"Nicolás Guerendiain"
Irungo Errepublikarrak
Balio errepulikarren defentsa eta oroimen historikoaren berreskurapena

Prentsaurrekoa. 2006ko martxoaren 30ean

Gaur, 2006eko martxoaren 30ean prentsaurreko bat egin da eskualdeko komunikazio bideak bildu direlarik, II. Errepublikaren 75 urteurrenaren aldarrikapena ospatzeko eta egingo diren aktibitateak aurkezteko.

Omenaldia, II. Errepublikaren 75. urteurrenean (1931-2006)

Elkarteko kideak prentsaurrekoan

Aurten, 75. urteurrena betetzen da II. Errepublika aldarrikatu zenetik. Garai historiko hark 75 urte betetzen ditu. Orduan, Espainiako herriek, herriaren udal botoaren bitartez, etorkizun itxaronpetsua eraikitzeko askatasuna irabazi zuten. Etorkizun hori indarrez lapurtu zuten klase pribilegiatuek.

"Nicolás Guerendiain" Irungo Elkarte Errepublikarretik, ospatu eta omendu egin nahi dugu hogeitamarreko urteetan II. Errepublika izan zeneko 75. urteurrena; izan ere, estatu erabat demokratikoa, federala, laikoa, gizartearena eta elkartasunezkoa eraikitzeko ahalegina izan zen ordukoa, non Espainiako herriak bere etorkizunaren jabe izango baitziren.

Une haietako oroitzapena berreskuratu nahi dugu; nazioarteko faszismoaren laguntzaz zer lapurtu ziguten gogoratu; haien ondorengo garenon alde beren bizitza eta dena eman zuten irundar emekume eta gizon haiek oroitu, zapaldu eta suntsitu egin baitzituzten gero guri izuaren eta beldurraren bidez 40 urte iraungo zuen diktadura ezartzeko.

Gaur egun, militarren kolpe haren eta geroko diktaduraren oinordekoak gara. Horregatik, gaur, demokrazia ahulean bizi gara: ez da guztiz betetzen herriaren burujabetza; izan ere, klasetik edo leinutik eratorritako pribilegioak sendotu egin baitziren, esaterako, monarkia, XXI. mendeko anakronismo hori.

Omenaldia beharrezkoa da, zeren Errepublikako helburuak gaur egungoak ere bai baitira, herrien asmoak diren aldetik; esaterako, giza eskubideen defentsa unibertsala, publikotasuna defenditzea, gizarte-berdintasuna, laikotasuna, elizaren mutur sartzerik gabeko irakaskuntza publikoa, bere etorkizunaren jabe izateko herriek duten bidezko asmoa eta gatazkak gerrarik gabe konpontzeko benetako borondatea.

OROIMEN HISTORIKOA BERRESKUTZEAREN ALDE!
SASOIA ETA ERREPUBLIKA!
GORA ERREPUBLIKA!

"Irun Republicano" erakuzketari buruzko dokumentoa prentsaaurrekoan irakurrita