logo de la Asociación Republicana Irunesa 'Nicolás Guerendiain'

2. Artikulua.-
Hona hemen elkartearen helburuak: BALIO ERREPUBLIKARREN DEFENTSA ETA OROIMEN HISTORIKOAREN BERRESKURAPENA

Jarrai iezaguzu...Logo de facebookLogo de youtubeLogo de twiter

Bilatu:

2008ko otsailak 8 eta 15 "Errepresioa emakume errepublikarrentzako"

'Ravensbruck, el infierno de las mujeres'ko liburuaren portada

Hilak 8: "Ravensbruck: el infierno de las mujeres"

Ravensbrück emakumeen infernua izan zen. Ez bakarrik judutarrena, baita espainiar errepublikarrena ere (espainiar errepublikar asko bidali zituzten Francoren aginduz nazien exterminazio-guneetara), eta disidenteena, ama ezkongabeen edo aita alkoholikoaren alaba alemanena, lesbianena eta landara lanera joateari uko egiten zioten hiriko neskena...

Ia 92.000 hilketa

Europan inoiz izan den emakumeen konzentrazio-eremurik handiena izan zen. Bertatik 132.000 pertsona pasa ziren, eta horietatik 92.000 hil. Hemen egon zen Neus Català, nazien eremuetan egondakoen artean bizirik geratzen den kataluniar bakarra, eta horrena da Ravensbrück, l'infern de les dones (Angle Editorial) liburuak jasotzen duen hamahiru testigantzetako bat.

Hamahiru testigantza horiek infernukoen pareko egun haiek deskribatzen dituzte: goizeko hiruretan jeiki, beti zikina zegoen komunean sartzeko borrokan ( bakarra zegoen hamar mila emakumerentzako), belaunak dar-dar ez edukitzeko eginahalak egiten errebista pasatzen zutenean (erorialdi bat eta akabo, heriotza!), ofizialek ematen zizkieten makilakadak, eta egunaren amaiera, hiru emakume-presoren artean elkarbanatu behar zuten ohe txiki batean sartzen zirenean. Hil arte lan egin...Horixe zen leku hartako filosofia...

Hitzaldiaren argazkia

 

 

 

Bertan izan zen Simone Chrisostome, Ravensbruck-eko kontzentrazio-eremutik bizirik atera zena; dokumentala amaitu ondoren, Simonek kontzentrazio-eremuan izan zituen bizipenak kontatu zituen eta ekitaldira joandako jende askoren galderak erantzun zituen.

2008/02/08 Diario Vascoko artikulua

 

 

 

'Del olvido a la memoria'ko liburuaren portada

Hilak 15: "Del olvido a la memoria: Presas de Franco"

2008/02/15 Diario Vascoko artikulua

"Batzuei ezpalak sartu zizkieten hatzazaletan, nire koinatari korronteak eman zizkioten behatzetan eta bular-puntetan, beste batzuk bortxatu egin dituzte”; lehenengo jo eta gero galdetu egiten dutenez, ni jo egin ninduten” “Peque, heriotz zigorra jarri digute. Nik esan nion: baina Virtudes, kommutatu egingo dizute!!".

Hauek dira Francoren kartzeletan egondako hamar emakume errepublikaren testigantzetako batzuk; eta Tomasa Cuevasek, Alderdi Komunistako militante izandakoak eta gazte zela 6 urte baino gehiago kartzelan pasatakoak, poltsan zeraman grabagailu zahar batean jaso zituenak, betiko ahantzi ez zitezen.

Dokumentalak Segoviako kartzelako irudiak birsortzen ditu, Gerra Zibilaren osteko garai hartakoak, emakume asko eta asko Francoren Polizia Politiko-Sozialak “Dirección General de Seguridad” izeneko hartara eramaten zituztenekoak. Sotoetan sekulako galdeketak egiten zizkieten, bizitza osorako markatuta uzten zituztenak. Kartzelan egoten ziren bitartean, behin eta berriz eramaten zituzten kalabozoetara.

"Entzuten bazuten -diligentzietara eraman behar zaitugu- horrek esan nahi zuen berriz ere tortura hasiko zela"; horrela dio dokumentalean Maria Salvo kataluniarrak, Sabadellen jaioa bera, Juventudes Socialistas Unificadas-eko militantea, 16 urte kartzelan pasatakoa, eta han torturatua izan zena, eta horren ondorioz seme-alabarik izaterik izan ez duena.

“Del olvido a la memoria”k emakume askok, eta bereziki kartzelan zeuden bitartean haurra izaten zutenek jasan zituzten miseria eta bidegakeriak azaltzen ditu. "Amek beren haurrak negarrez entzuten zituzten eta ikusten zituzten, baina ezin haiengana joan, eta haurrak gaixorik bazeuden ere ez. Eta ama-berriak 5 minutu besterik ez zuten izaten haurrari bularra emateko", horrela dio Trinidad Gallegok, preso egon zen ia 8 urteetan, hainbat eta hainbat kartzelatan emakume askori haurgintzan lagundu zion emaginak.

Hitzaldiaren argazkia
Hitzaldiaren argazkia

100 pertsonatik gora izan ziren dokumentalaren proiekzioan, eta ondoren mahai-ingurua egin zen.

Leandro Agirretxe, 1, 4 Lokala
Irungo Palmera-Montero Gizarte-etxean - 20304 Irun
Tel: 669 075 423