BIDASOA (09/09/17)

Alfredo Grimaldos idazleak Eliza Katolikoari buruz hitz egingo du bihar, Amaian

M. A. I.

IRUN. DV. Madrilgo kazetari eta idazle Alfredo Grimaldosek hitzaldia emango du bihar, 19:30ean, Amaia Kultur Zentroan, La Iglesia en España izenburuarekin, Nicolas Gerendiain Irungo Errepublikarren Elkarteak antolatuta.

Iaz Grimaldosek berak argitaratu zuen izenburu bereko liburu batean oinarrituta dago hitzaldia. La Iglesia en España, elkarte errepublikarretik adierazi dutenez, «entsegu dokumentatua eta zorrotza da, gaur egun Espainiako Eliza Katolikoak daukan jarduera politiko, publiko, ekonomiko eta moralari buruzkoa».

Alfredo Grimaldos Informazioko Zientzietan lizentziatua da, Madrileko Universidad Complutenseren aldetik. 20 urte baino gutxiago zituela hasi zen idazten, Alternativas, España Crítica eta Tricolor aldizkarietan.

1997an, Ediciones de la Torreko ikerketa-taldean sartu zen, eta Contra el Pacto de la Moncloa liburua argitaratu zuen. Kazetari eta idazle madrildarra Liberación eta La Tarde de Madrid egunkarietako erredaktorea izan zen. Área Crítica aldizkaria ere zuzendu zuen. 1989. urtetik aurrera, Alfredo Grimaldos flamenko-kritikaria da El Mundo egunkarian. La Iglesia en España liburuaz gainera, kazetari eta idazle madrildar Alfredo Grimaldosek honako liburu hauek ere idatzi ditu: La Sombra de Franco en la Transición (Oberón, 2004), La CIA en España (Debate, 2006) eta Zaplana. El brazo incorrupto del PP (Foca, 2007).