logo de la Asociación Republicana Irunesa 'Nicolás Guerendiain'

2. Artikulua.-
Hona hemen elkartearen helburuak: BALIO ERREPUBLIKARREN DEFENTSA ETA OROIMEN HISTORIKOAREN BERRESKURAPENA

Jarrai iezaguzu...Logo de facebookLogo de youtubeLogo de twiter

Bilatu:

1936ko abuztuaren 11n Pikoketan hildakoen omenaldiaren kronika

Gertatu zenari buruzko informazio gehiago...

Naiz eta euria egin urtero bezala, 2008ko azaroaren 2ko igandean, omenaldi txiki bat egin zitzaien 1936ko abuztuaren 11n Pikoketan hil zituztenei.

Ekitaldia 12:30ean hasi zen, txistuaren soinuaz eta, ondoren, txalapartaz. Gero, testu bat irakurri zuten euskaraz eta gaztelaniaz, hil zituztenak gogora ekarriz.

Haunditzeko klik egin argazkian

OMENALDIAN IRAKURRITAKO TESTUA

Arratsalde on denoi; eskerrik asko ekitaldi honetara etorri zaretelako.

Toki honetan, duela 72 urteko abuztuan, hamahiru pertsona erail zituzten:

Mertxe López Cotarelo
Pilar Vallés Vicuña
José María Arruti Idiakez
Victor Genua
Jesús López Casado
Agapito Dominguez
Bernardo Usabiaga Jauregui
Manuel Justo Alberti
Miguel López Pascual
Vicente Argote
Agustin Bermejo
Felix Luz Etxeberria
Angel Braña López
Jacinto López Martínez

Horietatik bederatzi 16 eta 25 urte bitarteko gazteak ziren, eta adin nagusiagoko beste lauak karabineroak ziren.

Atxilotu eta berehalaxe hil zituzten, fusilatuta hau guztia defendatzeagatik: aniztasuna, askatasun sindikala, lanaldi duina, nekazaritza erreforma, irakaskuntza publikoa eta laikoa, kultura eta euskara, katedra askatasuna, prentsa askatasuna eta

Azken batean, aurrerapena, errepublika eta euskal herria

Fakziosoek bizia kendu zieten, baina ez zieten kentzerik izan beren herriaren alde borroka egin izanaren duintasuna

Beti eskertuko dizkiegu izan zuten ausardia eta eskuzabaltasuna eta egin zuten sakrifizioa, eta ez ditugu inoiz ahaztuko.

Egin diezaiekegun ohorerik handiena gure hitza da, haiek beren biziarekin defenditu zituzten balio berberengatik atsedenik gabe lan egingo dugula hitz ematea.

Informazio osoa...

Omenduetako baten anaia Marcel Usabiagak gogora ekarri zituen Gerra Zibilean asasinatu eta errepresaliatu zituzten beste irundar batzuk.

Ondoren, lore-eskaintza egin zen, Riesgoren Ereserkia eta Eusko Gudariak kantatuz.

Omenaldia Internazionalaren soinuaz amaitu zen.

14:00etan, 40 lagun inguru bildu ziren, Pikoketako jatetxean bazkaltzera.

Leandro Agirretxe, 1, 4 Lokala
Irungo Palmera-Montero Gizarte-etxean - 20304 Irun
Tel: 669 075 423