logo de la Asociación Republicana Irunesa 'Nicolás Guerendiain'

2. Artikulua.-
Hona hemen elkartearen helburuak: BALIO ERREPUBLIKARREN DEFENTSA ETA OROIMEN HISTORIKOAREN BERRESKURAPENA

Jarrai iezaguzu...Logo de facebookLogo de youtubeLogo de twiter

Bilatu:

1936ko abuztuaren 11n Pikoketan hildakoen omenaldiaren kronika

Gertatu zenari buruzko informazio gehiago...

Iaz bezala, 2007ko azaroaren 11ko igandean, omenaldi txiki bat egin zitzaien 1936ko abuztuaren 11n Pikoketan hil zituztenei.

Aurten, Pikoketara doan errepidea eta sarrera "apaindu" ziren. Gunea ere oso erosoa gerta zedin prestatu zen....

Ekitaldia 12:30ean hasi zen, txistuaren soinuaz eta, ondoren, txalapartaz. Gero, testu bat irakurri zuten euskaraz eta gaztelaniaz, hil zituztenak gogora ekarriz.

Haunditzeko klik egin argazkian

OMENALDIAN IRAKURRITAKO TESTUA

Arratsalde on guztioi

Hemen bildu gara hamahiru pertsonei omenaldi bat egiteko, toki honetan bertan, duela 71 urte hil zituzten eta. Hamahiru pertsona, batzuk oso gazteak, 16 urte besterik ez, bizitzen hasterako hiltzera kondenatuak. Bi emakume zeuden hamahiru lagun horien artean, genero berdintasunaren aldeko borrokaren adibide praktiko eta zoritxarrekoa, inolaz ere. Errepublika eta Euskal Herria defendatzea izan zen haien delitua.  Lege demokratikoa eta beren Herria defenditzea, hain zuzen.

Hamahiru pertsona, beste hainbatek bezala, beren bizitza arriskuan aartzeko duda izpirik izan ez zutenak beren Herria defenditzeko, kasu honetan Irun, militar faxisten erasoaren aurrean. Faxistak, armez josita, urteetako borroketan lortutako eskubideak kendu nahi izan zituzten, politika aniztasuna ezabatu, langileen erakundeak desagerrarazi, irakaskuntza publiko eta laikoarekin amaitu, euskara desagerrarazi, boteretsuen interesen baitara makurtu, eta periferiako nazionalismoaren aurrerabidea geldiarazi. Ezin dugu ahantzi Errepublika astindu zuen oihu hura “hobe Espainia hautsia ezen ez gorria”.

Gaur eskerrak eman nahi dizkiegu pertsona adoretsu hauei, gazte-gazte zirela, ia prestakuntza militarrik gabe eta baliabide eskasekin, beren herritarrak, beren ondorengoak, gu guztiok defenditzeko adorea izan zutelako.

Eskerrik asko hauei:

Mertxe López Cotarelo
Pilar Vallés Vicuña
José María Arruti Idiakez
Victor Genua
Jesús López Casado
Agapito Dominguez
Bernardo Usabiaga Jauregui
Manuel Justo Alberti
Miguel López Pascual
Vicente Argote
Agustin Bermejo
Felix Luz Etxeberria
Angel Braña López
Jacinto López Martínez

Eskerrik asko gu defenditzeagatik.

Gaur esan nahi dizuegu beti eramango zaituztegula bihotzean, zuen jarrera eredugarria izan zela, ez zaituztegula inoiz ahaztuko eta Errepublika eta Euskal Herria defenditzeagatik egin zenuten sakrifizioa, beste milaka askok egin zuten bezala, aitortua izan dadin lan egingo dugula

Informazio osoa...

Marcelo Usabiaga dirigiendo unas palabras

Omenduetako baten anaia Marcel Usabiagak gogora ekarri zituen Gerra Zibilean asasinatu eta errepresaliatu zituzten beste irundar batzuk.

Ondoren, lore-eskaintza egin zen, Riesgoren Ereserkia eta Eusko Gudariak kantatuz.

Omenaldia txistuaren soinuaz amaitu zen.

14:00etan, 50 lagun inguru bildu ziren, Pikoketako jatetxean bazkaltzera.

Pancarta colocada en un puente
Pancarta colocada en un puente

Amaitzeko, pankarta bat jarri zen Hondarribiko sarreran, “Oroimenaren Legearen” aurka

Leandro Agirretxe, 1, 4 Lokala
Irungo Palmera-Montero Gizarte-etxean - 20304 Irun
Tel: 669 075 423