logo de la Asociación Republicana Irunesa 'Nicolás Guerendiain'

2. Artikulua.-
Hona hemen elkartearen helburuak: BALIO ERREPUBLIKARREN DEFENTSA ETA OROIMEN HISTORIKOAREN BERRESKURAPENA

Jarrai iezaguzu...Logo de facebookLogo de youtubeLogo de twiter

Bilatu:

Andrée de Jongh, Belgikako erresistentziako kidea, hil da

Andrée de Jongh

Nazietatik 800 soldadutik gora salbatu zituen Comète Sarea izeneko laguntza- sarea antolatu zuen

Andrée de Jongh Comète Sarea antolatu zuen erizain belgikarra izan zen, II. Mundu Gerran soldadu aliatuei laguntza emateko sarea, alegia. 2.000 boluntario inguruk osatua, Belgikatik Gibraltarreraino Frantzian eta Pirinioetan barrena ihes egin zuten 800 militar baino gehiago salbatu zituzten. 1943an atxilotu egin zuten eta Ravensbrück-eko eta Mauthauseneko kontzentrazio eremuetara bidali zuten. Urriaren 13an hil zen, 90 urte zituela.

"Nik inoiz ez nuen gure aita nigarrez ikusi, inoiz. Esan zidan: ”Belgikak utzi dio borroka egiteari. Etsi du”. Ni etsipenak jota nengoen eta haserre, eta amorratuta. Horrela esan nion: “Ez zenuke nigar egin behar. Ikusiko duzu zer egingo diegun. Bai, bai, ikusiko duzu. Gerra hau galduko dute. Haiek hasi dute, baina galdu egingo dute. Zu ez kezkatu”. Baina egia esateko, gerra nola irabazi arrastorik ere ez nuen".

Horrela ekartzen zuen gogora Andrée de Jongh-ek  2000an The Bulletin bruselar astekarian II. Mundu Gerrako historiaren une anonimo handietako bat, garai hartan 24 urte zituen gazteak bere herria hartuta zeukan nazi okupatzailearen aurka altxatzea erabaki zuenean.

Bere aita Frédérici hitz egin zion segurtasun, ausardi, uste oso eta indar berarekin abiatu zen Andrée okupatzailearen aurkako misioan eta irabazi egin zuen. Historiaren arabera emakume horrek soldadu eta pilotu aliatuak Belgikatik ateratzeko eta Espainiara eta Gibraltarrera iritsiarazteko ezerezetik sortu zuen Kometa Sarea “salbatutakoen kopuruari begira ihes-sarerik handiena izan zen, sofistikatuena, denboran zehar luzeen iraun zuena eta arrakasta handien izan zuena”, The Freedom Linen  Peter Eisnerrek idatzi duenaren arabera.   800 soldadu inguruk zor diote Dédée izenez ere eta are esanguratsuagoa den Zikloi Txikia izenez ere ezagutzen zuten De Jongh zoragarriari askatasuna eta bizia.

Bruselak monumentu bat du Edith Cavell erizain ingelesaren oroimenean, izan ere I. Mundu Gerran soldadu britainiar eta aliatu asko eta askori lagundu baitzien Belgikatik Holandara ihes egiten, harrapatu eta 1915ean fusilatu zuten arte. Cavell izan zen De Jonghen inspirazio iturri, marrazkilari komertzialeko bere lanbidea alde batera utzi baino lehenago Gurutze Gorriko bolondres izan zena  gerrako zaurituak zaintzen buru-belarri hasteko. De Jonghek pentsatu zuen mende laurden lehenagoko erronka hura bera bere proportzio fisiko xumeengatik balentria bihurturik errepikatzea.

Holanda hartuta zegoen orduan, Frantziako iparraldea eta Luxenburgo zeuden bezalaxe. Eta Frantzia hegoaldean Vichyko kolaborazionistek agintzen zuten. Espainia neutrala geratzen zen soilik militar eta pilotu aliatuak, Belgikako lurraldean atera ezinik geratu ziren britainiarrak batez ere, salbatzeko.

Eta horretan aritu zen buru-belarri Zikloi-Txikia, eta zeru-lurren laguntza behar izan zuen Bilboko kontsul britaniarra komentzitzeko bera benetan esaten zuen hura zela eta ez Gestapoko tranpa bat. “Gizonezkoak bezain sendoa naiz”, defendatu zen. “ Emakumeok arreta gutxiago ematen dugu gizonezkoek baino muga-postuetan”. De Jongh 2.000 bolondres inguruko sorospen-sare bat muntatzera iritsi zen eta ehun gizon baino gehiago lortu zuen zuzenean pasatzea Euskal Herriko Pirinioetatik.

1943an harrapatu zuten bere zuzeneko 33. lanean eta Ravensbrückeko eta Mauthauseneko konzentrazio eremuetara eraman zuten. Comète Sareak Normandiako lehorreratzearen ondoreneraino jarraitu zuen. Askatu zutenean De Jongh Belgikara itzuli zen, eta gero Kongo, Kamerun, Etiopia eta Senegalera joan zen legendunak zaintzera.

Andrée de Jonghek hainbat kondekorazio jaso zituen, esate baterako Estatu Batuetako Medal of Freedom izenekoa eta Britainia Handiko George Medal izenekoa; gainera, Belgikan, Balduino erregeak kontesa titulua eta Armadako teniente-koronelaren gradua eman zizkion.

RICARDO M. DE RITUERTO 2007/10/18

 

 

Lotura erlazionatua

2011eko Red Comèten parte hartzea

2010ko Red Comèten parte hartzea

2009ko Red Comèten parte hartzea

Elkarte Errepublikarrak bat egingo du bihar Red Comète-ren ibilaldiarekin

Leandro Agirretxe, 1, 4 Lokala
Irungo Palmera-Montero Gizarte-etxean - 20304 Irun
Tel: 669 075 423