logo de la Asociación Republicana Irunesa 'Nicolás Guerendiain'

2. Artikulua.-
Hona hemen elkartearen helburuak: BALIO ERREPUBLIKARREN DEFENTSA ETA OROIMEN HISTORIKOAREN BERRESKURAPENA

Jarrai iezaguzu...Logo de facebookLogo de youtubeLogo de twiter

Bilatu:

Marcelo Usabiaga Jauregi

Marcelo Usabiaga, Irunen, 2006ko apirilaren 14an

Marcelo Usabiaga, Irunen, 2006ko apirilaren 14an

Marcelo Usabiaga Ordizian jaio zen 1916. urtean. Handik gutxira Baionara (Frantzia) joan zen, aitak han lan egiten baitzuen garraiolari gisa. Lau urte zituela familia Irunen jarri zen bizitzen eta hantxe jarraitu zuen Gerra zibila hasi zen arte.

1936ko abuztuaren 11n erreketeek anaia Bernardo fusilatu zuten, 17 urtekoa, Pikoketan, 17 eta 25 urte arteko beste gazte batzuekin batera. Más información

Espainiako Alderdi Komunistako (PCE) militantea zen Marcelo Usabiaga, Espainiako Gerra Zibilean egin zuen borroka Errepublikaren alde Iparraldeko, Erdialdeko eta Levanteko fronteetan. Espainiako Alderdi Komunistako "Rosa Luxemburgo" batailoiko eta "Ramón Casanella" Zutabeko kidea izan zen. PCEk 1944ko urrian Pirinioetan egin zuen "Reconquista de España" gerrillan hartu zuen parte. Hiru aldiz zauritua, atxilotu eta 30 urteko kartzela zigorra eman zioten. 21 urte jarraian eman zituen espetxean.

Irungo Gudua nola izan zen kontatzen digu artikulu honetan.

Gure Elkarteko hainbat jardueratan lagundu zuen Marcelok. Pikoketan hildakoei omenaldia, apirilak 14, erakusketak eta abar.

Fotos

Leandro Agirretxe, 1, 4 Lokala
Irungo Palmera-Montero Gizarte-etxean - 20304 Irun
Tel: 669 075 423