logo de la Asociación Republicana Irunesa 'Nicolás Guerendiain'

2. Artikulua.-
Hona hemen elkartearen helburuak: BALIO ERREPUBLIKARREN DEFENTSA ETA OROIMEN HISTORIKOAREN BERRESKURAPENA

Jarrai iezaguzu...Logo de facebookLogo de youtubeLogo de twiter

Bilatu:

Omenaldia Pikoketan - 2017ko urriaren 22an

Urtero bezala, 1936ko abuztuan Pikoketan hil zirenen aldeko omenaldia egin zen.

Tuvieron lugar diferentes intervenciones de diferentes asociaciones y grupos políticos.

Amaitzeko, lore-eskaintza bat egin zen monolitoan Eusko Gudariak, Riegoren Ereserkia, la Internacional obren doinuen akonpainamenduarekin.

Omenaldiko ekintzen ondoren, pertsona asko elkartu ziren Pikoketako jatetxean egin zen bazkarian.

Gertatu zenari buruzko informazio gehiago...

Omenaldiaren bideoa

Lore-eskaintza eta Pikoketan fusilatutakoak oroitzea

Aurten ere hemen bildu gara 1936ko abuztuaren 11n toki honetan bertan hil zituzten hamahiru pertsonak omentzeko. Gazteak ziren gehienak, eta Errepublikaren legezkotasuna defendatzen ari ziren; demokrazia, eta faxismoaren aurka borrokatzen.

Beste asko bezala, hil eta hobi komun batean lurperatu zituzten. Milaka antifaxistak jarraitzen dute Estatu osoko areketan lurperatuta. Kanbodiaren atzetik, desagertutako pertsona gehien dituen herrialdea da Espainia, eta PPSOEko gobernuak, nahiz eta demokraziaz harrotzen den, ez du ezer egiten ikertzeko eta gorpuak berreskuratzeko.

Nekatuta gaude politikariak “beste biktima batzuen” aldeko omenaldietan ikusteaz, baina frankismoak hildakoen aldeko omenaldietan ez ditugu ikusten. Badugu oroimen historikoaren lege bat, baina ez da betetzen. Herrien eta langile klasearen kontrako lege eta jardunbideak berpizten ari dira, gero eta zapaltzaileago.

Egungo eredua ez da gai izan iragan frankista behin betiko gainditzeko ez diktadurako krimenei dagokienez egia, oroimen, justizia eta ordaintza printzipioei erantzuteko eta errepikatu egingo ez direla bermatzeko.

Horregatik guztiagatik, frankismoaren biktima guztientzat EGIA, JUSTIZIA eta ORDAINTZA aldarrikatzeaz gain, frankismoa berehala LEGEZ KANPO UZTEKO eskatzen dugu –horixe egin dute beste herrialde batzuek beren iragan naziarekin–, baita 1936ko estatu kolpetik aurrera eta diktadurak iraun zuen denbora luzean ezarri ziren jardunbide eta lege guztiak legez kanpo uzteko ere. Era berean, 1978ko amnistia legea indargabetzeko eskatzen dugu; frankismo garaiko hilketa, konfiskazio, tortura… guztiak ikertzeko; eta egileak zigortzeko.

Azkenik, Marcelo Usabiagak egiten zuen bezala, guk ere gogora ekarri nahi ditugu egun haietan askatasuna defendatu eta haren alde borrokatu ziren kide guztiak.

Horiek guztiak dauzkagu gure gogoan.

  • Mertxe López Cotarelo. 17 urte
  • Pilar Vallés Vicuña. 17 urte
  • José María Arruti Idiakez. 18 urte
  • Victor Genua Montiano. 25 urte
  • Jesús López Casado. 26 urte
  • Agapito Dominguez Tagauda. 23 urte
  • Bernardo Usabiaga Jauregui. 18 urte
  • Manuel Justo Alberdi. 22 urte
  • Vicente Argote. 47 urte
  • Agustín Miguel Bermejo. 39 urte
  • Félix Luz Etxeberria. 27 urte
  • Ángel Braña López.
  • Miguel Jacinto López Martínez. 49 urte

Informazio osoa...

Omenaldiaren argazkiak

Fotos

Leandro Agirretxe, 1, 4 Lokala
Irungo Palmera-Montero Gizarte-etxean - 20304 Irun
Tel: 669 075 423