI IDIAKEZ. 1936ko abuztuaren 11n fusilatua Pikoketan

José María Arruti

1917ko abenduaren 14an jaio zen Zestoan. Lanbidez sukaldaria, Zestoako bainuetxean ari zen lanean Errepublikaren aurkako altxamendua gertatu zenean. Irungo Gazteria Komunistako kidea. Seigarren semea.

Gurasoak: Francisco eta Clemencia

Senideak:

  • Domingo, Zestoan jaioa 1914ko abenduaren 3an.
  • Abdón, Zestoan jaioa 1913ko uztailaren 30ean.
  • Francisca, Zestoan jaioa 1908ko abenduaren 2an.
  • Juana, Zumaian jaioa 1919ko azaroaren 27an.
  • Ricardo, Irunen jaioa 1928ko otsailaren 11n.

Helbidea: Irunen bizi ziren, Urdanibia plaza, 2an, Asano taberna, “La Rubia” fonda bezala ere ezagutu zena.

VICTOR GENUA MONTIANO. 1936ko abuztuaren 11n fusilatua Pikoketan

1910eko abuztuaren 27an jaio zen Irunen. 1931ko deialdikoa da; Garai horretako deialdiko soldaduen sailkapena eta deklarazioan eta 1929 eta 1927ko berrikuspena burutzeko egindako bilera bereziko aktan dioenez, soldadu hau ez zen aurkeztu, ezta hau ordezkatzera beste inor ere, beraz, udalak erabaki zuen iheslari espedientea irekitzea. Bere helbidea ospitalean zeukan.

Gurasoak:Antonio Genua eta Veronica Monteano, 1897ko martxoaren 29an ezkondu ziren.

Seme-alabak: ondorengoak dira:

  • Soledad Genua Montiano, 1909ko irailaren 19an jaioa. Bere helbide bezala Frantzia hiribideko 14a ageri da, 1925. urteko zentsuaren arabera, neskame lanean.
  • Manuel Genua Montiano, 1912ko uztailaren 27an jaioa eta helbidea Santa Elena kaleko 15 zenbakian zeukana, 1933ko deialdikoa da eta horren arabera iheslari deklaratua. Bere anaia bezala, ez zen inor agertu bera ordezkatzera eta ez zuen argibiderik eman.
  • Benito Genua Montiano, 1900eko ekainaren 4an jaioa.

Helbidea: Ospitalea. Ikus daitekeenez, senideen artean helbide desberdinak ageri dira, beraz, horrek ulertzera eramaten gaitu harrera-egoeran utzita (gutxienez Victor) edo familiartekoekin utzita egongo zirela. Ikus dezakegu bere arreba Soledad, garai hartako beste neska asko bezala, oso gazterik hasi zela pertsona aberatsen etxeetan neskame lanetan.

JESUS LOPEZ CASADO. 1936ko abuztuaren 11n fusilatua Pikoketan

1910eko urtarrilaren 15ean jaio zen. Alderdi Komunistako kidea.

Gurasoak:Miguel eta Felisa.

AGAPITO DOMINGUEZ TAGUADA. 1936ko abuztuaren 11n fusilatua Pikoketan

1913ko apirilaren 7an jaio zen. Irungo Gazteria Komunistako eta bere Komite Lokaleko kidea.

Gurasoak: Juan eta Juana.

Ebanista lanbidez, matxinada bultzatzen zuela eta gerra kontseilua egin ondoren 1934ko urriaren 13an sei urteko presoaldi handira kondenatu zuten; 1935eko urtarrilean gartzelan sartu eta urte horretako azaroan Burgosera eraman zuten. (Baliteke indulturen bat tarteko, kondena osorik ez betetzea, zeren eta osorik bete izan balu, 1940ko urriaren 29an aterako zen gartzelatik).

BERNARDO USABIAGA JAUREGUI. 1936ko abuztuaren 11n fusilatua Pikoketan

Bernardo Usabiaga

1918ko irailaren 14an jaio zen. Irungo Gazteria Komunistako kidea eta ezkerreko ikasleen sindikatuko militantea.

Lanbidea: merkataritzako peritoa, ikasketak amaitu berriak

Helbidea: Bidasoako tren geltokia

Aita: Miguel Usabiaga Barcaiztegui, Arroakoa, Gipuzkoa. Lanbidea: Bidasoako tren geltokiko gasolinako automotorren mekanika tailerreko burua.

Ama: Dominica Jauregui Ibarguren, Aramakoa, Gipuzkoa. Polemista sutsua eta argia zen.

Bernardo Usabiaga eta beste gazte batzuk FUEren egoitzan, Irunen

Senideak: Roberto, 1926an jaioa; Marcelo, 1916ko urriaren 30ean jaioa; eta Maria Rosario, 1920an jaioa (edo 1919an).

Irun erori zenean, familia Bartzelonara joan zen Frantziatik eta bertan bizi izan zen errefuxiatu modura hainbat eta hainbat euskal familia bezala. Aitak, Miguel, Bartzelonako metroan lan egin zuen; arreba Maria Rosariok Gerra Ministerioan lan egin zuen. Bartzelona erori zenean Frantziara joan ziren eta laurak Poitiers-eko kontzentrazio eremura eraman zituzten. Handik, libre geratu ondoren, Tarbes-era joan ziren eta han berehala hilko da Maria Rosario meningitis gaitzak jota, zalantzarik gabe, ihes egiterakoan bizitako baldintza larri haien eta kontzentrazio eremuan egotearen ondorioz sortua.

MANUEL JUSTO ALBERTI. 1936ko abuztuaren 11n fusilatua Pikoketan

1914ko martxoaren 19an jaio zen Irunen. Lanbidez gozogilea zen.

Aita: Domingo Justo San Emeterio, Santanderkoa eta lanbidez jostuna. 1930ean 50 urte zituen eta horietatik 23 Irunen bizitzen egon zen.

Ama: Apolonia Alberti Vicens, Formolatre herrikoa, Balearretan, etxeko andrea. 1930ean 46 urte ditu eta bere senarrak bezala 23 urte darama Irunen bizitzen

Helbidea: Colon ibilbidea, 3

Senideak: 7 anai-arreba ditu:

  • Domingo, 21 urte, sukaldaria.
  • Rosa, 19 urte, sukaldaria.
  • Ramón, 18 urte, mekanikaria. Behobian helbideratuta ageri da, marinan zerbitzatzen du, 1933ko deialdikoa da.
  • Gabriel, 15 urte, sukaldaria.
  • Bernardo, 14 urte.
  • Marcelo, 10 urte.
  • Isabel, 5 urte, eskolan.
Jacinto López Martinez

MIGUEL JACINTO LOPEZ. 1936ko abuztuaren 11n fusilatua Pikoketan

1987an jaioa Hueten (Cuenca). Karabineroa.

VICENTE ARGOTE. 1936ko abuztuaren 11n fusilatua Pikoketan

1889ko uztailaren 19an jaioa. Karabineroa.

Agustín Miguel Bermejo

AGUSTIN MIGUEL BERMEJO. 1936ko abuztuaren 11n fusilatua Pikoketan

1896ko azaroaren 5an jaioa Zugarramurdin.

Aita:  Valentin Miguel, Berlangan (Soria) jaioa

Ama: Gregoria Muñoz Bermejo, Berlangan (Soria) jaioa

Lanbidea: Karabineroa

FELIX LUZ ECHEVERRIA. 1936ko abuztuaren 11n fusilatua Pikoketan

1908ko irailean jaioa. Karabineroa.

ANGEL BRAÑA LÓPEZ. 1936ko abuztuaren 11n fusilatua Pikoketan

Leandro Agirretxe, 1, 4 Lokala
Irungo Palmera-Montero Gizarte-etxean - 20304 Irun
Tel: 669 075 423