logo de la Asociación Republicana Irunesa 'Nicolás Guerendiain'

2. Artikulua.-
Hona hemen elkartearen helburuak: BALIO ERREPUBLIKARREN DEFENTSA ETA OROIMEN HISTORIKOAREN BERRESKURAPENA

Jarrai iezaguzu...Logo de facebookLogo de youtubeLogo de twiter

Bilatu:

Empar Pineda

Empar Pinedaren hitzaldiaren argazkia

Empar Pinedari elkarrizketa DV. 08/10/09

Elkartearen jakinarazpena, hitzaldia eman ondoren. 08/10/14

Empar Pineda Hernanin (Gipuzkoa) jaio zen, 1944an.

Filologia Erromanikoan lizentziatua, idazlea, aktibista lesbiana eta feminista da. Kataluniako Feministen Koordinakundearen sorreran parte hartu zuen, zeina 1976an egin ziren Emakumearen Lehen Jardunaldien ondoren sortu baitzen. Geroago estatu espainiarreko Elkarte Feministen Koordinakundearen abian jartzean parte hartu zuen. "Nosotras, que nos queremos tanto" eta Madrilgo Feminista Lesbianen Taldearen kofundatzailea (1981) da Empar.

Komunikabideetan atera zen lehenengo lesbiana Empar izan zen, hain zuzen ere 80ko hamarkadaren hasieran. Hainbat esker on eta sari jaso ditu lesbianismoaren eta askatasun sexualaren alde egin duen aldarrikapenarengatik, besteak beste estatu espainiarreko Elkarte Sexologikoen Federazioak egin dion Omenaldi berezia, LAMBDA talde valentziarrak eman dion “Margarita Borrŕs” saria, gizarte-preso ohien elkartearen saria...

1981ean, beste kide feminista batzuekin batera, abortatzeko eskubidearen aldeko Batzordea sortu zuen, zeinak eskubide horren aldeko lan eskerga egiteaz gain (garai hartan abortatzea zigortuta zegoen kasu guztietan), informazioa eta prestakuntza sexuala ere aldarrikatu baitzituen, emakume heterosexualek plazer sexuala lor zezaten, eta nahi gabe haurdun geratzeko beldurrik izan ez zezaten. Abortatzeko eskubidearen aldeko Batzordeak hainbat ekimen eta kanpaina unitario jarri zituen abian, emakumeen eskubide horien alde lan egiteko.

Ideia feministen hedapenak eta beste emakume askok zeukaten ikasteko gogoak bultzatu zuten Empar itsasoz bestaldera abiatzera. Hego Amerikara egin dituen bidaia ugarietan —hark beti esaten du zor handia duela feminista latinamerikarrekin, asko irakatsi zioten eta— sexualitateari buruz zituen ideiak haiekin partekatu zituen eta horrek bereziki lagundu zion lesbiana-talde asko sortzen.

Talasa argitaletxeko "Hablan las mujeres" bilduma zuzentzen du, zeinetan sexualitateari buruzko liburu asko argitaratu baitira, zehazki lesbianismoari eta homosexualitateari buruzkoak (adibidez, duela gutxi atera da ikastetxeetan bulling homofobikoari aurre egiteko lehengo giraren 2. argitalpena). Egun, “Beste ahots feministak” iritzi-joeraren partaide da.

Madrilgo Isadora klinikan lan egiten du 1993an inauguratu zenetik (ospitale mediko-kirurgikoa). Bertan, beste osasun-prestazio batzuen artean, arrisku handiko zein txikiko abortoak egiten dira. Isadora klinikaren eta ACAI H.B.E. praktikarako akreditatuta dauden Kliniken elkartearen bozeramailea da Empar.

Leandro Agirretxe, 1, 4 Lokala
Irungo Palmera-Montero Gizarte-etxean - 20304 Irun
Tel: 669 075 423