logo de la Asociación Republicana Irunesa 'Nicolás Guerendiain'

2. Artikulua.-
Hona hemen elkartearen helburuak: BALIO ERREPUBLIKARREN DEFENTSA ETA OROIMEN HISTORIKOAREN BERRESKURAPENA

Jarrai iezaguzu...Logo de facebookLogo de youtubeLogo de twiter

Bilatu:

Prentsaurrekoa. 2008ko apirilaren 3an

Diario Vasco. 2008/04/04

Aurten II. Errepublikaren aldarrikapenaren 77. urtemuga ospatuko da; hori dela eta,  prentsaurreko bat egin da apirilaren 8tik 20ra bitarte egingo diren ekitaldiak aurkezteko.

Elkarteko kideak prentsaurrekoan

EMAKUMEA ETA ERREPUBLIKA, JARDUERAK

Jakina denez, aurtengo jarduera guztiak emakume errepublikarrari eskaintzea erabaki zuen Nicolas Guerendiain Irungo Elkarte Errepublikarrak;  emakumeen sexu-liberazioa, legearen aurreko berdintasuna eta independentzia ekonomikoa berreskuratzeko asmoz.

Elkartekook  1931eko II. Errepublika gogoratu nahi dugu, eta bide batez, Errepublikak emakumearentzat ekarri zituen aurrerapen guztiak, kontuan izanik haietako batzuk oraindik ez direla lortu.

II. Errepublikak berekin ekarri zituen lege-aldalketek hainbat bide jorratu zituen: sexuen arteko berdintasuna, legez zein ezkontzaz kanpo jaiotako seme-alabentzako eskubide berberak, ezkontza zibila, dibortzioa, abortoa... Gauzak horrela, aldatu egin zen norberaren eta familiaren bizimodua.

Bestalde, prostitutak atenditzeko hainbat zentro sortu ziren. Bertan ostatua eman eta lanbide bat irakasten zitzaien. Umeak lantegietan ez jaiotzeko borroka egin zen. Heziketa-lan handia egin zen gaixotasun benereoak ebitatzeko, sexu-heziketa eta maitasun konszientea lantzeko ikastaroak eman ziren. Emakumearen heziketa kulturalaren aldeko apostua egin zen eta hautespen unibertsala ezarri zen.

Aurrerapen guzti haiek errotik moztuta geratu ziren demokraziaren aukako altxamendu militarraren ondorioz diktadura bihozgabea ezarri zenean, orduan emakumearen sufrimendua berpiztu egin zen eta gizartea Erdi Aroko aspaldiko gairaietara itzuli zen.

Elkarteak honako ekintza hauek bideratuko ditu apirilean, emakume errepublikarrak gogoratzeko eta omentzeko:

“EMAKUMEA ETA ERREPUBLIKA” ERAKUSKETA

Erakusketan 45 argazki baino gehiago ikusi ahalko dira eta garai hartako emakume errepublikarrekin lotuta daude guztiak. Batzuetan itzal handiko emakumeak (haietako batzuk irundarrak dira), beste batzuetan, presoak edo irakasleak taldeka agertzen dira, eta haien artean, pospologile irundarrak agertzen diren argazkiak aipatzekoak dira. Argazki guztietan errepublikarekiko inplikazioa nabarmentzen da.

Dokumentazio hori apirilaren 8tik 20ra arte, Colon ibilbideko Euskadiko Kutxaren Erakusketa Aretoan jarriko da, ordutegi honetan: 19:00etatik 21:00etara lanegunetan, eta 11:30etik 13:00etara larunbat eta jaiegunetan.

Hilaren 8an, 19:30etan, areto horretan izango da ekitaldiaren inaugurazioa.

JAI ERREPUBLIKARRA

Larunbatean, apirilaren 12an izango da Urdanibia plazan (Mosku).

Graffiti Lehiaketa, 16:30etik 19:30era urdanibia plazan. Hamar inguruk hartuko dute parte. Lehiaketaren oinarrietan zehazten denaren arabera, Errepublikarekin lotzen diren gaiak islatuko dira marrazkietan.

Musika kontzertua, 20:00etatik aurrera, eskualdeko lau musika talderen eskutik: Pop-aren eta Rock kosmikoaren artean koka litezken bost kidek osatzen duten “Melmac” taldea; “Neutral Pick”, Punck Rocka eta Hardcorea lantzen duten lau kideez osatua; “Sin Papeles”, Rap-a eta Ragga nahasten duten bost lagunen taldea eta, azkenik, hiru kideez osatutako“Planta Baja” taldea, zeinak Hard Rock-a jotzen baitu.

Arratsaldean, Jasenolaf malabare-taldearen animazioa izango da.

ERREPUBLIKAREN URTEMUGA

Igandean, hilaren 13an, II. ERREPUBLIKAREN ALDARRIKAPENAREN 77. URTEURRENA ospatuko dugu.

12:15ean, oinez egingo den ibilbide batekin emango zaio hasiera omenaldiari; hain zuzen ere, ibilialdia Irungo Zentro Errepublikarra kokatua zegoen tokitik (HAZ bulegotik) San Juan plazaraino abiatuko da. Plazan trikitrilarien eta malabaristen animazioa 13:00ak arte izango da. Txalaparta entzun ondoren, manifestu bat irakurriko da eta bandera errepublikarra altxatuko da, “Riegoren Ereserkia” obraren doinuaren batera. Ondoren, aurreko urteetan bezala, herri-bazkari bat egingo da ohiko tokian.  

Hemendik animatu nahi ditugu hiritarrak (hala egin nahi dutenak) hilaren 13an bandera errepublikarrak jar ditzaten balkoietan.

 

 

 

 

Prentsaurrekoaren bideoa

 

 

 

 

 

Leandro Agirretxe, 1, 4 Lokala
Irungo Palmera-Montero Gizarte-etxean - 20304 Irun
Tel: 669 075 423