"Nicolás Guerendiain"
Irungo Errepublikarrak
Balio errepulikarren defentsa eta oroimen historikoaren berreskurapena

Irungo deportatuak

Maiatzaren 5ean, Espainiako Gobernuak ezarritako egun bat ospatzen da: Mauthausenera eta beste kontzentrazio-esparru batzuetara deportatutako eta hildako espainiarrak eta nazismoaren Espainiako beste biktima guztiak omentzeko eguna. Izan ere, 1945ean egun horretan askatu zuten aliatuek Mauthauseneko esparrua

Euskal herritarren deportazioa Hirugarren Reicheko esparruetara (1940-1945)

Berrehun euskal herritarrek baino gehiagok pairatu behar izan zuten deportazioaren horrorea 1940 eta 1945 bitartean, aurreko urteetan demokrazia babesteagatik, hau da, Eusko Jaurlaritzaren edo Espainiako Bigarren Errepublikaren alde egiteagatik.

Irungo deportatuen jaioterria / Bizilekua

Irundar deportatuen zerrenda

IZENA JAIOTERRIA / BIZILEKUA DATA FRANTZIAKO ERRESISTENTZIA DEPORTAZIOA DOKUMENTU INTERESGARRIAK
AGUILAR OLMO, ELÍAS IRUN 1917-04-21/22 - Mauthausen: 1941-08-05 / 1945-05-05
AGUIRRE SALABERRIA, JOSÉ MARÍA MARKINA, Bizkaia / IRUN 1919-03-25 - Mauthausen: 1940-12-13 / 1945-05-05
ALZURI LARRECHEA, GUILLERMO ARANAZ / IRUN 1905-12-31 1943-02-01 / 1945-04-11 Buchenwald: 1943-11-01 / 1944-01-29
ALZURI LARRECHEA, JOSÉ IRUN 1912-03-23 1943 Buchenwald: 1943-11-13 / 1945-05-25
ARANGUREN ARRIZABALAGA, SEGUNDO DONOSTIA / IRUN 1908-05-02 - Mauthausen: 1941-04-03 / 1945-05-05
BERBEL HITA, ANTONIO IRUN 1905-07-18 07-1940 / 1943-07-26 Buchenwald: 1944-01-29 / 1945-04-11
BUSTO OCA, MARIANO Cuzcurrita del Río Tirón, LA RIOJA / IRUN 1896-12-01 - Buchenwald: 1944-01-29
Hila: 1944-04-05
CASAL AÑORGA, JOSÉ IRUN 1920-03-12 - Mauthausen: 1941-04-03
Hila: 1942-01-15
DUPAIN MUGURUZA, LUIS IRUN 1923-12-16 1943-04-01 / 1943-04-07 Buchenwald: 1943-09-18 / 1945-04-11
ESNAL IRAZUSTA, JUAN JOSÉ LEZO / IRUN 1904-09-29 - Buchenwald: 1944-01-19
GALVEZ ARIAS, FRANCISCO Chiclana de la Frontera, CADIZ / IRUN 1891-01-06 - Mauthausen- Gusen: 1941-01-25
Hila: 1941-04-09
GARCIA DE DIEGO, PEDRO SEVERO IRUN 1904-11-06 1943-06-16 / 1944-02-21 Buchenwald/Rosslau: 1944-02-25 / 1945-04-17
GARCÍA PEREZ, ENRIQUE OLAZAGUTIA / IRUN 1904-09-21 - Mauthausen-Gusen: 1941-04-07
Hila: 1942-01-21
GARCÍA-SERRANO RETEGUI, VÍCTOR BERA DE BIDASOA / IRUN 1916-08-23 - Neuengamme: 1944-04-24
Desagertua
HALLI FERRERO, EUGENIO BERA DE BIDASOA / IRUN 1911-02-25¿? - Buchenwald/Bergen-Belsen: 1944-01-19 / 1945-04-15
HAZEN IRIARTE, JUAN IRUN 1886-04-01 1943-02-01 / 1945-04-14 Buchenwald: 1944-01-29 / 1945-06-07
HERRERO BARRENO, AGUSTÍN Otero de Herreros SEGOVIA / IRUN 1913-09-27 - Buchenwald: 1944-08-02
HUERTA ECHEVERRIA, SANTIAGO IRUN 1912-07-25 07-1940 / 1943-12-14 Buchenwald: 1943-12-16 / 1945-05-25
IBAÑEZ IZCO, LORENZO IRUÑA / IRUN 1885-09-04/05 - Dachau: 1944-08-28
Hila: 1945-01-15
LECUONA RECARTE, CARLOS IRUN 1926-11-04 ¿? Neuengamme/Sachsenhausen/Bergen-Belsen: 1944-06-07 / 1945-04-25
MARTIARENA AMANTEGUI, JOSÉ FRANCISCO IRUN 1912-10-05 Ravensbrück: 1944-05-24
Desaparecido: 1945-04-20
MARTINEZ EIZAGUIRRE, FELIX IRUN 1909-07-12 1943-06-17 / 1944-02-25 Rheinbach/Ziegenhain/Buetzow: 1944-02-25 / 1945-05-03
MARTINEZ EIZAGUIRRE, FRANCISCO IRUN 1911-10-04 - Mauthausen: 1941-04-26
Hila: 1941-11-06
MICHELENA OYARZABAL, MANUEL IRUN 1918-08-12 1943-02-01 / 1944-01-29 Buchenwald/Mittelbau: 1944-01-29 / 1945-04-11
MICHELENA OYARZABAL, MARTÍN IRUN 1916-09-13 1943-02-01 / 1944-01-29 Buchenwald/Mittelbau: 1944-01-29 / 1945-04-11
RETEGUI ECHEVERRIA, VICENTE IRUN 1908-11-02 - Buchenwald/Flossenbürg: 1944-01-19
Hila: 1944-05-23
RODRÍGUEZ GARCÍA, FRANCISCO Torquemada, PALENCIA / IRUN 1905-07-24 - Mauthausen- Gusen: 1941-04-03
Hila: 1942-01-02
VILLANUEVA DE LA NOYA, VIDAL Bozoó-Villanueva-Soportilla, BURGOS / IRUN 1899-12-01 - Mauthausen: 1940-08-24
Gusen: 1941-01-24
Hila: 1941-03-09
ZUAZO DEL PUERTO, RAMÓN Bozoó-Villanueva-Soportilla, BURGOS / IRUN 1917-04-01 - Dachau
Iheskorra: 1944-09-22

ZUBIZARRETA LAZKANO, TOMÁS ZUMAIA / IRUN 1907-04-15 - Neuengamme/Bergen- Belsen: 1944-05-24
Hila: 1945-02-10
PEREA BUSTOS, LUIS HENDAIA - - Mauthausen: 26-04-194 / 1945-05-05
CHRISOSTOME, SIMONE HENDAIA - - Ravensbrück: 1943-08-29 / 1945-04-30 -

Testuinguru historikoa

Gerra zibila izan zen euskal herritarrak Hirugarren Reicharen kontzentrazio-esparruetara eramango zituen bidearen jatorria eta kausa.

Indar frankistek Katalunia okupatu zutenean, milioi erdi pertsonak erbesterako bidea hartu zuten, Iberiar penintsulako historiako erbestealdirik handienean. Horien artean, Errepublikaren armadan borrokan aritutako 6.000 gizon euskaldun zeuden.

Erbesteratu haiek Frantziara iritsi zirenean, esparruetan sartu zituzten Argelès-sur-Mer herriko hondartzetan eta beste batzuetan, muturreko baldintzetan; apirilean, gehienak Gurseko esparrura eraman zituzten, Behe Pirinioetan.

Frantziako gobernuak lortu zuen erbesteratuen erdiak Espainiara itzultzea, azkenean. Beste herrialde batzuetara joateko aukera ere erraztu zuen, hala nola Ameriketara. Beranduago, erbesteratuei nekazaritzan edo industrian lan egiteko baimena ere eman zien.

1939an Alemaniak Polonia inbaditu zuenean, egoera goitik behera aldatu zen; eta erbesteratuei presio egin zieten Frantziako armadan sar zitezen. Horietako askok langile atzerritarren konpainietan eman zuten izena. Lantalde horiek laguntza ematen zioten Frantziako armadari fortifikazio-lanetan.

1940an, baina, dena aldatu zen, armada alemanak Frantzia mendean hartu zuenean. Ia hiru milioi soldadu preso hartu zituzten, eta horien artean bazeuden euskal herritarrak ere. Preso horiek Stalag delakoetara eraman zituzten: jurisdikzio militarraren araberako esparruak ziren, soldadu presoentzat, eta Alemania guztian barrena sakabanatuta zeuden.

1940ko abuztuan hasita, espainiar nazionalitateko presoak besteengandik bereizten hasi ziren, eta SSen esku uzten. Gerra-presotzat hartzeari utzi zioten alemanek, eta «deportatu politiko» izatera pasatu ziren (Rotspanienkämpfer).

Ramón Serrano Suñer Gobernazioko ministroak Berlinera eginiko bisitarekin bat egin zuen estatus-aldaketa hori egiteko aginduak. Ez da frogatu Espainiako gobernuaren zuzeneko inplikazioa, baina bai agintariek deportatutako espainiar errepublikanoei gertatzen ari zitzaienaren berri zutela.

Deportazioa 1940ko abuztuaren 6an hasi zen, orduantxe iritsi baitziren lehen presoak Mauthausenera, eta 1945eko maiatzaren 6an amaitu zen, egun horretan askatu baitzuten azken taldea, Ebensee kontzentrazio-esparru satelitean.

Deportazio horretan, bi fase bereiz ditzakegu:

  • Lehen fasean (1940-1942) Frantziako armadan sartu ondoren preso egindako euskal herritarrak deportatu zituzten. Mauthausenera bidali zituzten. Kontzentrazio-esparru horren ezaugarri nagusia zen atea zeharkatzen guztiak hil behar zirela, esperantzarako tarterik ez zegoen, beraz. Lehen faseko deportatuen profil horretan bada, ordea, salbuespen bat: bederatziehun errepublikano espainiar inguru Mauthausenera zeramatzan konboi bat. Bertara iristean, 14 urtetik gorako gizonak jaitsarazi zituzten, eta emakumeak eta haurrak Irun eta Hendaia arteko mugara bidali. Konboi horretan euskal herritar talde bat zegoen, eta horietako hamaika gizon deportatu zituzten.
  • Bigarren fasean (1942-1945) naziak erresistentziako kideak deportatzen hasi ziren. Alemanen okupazioaren kontra borrokan zebiltzan nazionalitate askotako borrokalariak ziren. Hirugarren Reichak Sobiet Batasunari eraso egin zion 1941eko ekainean eta, ondorioz, Europa osoko komunistek nazien kontra ekin zioten, eta okupazio alemanaren kontrako erresistentzia sustatu zuten. Kontzentrazio-esparruetara eraman zituzten euskal herritarrei dagokienez, Frantziaren okupazioaren ondotik askotariko erresistentzia-ekintzak gauzatu zituzten pertsonak ziren. Helmugako esparruei dagokienez, Mauthausenez gain, baziren beste batzuk ere, nabarmenenak Buchenwald, Dachau, Neuengamme, Ravensbrück edo Sachsenhausen.

Esparruen askapena

Mauthausen 1945eko maiatzaren 5ean askatu zuten. Alabaina, soldadu estatubatuarrak hurrengo egunean iritsi ziren Ebensee-ra, eta esparru hartan askatu zuten euskal herritarren azken taldea. Orduantxe amaitu zen deportazio nazionalsozialista.

Deportatu gehienek itxaropena zuten aliatuek Franco boteretik kenduko zutela, baina hori ez zen gertatu, eta gehienek Frantzian geratu behar izan zuten bizitzen.

 

* Testu hau Euskaldunen deportazioa Hirugarren Reicheko esparruetara (1940-1945) dokumentuaren laburpen bat da. Memoria, Bizikidetza eta Giza Eskubideen Gogora Institutuak editatu zuen 2020ko maiatzean, eta egileak Etxahun Galparsoro Ansola, Josu Chueca eta Beñat Iturrioz Pérez dira.

"Lo vivido por mí y visto por mí en Mauthausen" (Tomás Jemes Ariza)

"Herri guztiek isuritako odola eta faxismo naziak hildako, eraildako eta immolatutako milioika gizakiek isuritako odola gogoratuz, zin egiten dugu ez dugula inoiz utziko egin dugun bidea. Nazioartearen oinarriaren gainean eraiki nahi dugu, su-etenik gabeko borroka honetan eroritako askatasuneko soldaduak, monumenturik ederrena: GIZON LIBREAREN MUNDUA.

Mundu osora jotzen dugu esateko: Lagun iezaguzu zeregin honetan.

Gora nazioarteko elkartasuna!

Gora askatasuna!"

Nazionalitate guztietako batzorde klandestinoek sinatutako hitz horiekin, 1945eko maiatzaren 16an, Mauthausengo preso politikoek han egindako krudelkerien egia munduari jakinarazteko konpromisoa hartu zuten, justizia egin eta kalteak konpon zitezen, baina, batez ere, gizateriak ikas zezan herrien arteko askatasuna eta elkartasuna direla lizunkeria hura berriro gerta ez zedin bidea.

Konpromiso horri leial, Tomás Jemesek liburu honetan aurkezten ditugun Memoriak idatzi zituen, bere senideek arduraz gordeak, azkenean argia ikus dezaten erabaki duten arte.

Deskargatu liburua .pdf-n

Lo vivido por mi en Mauthausen