logo de la Asociación Republicana Irunesa 'Nicolás Guerendiain'

2. Artikulua.-
Hona hemen elkartearen helburuak: BALIO ERREPUBLIKARREN DEFENTSA ETA OROIMEN HISTORIKOAREN BERRESKURAPENA

Jarrai iezaguzu...Logo de facebookLogo de youtubeLogo de twiter

Bilatu:

Irakaskuntza laikoari buruzko jardunaldiak

Jardunaldiak kartela

Otsailaren 9an, arratsaldeko 19:30etan, PIO BAROJA INSTITUTUAN "Maisuen Errepublika" izeneko dokumentala proiektatu da eta ondoren debate bat zabaldu da gai horri buruz. Dokumentalari buruzko argibide gehiago

Gonzalo Puente Ojea

Hilaren 10ean, Amaia Kultur Zentroan, aurreikusita zegoen bezala, Gonzalo Puente Ojea diplomatikoak "Errepublika eta laikotasuna" hitzaldia eman zuen, "Nicolás Guerendiain" Elkarte Errepublikar Irundarrak antolatuta

Ehunen bat pertsona bertaratu zen eta ia bi orduz azken bi mendeetako Espainiako historia eta eliza katolikoak garai horretako erabaki politikoetan eduki zuen eragina azaltzen joan zen Puente Ojea. Bestalde, II. Errepublikako gobernuaren garaietan Eliza eta Estatuaren arteko bereizketaz ere azalpenak eman zituen, egoera horrek eraman baitzuen eskuineko indarrekin elkartzera Francoren gidaritzapean militarrek estatu kolpea emateko eta, gero, haren herentzia modura, egun daukagun monarkiaren esku uzteko. Trantsizioaren fartsa eta aldaketa benetan demokratikoa izan zedin zer-nolakoa izan behar zuen trantsizioak. Gonzalo Puente Ojeari buruzko informazioa.

altavozHemen entzun dezakezu hitzaldiaren amaiera

Gonzalo Puente Ojearen liburuak
Gonzalo Puente Ojearen hitzaldia

Gonzalo Puente Ojearen liburuak Hitzaldiaren sarreran.

 

Beste loturak erlazionatuak:

 

Leandro Agirretxe, 1, 4 Lokala
Irungo Palmera-Montero Gizarte-etxean - 20304 Irun
Tel: 669 075 423