logo de la Asociación Republicana Irunesa 'Nicolás Guerendiain'

2. Artikulua.-
Hona hemen elkartearen helburuak: BALIO ERREPUBLIKARREN DEFENTSA ETA OROIMEN HISTORIKOAREN BERRESKURAPENA

Jarrai iezaguzu...Logo de facebookLogo de youtubeLogo de twiter

Bilatu:

IRUN, frankistek hildakoak

Iñaki Egaña (2006-08-16)

   Gutxi gora behera hogeita hamar irundar hil zituzten arma faxistek. Horietako batzuk azkeneko borroketan beren posizioak defendatzerakoan zaurituta geratu eta ebakuatu ezin izan zirenak. Gipuzkoa osoan bezala, miliziarren emazteen gaineko errepresioa izan zen gertakari nabarmenetako bat. Irunen, matxinatuen sarekadaren ondoren, gerorako esamolde bat geratu zen: erre gabeko etxea, arpilatutako etxea.

    Irun, gerra zibilaren lehenengo hilabeteetan gertatu zen errepresiorik basatienaren eszenatoki izan zen. Manuel Hedilla, Aginte Falangistaren Batzordeko burua, Molaren aurrean protesta egitera iritsi zen abarketadun jendearen hilketa eta fusilatutakoen gorpuak Irundik mugara arteko errepidean barreiatzeko agindua eman zuelako.

    Fusilatutakoen artean ondorengoak zeuden: Nicolas Guerendiain Salaverri IR-ko abokatua, Irun erre izanaz akusatuta; Florencio Iracheta Quiles, Galdames-en atxilotu zuten eta Udaleko zinegotzi sozialista zen; Evaristo Larrañaga, talde berean atxilotuta eta zinegotzi errepublikarra; Agustin Lekuona Ugarte, udaltzaina; Antonio Maldonado, drogeria baten jabea eta tropa faxistak sartu zirenean fusilatua; edo Pueyo sozialista, Iruñean fusilatu zuten Luis Robles beste irundarrarekin batera, hiriburu nafarrean baitzegoen eztei bidaian joana.

   Emakume irundarrek jasan zuten errepresio bereziaren beste argudioetako bat Ruiz ahizpak, Faustina eta Francisca, fusilatzea izan zen. Donostian fusilatu zituzten 1938an, bat martxoan eta bestea urte bereko abuztuan. Bilbo erori zenean fusilatu zituzten karabinero ugarietako bat irundarra zen. Sebastian Vicente zen irundar hori, Derion fusilatua. Irunen egin zen fusilatze ofizial bakarra Julio Salinas Choya miliziarrarena izan zen, 1936ko irailaren 18an hila.

   Errepresioaren alorrean beste gertakari harrigarri bat zera izan zen, ihes egin ez zuten Irungo bizilagunek idatziz eskatu behar izan zutela hirian geratzeko nahia. Neurri hau Angel Fernandez Casadevantek bultzatu zuen, Irungo lehenengo alkate faxista, zeinak plazako komandante militarra zen Luis Saletaren enkargua jaso baitzuen horretarako. Beranduago, Fernandez ordezkatu egin zuen kargua Jose Ramon Aguirreche Picabeak. Julian Troncoso izango zen Bidasoako komandante militarra, urtebete beranduago Antonio Saenz Aguerok ordezkatu zuen arte.

   Gerrako materiala abandonatuta egon zen urte batzuetan. Horren erruz istripu batzuk gertatu ziren, Vicente Olazabal Amiano eta Pedro Murugarren Linazasoro haurrek sufritu zutena adibidez, izan ere larri zauritu ziren jolasten ari zirela bonba bat lehertu zitzaienean.

   Irun muga ondoan egoteak ere izaera berezia eman zion herri honi, parafernalia frankistaren gune bihurtu baitzen. 1936ko urriaren 23an, errekete koadrila batek muga zeharkatu zuen eta Biriatutik “Internacional” kantua abesten ari zen gazte talde bat tirokatu zuen. Espainiako gerra amaituta, iristen ziren enbaxadoreei lehenengo harrera Irunen egiten zitzaien. Petain mariskalaren, Frantziako enbaxadorea, kasuan hala izan zen, edo Alexander Weddell amerikarrarena. Frankistek gehien ospatu zuten ekintzetako bat Errepublikak Frantziako Bankuan, Mont de Marsan-en, gordetako urrea berreskuratu zenekoa izan zen.1939ko uztailaren 28an, frankismoak handikiro ospatu zuen berrogei tona urrez kargatutako bost kamioi Behobiatik pasa zenean Madrilerako bidean

   1938an, Bilbotik atzerrira 1937ko udaberrian irten ziren haurren aberriratzea hasi zenean, aginte militarrek espainiar aberriaren aldarrikapena egiteko ekitaldi handiak antolatu zituzten. Haur guztiak ez ziren beren jaioterrira itzuli, izan ere, 1938ko uztailean iritsi zen taldeetako bat zuzenean Zamorara eraman zuten, bertan baitzegoen Orden Publikoaren ordezkari karguan, justu, Luis Indart Villarreal irundarra.

   1940ko ekainaren 28an, tropa alemaniarrak Hendaiaraino iritsi ziren, eta irundarrentzat egoera politiko berria etorriko zen, frankismoak ezarri zuenaren ez oso desberdina. Aldaketaren lehenengo adibidea muga-lerrora bertara iritsi zen, izan ere Iparraldea nazien agintepean geratu zen. Alemaniarrak iritsi eta hurrengo egunean, Irunen elkarrizketatu ziren Jose Lopez-Pinto espainiarra, VI. Erregio Militarraren arduraduna, eta Wiederheim alemaniar jenerala, elkarlana prestatzeko asmoz, oso estua izango zen elkarlana, hain zuzen.

FUSILATUTAKO IRUNGO BIZILAGUNAK (*)
IZENA JAIOTZA DATA LEKUA ADINA
ARNAIZ MARTIN, DANIEL LUGO 1936/10/11 IRUN 48
BACH, RODOLFO HUNGRIA 1938/04/22 IRUN 54
BALBAS MERINO, CRESCENCIO BURGOS 1938/10/12 IRUN 25
COLINA ORTEGA, FELICIANO BURGOS 1936/09/27 BERA 45
CORNEADO MARCET, DAMASO   1940/06/18 BARCELONA  
CORTA TOLEDO, IGNACIO IRUN 1939/08/02 IRUN 29
ECHEVESTE, JUAN IRUN   IRUN  
EGUIA GENUA, VICTORIANO     GIJON  
ESTOMBA OTANO, FELIX IRUN 1939/07/03 IRUN 24
FERNANDEZ, ANTON IRUN 1939/02/02 BURGOS  
GUERENDIAIN SALAVERRI, NICOLAS IRUN   IRUN 39
IRACHETA QUILEZ, FLORENCIO IRUN 1938/03/01 BURGOS  
LARRAÑAGA, EVARISTO IRUN 1938/03/01 BURGOS  
LARREA, JOSE IRUN 1939/02/02 BURGOS 32
LECUONA UGARTE, AGUSTIN IRUN 1937/12/01 BILBO 42
LOPETEGUI ARISTIZABAL, SEBASTIAN DONOSTIA 1938/01/22 IRUN 69
MALDONADO, ANTONIO IRUN 1936/09/07 IRUN  
MARTIN RODRIGUEZ, EMILIO IRUN 1940/06/05 BARCELONA 29
MARTINEZ DE LA HIDALGA MARTINEZ, RODOLFO ARABA 1938/03/13 IRUN 48
MENDIZABAL, JOSE MARIA AZKOITIA 1936/12/09 IRUN 43
MERINO, MARIA IRUN 1938/03/10 DONOSTIA  
ORTEGA GUTIERREZ, ANTONIO   1939/07/15 ALICANTE  
PUEYO, JOSE IRUN   IRUÑEA  
REMENTEGUI PORTUGAL, PIO IRUN   SUNBILLA 65
ROBLES LOPEZ DE URIBE, LUIS VALLADOLID 1937/01/11 IRUÑEA 40
RUIZ GARCIA, FAUSTINA LOGROÑO 1938/03/25 DONOSTIA  
RUIZ GARCIA, FRANCISCA LOGROÑO 1938/08/03 DONOSTIA 36
RUIZ LOPEZ, ANACLETO LOGROÑO 1936/09/27 IRUN 34
SALABERRIA LECETA, ELIAS ERRENTERIA 1937/09/12 ERRENTERIA 28
SALINAS CHOYA, JULIO VALLADOLID 1936/09/18 IRUN 46
SANTOS RUIZ, HILARIO PALENCIA 1939/03/14 IRUN 62
TOMAS ORTEGA, MANUEL IRUN 1939/11/08 DEUSTU  
VICENTE ALVAREZ, SEBASTIAN SALAMANCA 1937/12/14 DERIO 36
XXX (*) IRUN 1939/02/02 BURGOS  
YYY (*) IRUN 1939/02/02 BURGOS  

(*) Beste toki batzuetan jaio arren, Erregistro Zibilean Irungo bizilagun bezala agertzen dira.

(*) Irungo herritar modura agertzen dira, baina beren nortasuna identifikatu gabe, Sancho de Beurko Artxiboko Zerrendan

Leandro Agirretxe, 1, 4 Lokala
Irungo Palmera-Montero Gizarte-etxean - 20304 Irun
Tel: 669 075 423