logo de la Asociación Republicana Irunesa 'Nicolás Guerendiain'

2. Artikulua.-
Hona hemen elkartearen helburuak: BALIO ERREPUBLIKARREN DEFENTSA ETA OROIMEN HISTORIKOAREN BERRESKURAPENA

Jarrai iezaguzu...Logo de facebookLogo de youtubeLogo de twiter

Bilatu:

Aske izateko hezi...
Eskola Espainiako II. Errepublika garaian

Haurren taldea

Eskola-kantina Irunen

Kantina hauek baserritar haurrei eta bitartekorik ez zuten familia apaleko haurrei arreta eskaintzeko egin ziren. Udal erabaki baten arabera, familia “dirudunetako” haur bik, txandaka, egunero, kantinan bazkaldu behar zuten. Eta ondo bazkalduko zuten, esaten digutenez, egonarri handiz egoten baitziren haurrak euren txanda noiz iritsiko zain.

1931ko apirilaren 14an aldarrikatu zen II. Errepublika estatu espainiar osoan. Aukera izan zen Espainiar Estatuko herri guztientzat. Alfontso VIII.aren erregealdi txarra eta Primo de Riveraren diktadura are okerragoa amaituta, hiritar guztientzako demokrazia eta modernotasuna, askatasuna, hezkuntza eta aurrerabidea, berdintasuna eta eskubide unibertsalak ekarri zituen berekin batera Espainiako II. Errepublikak.

Eskola publikoa, derrigorrezkoa, laikoa, mistoa, giza elkartasunaren printzipioan oinarritua, jarduera edo ariketa metodologiaren ardatz. Halakoxea zen eskola Espainiako II. Errepublikaren garaian. 1931ko apiriletik aurrera abiarazi ziren berrikuntza guztien artetik izarra izan zen hezkuntza. “Zalantzarik gabe, hezkuntza proiektua izan zen Errepublikak bere burua aurkezteko izan zuen txartelik onena”, dio Alcalá de Henaresko Unibertsitateko Hezkuntzaren Historian katedradun Antonio Molerok. “Izan ere, berrikuntza ororen oinarria izan zen: Estatu demokratiko bat ezarri beharra zegoen, eta herritar alfabetatuak behar ziren. “Estatu hezitzailea” zen, berresten du Huelvako Unibertsitateko Historia arloko doktore Consuelo Dominguezek. Azken hau eta Molero II. Errepublikaren garaiko hezkuntzan dira adituak, eta irakasleek proiektu handi hura oso begi onez jaso zutela esan digute.

1931ko apirilaren 14an Errepublikak alfabetatu gabeko Espainia batekin egin zuen topo, herritarrak gosez eta zorriz beterik, baina ikasteko irrikatan. Eta idazle, poeta eta pedagogo jakintsuenak lanean jarri ziren. Herriz herri, kultura ibiltaria. Abenduan Konstituzioa onartu baino lehen, Gobernuak lehenengo neurriak hartu zituen premiazko dekretuen bidez: Estatu plurala eta hizkuntzak aitortu zituen (ikasleen ama hizkuntzari begirunea egingo zioten), eta Instrukzio Publikoko Kontseiluaren buruan, erreformak abian jarriko zituen Unamuno idazlea izendatu zuten.

Arian-arian 27.000 ikastetxe egitea proiektatu zuten, baina artean, udalek haurrei heziketa bat emateko gelak atondu zituzten. Eta baita helduei ere. “Izan ere bazen ikastetxeren bat hilerrietako autopsia-aretoan. Ahal zen tokietan”. Orduan berebiziko lana egiten zuten andereñoek: euren etxeetan irakasten zuten udalek emandako diru-laguntzei esker.

Errepublikak ikastetxeak irakasle onenenik betetzeko helburua izan zuen. Baina garaiko irakasleek euren soldatak bezain apalak ziren prestakuntza maila zuten. Instrukzio Publikoko Ministerioaren buruan Marcelino Domingo jarri eta Lehen Hezkuntzako zuzendari nagusi Rodolfo Llopis izendatuta, “geure historian irakasleentzat inoiz izan den Lanbide Plan onena” prestatu zuten, diosku Dominguezek. Eta ia hitz berberak erabiltzen ditu Antonio Molerok ideia horixe babesteko orduan. Borondate handiko irakasle haien soldata 3.000 pezetako kopurura igo zuten, eta aldi berean, eurentzako ikastaroak, birziklatzeko ikastaroak, antolatu zituzten. Aste Pedagogiko haietan ikuskatzaileek emandako aholkuak aditzen zituzten irakasleek beren prestakuntzan aurreratzeko. Irakasle izateko karrera unibertsitatearen mailara igo zuten, eta horrek duinago egin zuen irakaslearen irudia. Irakasle-gaiei eskatu zitzaien, une horretatik bertatik, batxilergoa amaituta edukitzea Ikastetxe Arruntetan izena eman baino lehen, azken hauetan pedagogia irakasteaz gainera ikastaro praktiko bat doan egiten baitzen. “Irakaslea pertsona jantziago bihurtu zen, herrietako intelektual bihurtu zen, eta baldintza kaskarretan lan egiten zuen arren, lana duinki atera zuen aurrera”, adierazten digu Consuelo Dominguezek.

Gisa honetan hasi zen ehuntzen garrantzitsuena ikaslea izango zuen, ikaslea eskolako protagonista izango zen, bere prestakuntzaren protagonista, hezkuntza sistema. Haurrak mendira irteten ziren ingurunea ikastera, ahaleginak egin ziren ikasgaiak buruz azaltzen zituzten haurren abesbatza aspergarrien lekuan eztabaida parte hartzaileak, pedagogikoak, bultzatzen; neskak eta mutilak ikasgeletan elkarrekin, berdintasunean hezteko, eta traumarik gabeko igarotze bat erraztu zen haurtzaindegitik unibertsitateraino. “Eskola eredu honetan haurrak euren gaitasunaren, jarreraren eta bokazioaren arabera atenditzen ziren, eta ez euren egoera ekonomikoaren arabera. Eta hori horrela izan zedin, hezkuntza publikoak finantzazioa izan zuen, eta hori ezin zuen ondo eraman eskola pribatuak” gogoratzen du Molerok. “Guztiak zuen Irakaskuntza Askearen Erakundearen kutsu pedagogikoa, huraxe izan zen Errepublikaren oinarria osatu zuen euskarri intelektuala. Nahiz eta eskola laikoago bat diseinatu zuen”.

Halaxe da, laikoa eta batua, kontserbadoreen izu bihurtutako bi hitz. Konstituzioa onartuta, Fernando de los Ríos ministroak egin behar izan zion aurre berrikuntza nabari eta liskartsuenari: Jesusen Konpainiaren desegitea; ordena erlijiosoei debekatu egin zitzaien eskolak ematea, eta irakasleak ez zuen ikasgelan “nahitaez” erlijio eskola eman beharrik.

“Neurri eztabaidagarria da askatasunean oinarritutako erregimen batean, baina, egia esateko, ez zen Konstituzioaz kanpokoa”, dio Molerok. “Garaiko Espainia agian ez zegoen aldaketa horietarako prestu”, esaten digu Dominguezek. Nolanahi den ere, ikastetxe erlijiosoak ordezkatzeko politikak huts egin zuen “ordena erlijiosoek eskubide zibilak aitortuak zituzten laikoen esku utzi baitzituzten ikastetxeak. Beste izen bat zuten baina gauza bera ziren. Izan ere, zentro pribatuak gehiago ziren 1935ean 1931n baino”. Eta ikastetxe pribatu horiei beren ideologia finkatzen utzi zitzaien.

Eskola batua deitua, kontserbadoreen artean hain izen txarra zuen eskola batua, ez zen, Moleroren arabera, “hezkuntza arloko Estatuaren monopolioa. Etenik gabeko hezkuntza zen, bidea errazten zuena eta jarraitua, beheko mailetatik gorakoetara iristeko”.

1933an berriro ere izan ziren hauteskundeak. Emakumeek lehenengo aldiz zuten botoa emateko eskubidea, eta eskuina –Gil Robles buru zuen CEDA- iritsi zen boterera. Aurrerakoiek ikusten zuten nola desegiten zen aurrez diseinatutako sistema. “Eurek esaten zioten bereari biurteko zuzentzaile”, gogoratzen du Huelvako Unibertsitateko Historia Garaikideko irakasle Cristóbal Garcíak. Hezkuntzari bideratutako finantzazioa eten egin zen, eta neurri laikoak, bertan behera utzi ez bazituzten ere, murriztu egin zituzten.

“Biurteko hartako politikak, aurreko neurriak murrizten, bertan behera uzten ez bazen, saiatu zen, dio Molerok. Baina, egiari zor, garai hartan abiarazitako bi ekimen ditu aipagarri: “Batxilergo plan ona eta emaitzak eman ez zituen eskolako berrikuntza teknikorako batzordearen osaera”. Orduan hasi zen Instrukzioko ministroen dantza: “Errepublikan zehar 16 izan ziren: epe ertainerako politikak egitea ezinezkoa zen egoera horretan”, deitoratzen du Molerok. Gero Fronte Popularra etorriko zen eta geroago Estatu kolpea, azken hau guztiz kaltegarria izango zena, luzaroan, hezkuntzarentzat.

Egiteko Pedagogikoak eta Udako Eskolak

Heziketa bat eman baino lehen Errepublikak jaten eman behar zien haurrei. Eta jantzi egin behar zituen. Kantinak eta ikastetxeetako arropategiak zeuden, eta Bartolome Cossiok lehendik abiarazitako Udako Eskolak berriro ere jarri ziren martxan. Haurrek itsasbazterrera eta mendira egiten zuten bidaia. Baina, batez ere, jan egiten zuten. “Bazen hamabost egunetan lau kiloko pisua irabazten zuenik ere”, esaten du alderdi hau sakon aztertu duen Consuelo Dominguezek, Historian doktoretza egina duenak.

Bazter utzi ezin zitezkeen premiazko neurriak hartu ziren, eta horiek dekretuen bidez ezarri ziren, Konstituzioa onartu zuten arte. Huelvako Unibertsitateko Historia Garaikideko irakasle Cristobal Garciak oso izpiritu erreformista dakusa haietako batzuetan: “Egin daitekeen iraultzaileena, jan-edatekoa erraztu ondoren, Egiteko Pedagogiko haiek osatzen zuten”: patronatu hartako presidente izan zen Cossio, herrietako zaharrenek ondo gogoratzen duten bezala. Kamioi txiki eta zaharretan auzo baztertuenetaraino iristen ziren herriz herriko liburutegi ibiltariak, zinema emanaldiak, antzerkiak, museo ibiltariak. Gizonezkoen artean %70 ezjakin hutsak ziren; askoz ere gehiago emakumeen artean. Egiteko Pedagogiko haietan poeta handiek, idazle eta irakasle gorbatadun eta maletadun ospetsuek, esku hartu zuten, eta herritarrek beren astoekin egiten zieten harrera kamioi txikiak iristen ez ziren lekuetaraino eramateko.

Ikastetxeak egin behar ziren, ikastetxe asko. Eta irakasle onenenik osatu. Horixe da 1931 eta 1933 bitartean, berrikuntza handien urteetan, Lehen Hezkuntzako irakasle eta zuzendari nagusi Rodolfo Llopisek (1885-1983) deskribatzen duen testuinguru historikoa. La revolución en la escuela obran (1933an argitaratua eta orain Biblioteca Nueva argitaletxeak faszikuluetan berrargitaratua), Llopisek bere egiteko politikoaren eta bere ekimenen eragile izan ziren ideien balantzea egiten du.

  • Eskolak. Ezjakintasunari aurre egiteko “bitarteko bakarra dago: eskola”. “Eskolak sortu, eskola asko. Eskolak erein. Haziak non, eskolak han. Leku orotan egon behar du haziak fruitua emateko lur emankorra”. “Eta eskolak zaindu egin behar dira irauten duten bitartean, babestu egin behar dira”. “Zaindu egin behar dira aurrera egin dezaten eta hobetu daitezen”.
  • Irakaslea. “Eskolako arima da”. “Irakasle onik gabe, alferrekoa izanen da eskolaren alde egiten den oro”. “Haietaz guztietaz arduratu beharra zegoen, baina batez ere landa eremuetan ari zirenez”. “Herrialdeko beste sektoreetan ikusi nahiko genukeen zintzotasunez aitortzen zuten ez baldin bazuten gehiago eta hobe egiten bitartekorik ez zutelako zela, besterik irakatsi ez zietelako. Bazekiten gehiago egin zezaketela, eta ikasi egin nahi zuten”.
  • Ikuskaritza. “Lehen hezkuntzaren erreforma ez litzateke osoa izango Ikuskaritzaren lanak bere eraginkortasun maila gorenera iristea lortzen ez bazuen. (...) Azken herrirainoko eskolara iritsi beharra zegoen, eta eskolaren errealitateari buruzko informazio zehatza bildu beharra zegoen”.
  • Erlijioa. “Elizak guztia hartzen zuen garaitik irteten ari gara. Estatuak erlijio ofiziala zuen”. “Laikotasunari aurre egin nahi izan zaio erlijioaren ikasgaia baztertuta eskolatik morala kendu genuela esanez. Nola liteke gaur egun morala erlijioarekin parekatzea?”. “Eskola laikoak ez du moralaren aurreko prestakuntza bazterrera uzten. Gisa honetako arazoetan sakon pentsatzera behartzen du”.
Haurren taldea errepublikar banderaren aurrean

 Dolores Velasco Torres sortu zen El Saucejoko (Sevilla) nesken ikastetxea hormetako estaldurak altxatuta zeuzkan etxetzar bat zen 1920an. Dolores neskatxak 3 urte zituenean beste berrogei neskekin batean egin zituen lehenengo urratsak ikaskuntzan. Zorionekoa zen: aitona irakaslea zuen... Velasco familian lau belaunalditan zenbatzen diren 36 irakasleetatik bat.

Ikasleak motibatzeko xedean eta arreta beste nonbait ez galtzeko xedean, galdera baten atzetik beste galdera bat, ikasleen jakin-mina pizteko ahalegina, gelaren arreta erakartzeko argudio ezinezkoa... Lan zehatza eta indibiduala ahal denetan: “Ahal izan dudan guztietan problema bat ipini izan diot ikasle bakoitzari.... Nire osaba Antoniok egiten zuen bezala, harengandik asko ikasi baitut nik” gogoratzen du. Eta egun “jarduera osagarriak” izenaz ezagutzen diren jarduera horiek ere tarte handia kendu diote Lola Velascori bere eskola lanetan. Berak oso gustuko zuen pintatzea, brodatzea, jostea... Eta horixe irakatsi die bere eskolatik igaro diren milaka ikasleri; guztiak gonbidatzen zituen “zerbaitetan” zaletzen. “Denborak ez baitu meniarik eskaintzen”. “Gauzak egin egin behar dira, nola edo hala”, diosku behin eta berriz, eskolarentzat bizi ziren Errepublikako maisu eta maistra haiek gogoan dituela...

Beste loturak erlazionatuak:

 

Leandro Agirretxe, 1, 4 Lokala
Irungo Palmera-Montero Gizarte-etxean - 20304 Irun
Tel: 669 075 423