logo de la Asociación Republicana Irunesa 'Nicolás Guerendiain'

2. Artikulua.-
Hona hemen elkartearen helburuak: BALIO ERREPUBLIKARREN DEFENTSA ETA OROIMEN HISTORIKOAREN BERRESKURAPENA

Jarrai iezaguzu...Logo de facebookLogo de youtubeLogo de twiter

Bilatu:

Omenaldia Pikoketan - 2013ko urriaren 27an

Urtero bezala, 1936ko abuztuan Pikoketan hil zirenen aldeko omenaldia egin zen.

Omenaldiko ekintzen ondoren, pertsona asko elkartu ziren Pikoketako jatetxean egin zen bazkarian.

Gertatu zenari buruzko informazio gehiago...

Omenaldiaren bideoa

Omenaldian irakurritaki testua

Burkide guztioi, arratsalde on

Oroimenari arrazoiak eta, dignitatez gogoratzen den, borrokaren legitimotasunak, laguntzen diotenean; oroimeank eta historiak indartsu egiten gaitu.

1936ko irailean Irun herriak, askatasunaren aldeko bere azken bigarren gudaldia burutu zuen; Euskal Herriko mendi eta aranetan argitzen zioan askatasuna. Askatasuna eta justizia soziala lortzeko, herriek garatzen duten borrokan, internazionalismoaren esanahia Irunen ezagutu genuen. 1936ko uztailan, militar profesionalak, falangista eta erreketeak beraien faxista eta kriminal izaeraz gure herria mehatxatu eta eraso zuten. Euskal Herriko gizon eta emakumeak, errepublikarrak nahiz, komunistak, sozialistak, nazionalistak edo anarkistak, denak Irungo Frente Popularrean elkarturik, armak eskuetan herri defentsan jardun ziren.

Abuztuan zehar, Endarlatsa, Erlaitz, Pikoketa, Elaiza, Zubeltzu, San Martzial eroriz joan ziren faxisten gehiagotasuna zela medio. Gehiagotasun militarra handiagotu egin zen Britainia Handiak eta Frantziak ardatz nazi-faxista alemaniarrarekin eta italiarrarekin esku-hartzerik ez egiteko sinatutako hitzarmenaren bidez.

Abuztuaren bukaeran Beorlegi gaizkile faxistak biztanle irundar zibilak bonbardatzeko agindua eman zuen kalibre handiko artilleriaz eta hegazkinez. Kalkuluen arabera, 5.000 bat gizon, emakume, haur eta zahar, alegia biztanleen %28 derrigorrez mugarantz lekualdatu behar izan zuten faxisten mehatxuagatik. Episodio berberak jasango ziren euskal geografian eta Estatua osatzen duten herrietan, lekualdatuak izan ziren milaka zibilekin, faxisten bonbek hil zituztenekin: Durango, Gernika, Bilbo, Oviedo, Malaga, Bartzelona, Valentzia… Horrekin batera, milaka eta milaka pertsona fusilatu eta hil ziren, hobietan eta bide bazterrean lurperatu ziren -6.000 inguru Euskal Herrian- eta 300.000 baino gehiago Estatu osoan.

1936ko irailaren 5ean, Beorlegi militar kriminalak Frantzia Etorbidea zeharkatu zuen; Irun faxisten atzaparretan jauzi zen, erailketaz, sakeoaz, erreketaz, ...Irun konkistatu zuten. Baina geuk ez dugu ahazten. "Pikoketakoak" gogoan ditugu, errepublikar legitimitatearen defentsan; langileen eskubideen eskubide sozial eta ekonomikoen defentsan; herritarron eskubide zibil eta politikoen defentsan, borrokatu zirenen gogoan ditugu, ez ditugu ahazten.

Gaur ekintza haiek gogoratzean, erabat sinistuta gaude haiek oroitzeak beren ondorengoen oroitzapen berria elikatzeko baita EGIA ezagutzeko dugun gogoa indartzeko, JUSTIZIA egiteko eta KALTEEN ORDAINKETA gauzatzeko ere balioko duela; eta, azken batean, faxismoa berriro ez pizteko, eta horregatik EZ ERREPIKATZEKO behar diren BERMEAK eskatzen ditugu.

Eskerrik asko.

Ondoren, banaka aipatuko ditugu hemen hil ziren eta gaur omenaldia jasoko dutenen izenak:

  • Mertxe López Cotarelo. 17 urte
  • Pilar Vallés Vicuña. 17 urte
  • José María Arruti Idiakez. 18 urte
  • Victor Genua. 25 urte
  • Jesús López Casado. 26 urte
  • Agapito Dominguez. 23 urte
  • Bernardo Usabiaga Jauregui. 18 urte
  • Manuel Justo Alberdi. 22 urte
  • Vicente Argote. 47 urte
  • Agustín Miguel Bermejo. 39 urte
  • Félix Luz Etxeberria. 27 urte
  • Ángel Braña López.
  • Miguel Jacinto López Martínez. 49 urte

Informazio osoa...

Omenaldiaren argazkiak

Fotos

Gotzon Garmendia Lau Haizetara Gogoan elkarteko kidearen parte hartzea

Gaur gogoratzen ditugu Gipuzkoako mendi hauetan hil zituzten 14 gazte irundar. Haien gaztetasunean eta hurbilenekoen, sendien eta lagunen saminean gogoratzen ditugu. Une historiko batekin lotutako oroitzapen bat da, errepresioak eta industria zein finantza burgesiak eragindako errepresioak gehien zigortu diren herri-sektoreetan, faxismoaren aurkako borrokaren eta eskubide politikoen, ekonomikoen eta sozialen aldeko uneekin. Alde batera utzi gabe Elizak eta politiko ustelduek ez zutela zalantzarik izan  Emilio Mola eta Francisco Franco odoltsuek antolatutako matxinada militarrari sostengua ematen.

Azken urte hauetan indar soziopolitiko sendoak antolatu dira 1936ko faxisten aurkako borroka interpretatu ez dadin gaur egun demokraziaren alde, gizarte justiziaren alde eta Errepublikaren alde egiten ari den borrokaren izpiarekin; indar erreakzionario horiek borrokan ari dira historia berreskuratzeko politika publikoak ezartzeko eta haien bidez  faxismoaren aurkako borrokalari horien nortasun soziopolitikoa estaltzeko; horrela, indar ekonomiko eta instituzio botere-talde horien finantzaketaren itzalean, oportunista ugari azaldu dira, eta beren egoera hobetzeko eta ospea lortzeko aukera ikusi dute horretan. Horren ondorioz, errepideen ertzean eta lurperatuta dauden eta artxibategietan gordeta dauden faxismoarena urkako borrokalariak bigarren plano batera pasatzen dira,  komunikabideen aurrean pertsona horien deskubritzaile gisa agertzen diren pertsonaia izarren itzalean ezkutatuak.

Baina memoria historikoa, memoria kolektiboa ez da mugatzen egitateak –denok hunkitzen gaituzten egitateak- berreraikitzeko ariketa intelektual huts bat egitera; memoria kolektiboa ahaztearen aurkako borroka bat da, eta, aldi berean, 1936an milaka gazte borrokalari faxismoari aurre egitera bultzatu zuten helburuak eta kausa politikoa zein soziala eguneratzeagatik egiten den aldarrikapen ekintza bat da; borroka hori aukeretan, gizarte eskubideetan eratzen da, eta borroka hori, gaur egun, 2013. urtean ere berdintasunezko gizarte bat lortzeko borrokarekin lotzen da.

Biktimen sendiek eta egungo antifaxistak, hainbat gizarte mugimendutan antolatuak, ez ahazteko bataila irabaztea lortu dugu; bizipen eta borroka kontakizunak berreskuratzeko egin dugun lanak berebiziko garrantzia izan du gure exijentziei erantzuna emateko eta egia ezagutzeko dugun eskubidea errespetatzeko, baita benetako justizia lortzeko eta zuzentzeko neurriak abian jartzeko, haien artean ez errepikatzeko bermeak barne daudela, eta horixe berresten dute garrantzia handiko BI egitate: (1) judizio neurriak artikulatzea Argentinan ezarritako auzi-jartze baten bidez gizateriaren aurkako krimenetan eta genozidioan inplikatutako arduradun politiko zein torturatzaile batzuen aurka eta (2) Nazio Batzuetako indarrez desagerrarazitakoei buruzko lan Batzordeak bidali duen legezko ordezkaritza erregimen frankistan desagertutako milaka et amilaka errepresaliatuen egoera ikertzeko.

Gaur egun denek dakite memoria kolektiboa berreskuratzea eta frankismoaren zein Estatuaren indarkeriaren biktimen eskubideak estu lotuta daudela gure gizarteko sektore garrantzitsuek abian jarri nahi ditugun bultzada politiko eta sozialarekin, betiere gure herrian aldaketa bat lortzeko erregimen politiko eta sozialean.

HAUEK DIRA ARRAZOIAK: memoria kolektiboaren aldeko kausa, gure senideak ahazte ofizialetik erreskatatzeko kausa, egia, justizia eta zuzenketa egiteko dugun eskubidea benetan aitortua izateko kausa –ez errepikatzeko bermeak barne- estu lotuta dagoelako politika erregimen usteldu hau gainditzera eraman behar gaituen bultzada politikoarekin, eta horrekin batera, gizagalduen monarkia hau suntsitzera, kentzera ere bai. Bultzada horrek ekarri behar du Errepublika demokratiko baten etorrera, askatasunen Errepublika, langileen Errepublika sozial bat.

Gora Euskal Herriko Langileria!

Gora Euskal Herria Gorria!

Leandro Agirretxe, 1, 4 Lokala
Irungo Palmera-Montero Gizarte-etxean - 20304 Irun
Tel: 669 075 423