BIDASOA (08/02/15)

Emakume errepublikarrei eskainitako omenaldiaren bigarren jardunaldia ospatzen du Guerendiain Elkarteak.

'Del olvido a la memoria' dokumentala proiektatuko da gaur arratsaldean Amaian. Frankismoaren garaian preso izan ziren hamar emakume dira erreportaiaren protagonistak.

MARÍA JOSÉ ATIENZA

Preso errepublikarraren argazkia

Preso errepublikarrak Segoviako kartzelako tailer batean, frankismoaren garaian.

DOKUMENTALA

Títulua: : Jorge Montes Salguerok zuzendutako "Del olvido a la memoria. Presas de Franco" Gerra Zibilaren ostean espetxeratutako hamar emakume errepublikarren testigantza jasotzen du.

Tokia: Gaur, 19:00etan, Amaia Kultur Zentroko hitzali-aretoa

Antolatzailea: Nicolás Guerendiain Elkarte Errepublikarra, Irungo Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.

IRUN. DV. Gaur egingo den bigarren topaketako jarduera programa gauzatuko du Nicolás Guerendiain Irungo Elkarte Errepublikarrak, emakume errepublikarrei eskainitako omenaldiaren markoan. Programa honek joan den ostiralean izan zuen lehenengo hitzordua, Montse Armengolen “Ravensbruck: el infierno de las mujeres” filmaren proiekzioarekin. Kontzentrazio-eremu hartatik bizirik atera zen Simone Chrisostome hendaiarra bertan izan zen.

Gaurko programatu den dokumentalak Del olvido a la memoria izenburua du. Frankoren presoak. Zuzendaritza historikoa Jorge Montes Salguero Liburutegi Nazionaleko zuzendari ordeak egin du eta ekoizpen exekutiboa Manuel Campo Vidalena eta Agustina Sangüesarena da.

La Sextan, 2006an estrenatu zen erreportaia, eta Segoviako kartzelako irudiak birsortzen ditu, zeinak Gerra Zibilaren osteko garai hartakoak baitira; hain zuzen ere, emakume asko eta asko Francoren Polizia Politiko-Sozialak “Dirección General de Seguridad” izeneko hartara eramaten zituzten garaikoak. Sotoetan sekulako galdeketak egiten zizkieten, eta bizitza osorako markatuta uzten zituzten emakume haiek.

Gaur egun 90 urte ingurukoak diren Tomasa Cuevas, Trinidad Gallego, María Salvo, Concha Carretero, Nieves Torres, Soledad Díaz, Angustias Martínez, Julia Manzanal, Caren Rodríguez eta María Cuesta dira dokumentalaren protagonistak.

Haietako batek, Tomasa Cuevas Alderdi Komunistako militante-ohiak sei urte baino gehiago eman zituen presondegian gazte zenean, eta gertatu ziren eszena ikaragarrietako batzuk grabatu zituen grabagailu zahar batean. Hamar emakume horien kontaketekin, presondegi bihurgunetsu haietako soinuekin eta garai hartako irudiekin berreraiki da Del olvido a la memoria. Presas del franquismo dokumentala. “Entzuten bazuten -diligentzietara eraman behar zaitugu- horrek esan nahi zuen berriz ere tortura hasiko zela”; horrela dio dokumentalean Maria Salvo kataluniarrak, Juventudes Socialistas Unificadas-eko militantea, 16 urte kartzelan pasatakoa, eta han torturatua izan zena, eta horren ondorioz seme-alabarik izaterik izan ez duena.

“Amek beren haurrak negarrez entzuten zituzten eta ikusten zituzten, baina ezin haiengana joan, eta haurrak gaixorik bazeuden ere ez” kontatzen du ia zortzi urte presondegian eman zuen Trinidad Gallegok

DIARIO VASCO (08/02/13)

POSTONTZIA

Ravensbrück Irunen

Abdón Francés

Betidanik hunkitu naute pertsona haien pairamena, zoritxarreko garaien egokiera zela-eta edo bizitzaren aurrean izandako joera zela-eta ia apokaliptikoak izan ziren egoeretara eraman zituzten pertsona haiena, eta, gainera, pertsona horiek heroiek duten goieneko erresistentzia eta adorea izan zuten hona kontatzera etortzeko.

Ravensbrückekoa emakumeentzako kontzentrazio-eremu nazia izan zen, zeina sarraski eremu bilakatu baitzen. Bertatik pasa ziren 10etatik zazpi hil ziren. Hendaiako Simone Chrisostome da bizirik atera ziren haietako bat, eta joan den ostiralean, 84 urte zituela hori guztia naturaltasun osoz kontatzera etorri zen Amaia aretora, Nicolás Guerendiain Irungo Errepublikarren Elkarteak aurtengo ediziorako ahaztuta edo gutxi ikertua den gaiari buruz, alegia “emakumea faxismoaren mendean” programatu duen zikloaren barnean.

Biziki hunkitu ninduen topaketa hark. Aurrez aurre ikustea heroikotasunetik hain gertu dauden egoerak bizitu zituen norbaitengandik hain gertu egotea —eta kontuan izanik egoera horiek badutela dagoeneko beren tokia historiaren orrialdetan—, aparteko zerbait iruditu zitzaidan; batez ere gogoan hartzen badugu laster atzo desagertu den horrek sortzen duen nostalgia gehitzera pasako direla pertsonaia horiek. Mito bilakatuko dira.

Saiakera handietan gertatzen den bezala, atzoko ekitaldia sinplea izan zen, neurrikoa, bertan geundenok Montse Armengouren El infierno de las mujeres dokumentalean hitz egin ziguten biktimen handitasunaren kontzientzia geureganatua genuen zegoeneko, eta ez zegoen gauza handirik gehitzeko, apaltasun koektiboak eragozten baiztigun gehiago zirikatzea zaurian.

Abailduta atera ginen denok, aire garbia arnasteko gogoarekin, geure buruari mundua dagoeneko ez dela intolerantea eta ankerra ikustarazteko gogoa genuen. Bai inuzenteak!

Horregatik, inolaz ere errepikatu behar ez dugun basakeria gogoratzeko egiten den guztia gutxi izango da.

Aipatu elkarteak horixe proposatuko digu datorren ostiralean (hilaren 15ean) izen esanguratsua eta ildo berekoa den dokumentala eskainiz: Del olvido a la memoria: Presas de Franco.