logo de la Asociación Republicana Irunesa 'Nicolás Guerendiain'

2. Artikulua.-
Hona hemen elkartearen helburuak: BALIO ERREPUBLIKARREN DEFENTSA ETA OROIMEN HISTORIKOAREN BERRESKURAPENA

Jarrai iezaguzu...Logo de facebookLogo de youtubeLogo de twiter

Bilatu:

Prentsaurrekoa. 2008ko urriaren 7an

Diario Vasco 08/10/08

Prentsaurrekoa egin da, abortu-eskubideari buruzko hitzaldia aurkezteko. 2008ko urriaren 10ean egingo da hitzaldia.

Elkarteko kideak prentsaurrekoan

PRENTSAURREKOAN IRAKURRITAKO TESTUA

Aurretik jakinarazi zen bezala, 2008ko jarduerak emakumearen egoeraren ingurukoak izatea erabaki zuen Nicolas Gerendiain Irungo Errepublikarren Elkarteak. Ravensbruck: emakumeen infernua dokumentala proiektatu da; bestalde, Emakumea eta Errepublika erakusketa egin da. Oraingo honetan, abortoaren arazoaz hitz egingo da hitzaldian.

1983an onetsi zen abortua partzialki despenalizatzea, eta ikusi da ez dela nahikoa izan. Praktika hori eremu pribatura mugatu da, abortoen %98a klinika pribatuetan egiten baitira, eta oraindik ere ez zaio behar bezala heldu gizartearen arazo larri honi.

2007an zehar berrien bidez jakin ahal izan genuen abortuan espazializatutako klinika batzuek izan zutela jazarpena eta osasun langile batzuk atxilotu egin zituztela, Madrilen bereziki. Burutu zen eraso psikologikoak Inkisizioaren garaikoa ematen zuen, eta, gainera, bi klinika itxi zituzten.

Aurten jakin dugu Diputatuen Kongresuan batzorde berezi bat sortu dela haurdunaldia nahita eteteko lege bat aztertzeko, egiteko, hala badagokio onesteko.

Arazo honi heltzeko, Empar Pinedak emango duen hitzaldi antolatu dugu, zeina Madrilgo Isadora klinikako ordezkari gisa emango baitu. Hain zuzen ere, hilaren 10ean, ostiralean, 19:30ean, Amaia Kultur Zentroan.

Hainbat gai aipatuko ditu Emparek Hitzaldian:

  • Emakumeek beren amatasunari buruz erabakitzeko duten eskubidearen arrazoiak.
  • II. Errepublikaren eta Federica Montsenyren esperientzia.
  • Abortua frankismoaren garaian eta mugimendu feministaren rola.
  • 1983ko despenalizazioa eta gaur egungo egoerak dituen urritasunak.
  • Duela gutxi egin diren proposamenak eta eskuinaldeak, Gotzain-batzarrak eta beste erakunde batzuek izan dituzten erreakzioak.
  • Zer egin dezakegu emakumeek beren amatasunari buruz erabakitzeko duten eskubidearen alde gaudenok?

Hauek eta beste gai batzuk komentatuko dira Nicolás Guerendiain elkarteak hilaren 10ean antolatu duen hitzaldian.

Irun, 2008ko urriak 7

************

Ondoren, Empar Pinedaren bizitzaren eta jardueren birpasa labur bat egin dute. Informazio gehiago

Leandro Agirretxe, 1, 4 Lokala
Irungo Palmera-Montero Gizarte-etxean - 20304 Irun
Tel: 669 075 423