DIARIO VASCO (08/10/08)

BIDASOA

Empar Pinedak hitzaldia emango du Errepublikarren Elkarteak antolatuta

M. I.

IRUN. DV. Empar Pineda lider feminista Amaia Kultur Zentrora etorriko da ostiral honetan, hilak 10, “Abortu eskubidea, lehena eta oraina” izeneko hitzaldia ematera. Hitzaldia 19.30ean hasiko da eta Nicolas Gerendiain Irungo Errepublikarren Elkarteak antolatzen dituen ekintzen artean dago.

Aurten, Juncal Oiartzunek azaltzen zuen modura, Irungo elkarte honek emakumearengan zentratu du bere egitaraua. "Ravensbrücken dokumentalaren proiekzioa edo “Emakumea eta Errepublika” erakusketa izan dira gauzatutako jarduiera horietako batzuk. Oraingo honetan hitzaldia abortuaren ingurukoa izanen da".

Empar Pineda, Madrilgo Isadora Klinikako ordezkaria, abortuarekin lotutako hainbat gairen inguruan jardungo da. Horiek horrela, Juncal Oiartzunek esaten zuen hitzaldian honetaz hitz egingo dela: "emakumeek amatasunaren inguruan erabakitzeko duten eskubidearen arrazoiez, II. Errepublikako eta Federika Montsenyren esperientziaz, abortua frankismoaren garaian eta mugimendu feministaren papera, eta 1983eko despenalizazioa eta egungo egoera, bere muga eta guzti". Oiartzunek zioenez, egun, abortuen %98 klinika pribatuetan egiten da.

Empar Pinedak bizitza osoa darama Espainian feministen kausaren alde lanean.

Bere ibilbidean zehar, Pinedak hainbat sari jaso ditu, haien artean Elkarte Sexologikoen Federazioak emandako I. Saria, sexu-askatasunaren alde egin duen lana aintzat hartuz.

2000. urtean Empar Pineda "XXI. menderako bidea ireki zuten XX. mendeko ehun emakumeetako bat" izendatu zuten, lider feminista horren ahizpa Carmen Pinedak esaten zuenez. Empar Pinedak San Jordi Gurutzea jaso zuen, Catalunyako Generalitatearen eskutik.