BIDASOA (08/04/04)

Nicolas Gerendiain Irungo Elkarteak omenaldia egiten die II. Errepublikako emakumeei

Euskadiko Kutxako erakusketa-gelan, argazki-erakusketa izango da garai hartako pertsona eta kolektibo sonatuei buruz. Eskualdeko lau musika-taldek joko dute hilaren 13an, jai errepublikarrean

08.04.04 - MARÍA JOSÉ ATIENZA

Prentsaurrekoaren argazkia

Víctor López, Marijo Nogués, Carmen Pineda, Aritz Etxebeste eta Ricardo Sánchez izan ziren ekitaldiak aurkeztu zituztenak. [DE LA HERA]

JARDUERAK

Emakumea eta Errepublika erakusketa: Euskadiko Kutxaren erakusketa-aretoan, apirilaren 8tik 20ra, 19:00etatik 21:00era, lan-egunetan, eta 11:30etik 13:00etara, igandeetan. Emakume errepublikarren 45 argazki egongo dira (ospetsuen argazkiak eta kolektiboen irudiak, haien artean, Irungo emakume pospologileak).

Jai Errepublikarra: Hilaren 12an, larunbatean, ospatuko da Urdanibia plazan. Graffiti-lehiaketa egingo da (16:30-19:30) eta kontzertu bat, 20:00etan, bertako taldeekin (Melmac, Neutral Pick, Sin papeles eta Planta baja). Jasenolaf malabare-taldeak girotuko du arratsaldea

Bandera-jasoera: Hilaren 13an, 12:15ean, oinezko ibilaldia abiatuko da Irungo Errepublikarren Zentroa zegoen tokitik (egungo HAZ), Zabaltze plazaraino, han bandera errepublikarra Riegoren himnoaren doinuan jasotzeko.

IRUN. DV. Nicolas Guerendiain Irungo Errepublikaren Elkarteak atzo aurkeztu zituen 1931ko apirilaren 14an aldarrikatu zen II. Errepublikaren 77. urteurrena dela eta. Aurten, emakume errrepublikarra omentzea erabaki du elkarteak, helburua delarik “Sexu-askapenaren, lege-berdintasunaren eta independentzia ekonomikoaren alde egin zuten borrokaren oroimena berreskuratzen laguntzea”, esan zuen, euskaraz, Mari Carmen Pinedak.

Talde irundar honen asmoa da "arlo guztietan emakumearen bizimodurako II. Errepublikak ekarri zituen aurrerapenak oroitu eta zabaltzea, haietako asko gaur egun oraindik ere ez baitira gauzatu".

II. Errepublikak “bidea ireki zuen sexuen arteko berdintasuna, legez zein ezkontzaz kanpo jaiotako seme-alabentzako eskubide berberak, ezkontza zibila, dibortzioa, abortoa aldarrikatzeko lege-aldaketak egiteko, norberaren eta familiaren bizimodua aldatuz”, esan zuen Pinedak.

“Prostitutak atenditzeko hainbat zentro ere sortu ziren. Haietan, ostatua eman eta lanbide bat irakasten zitzaien. Fabriketan erditzearen aurka borrokatu ziren, heziketa-lan handia egin zen gaixotasun beneroak saihesteko, jakinaren gaineko amatasunean eta sexuan hezteko ikastaroak egin ziren eta emakumearen kukltur-prestakuntzan borrokatu zen, sufragio unibertsala ezartzeaz gainera”, jarraitu zuen Marijo Noguesek.

Aurrerapen haiek guztiak errotik moztuta geratu ziren altxamendu militarraren eta diktadura ezartzearen ondorioz; izan ere, “sufrimendua erein zuten, eta emakumea senarrarekiko mendeko egoerara igaro zen berriz”.

Nicolas Gerendiain Elkarteak hainbat jarduera bideratuko ditu apirilean, emakume errepublikarrak gogoratzeko eta omentzeko. Nabarmenduena erakusketa da; 45 argazki baino gehiago ikusi ahal izango dira, garai hartako emakume errepublikarrekin zerikusia dutenak. “Batzuetan itzal handiko emakumeak (haietako batzuk irundarrak), beste batzuetan, kolektiboak, emakumezko presoak edo irakasleak; haien artean, pospologile irundarrak nabarmentzen dira”, azaldu zuen Marijo Noguesek.

Erakusketa hau Euskadiko Kutxako aretoan izango da (Colon hiribidea) apirilaren 8tik 20ra, 19:00etatik 21:00etara, lan-egunetan, eta 11:30etik 13:00etara, igandetan. Erakusketaren inaugurazioa hilaren 8an egingo da, 19:30ean

Kontzertua Urdanibian

Hilaren 12an, larunbatean, Jai errepublikarra ospatuko da Urdanibia plazan. Egun horretarako antolatutako jarduerak: Graffiti Lehiaketa (16:30etik 19:30era), hamar lehiakide inguruak parte hartuko dute, Errepublikarekin zerikusia duten gaiei buruz.

Arratsaldeko zortzietan, koontzertua hasiko da, eta eskualdeko lau musika-taldek parte hartuko dute. Honakoak, hain zuzen: poparen eta rock kosmikoaren artean mugitzen diren bost gaztek osatzen duten “Melmac” taldea; “Neutral Pick”, punck rocka eta hardcorea lantzen duten taldea; “Sin Papeles”, rap-a eta ragga nahasten dituen bost gazteko taldea eta, azkenik, hiru kidek osatzen duten “Planta Baja” hardrock taldea.

Kontzertua hasi arte, Jaxenolaf malabare-taldeak girotuko du arratsaldea Urdanibia plazan.

77. urtemuga.

Igandean, hilaren 13an, II. Errepublikaren aldarrikapenaren 77. urteurrena ospatuko da. Programaren hasieran, oinezko ibilaldia izango da; 12:15ean abiatuko da Irungo Errepublikarren Zentroa zegoen tokitik, gaur egun HAZ dagoen tokitik. Ibilaldia San Juan plazan amaituko da, eta han, 13:00etan, manifestu bat irakurriko dute, eta bandera errepublikarra jasoko dute, Riegoren Himnoaren doinuan. Ondoren, eta aurreko urteetan bezala, herri-bazkaria egingo da. Parte hartu nahi duten pertsonak harremanetan jarri ahal dira Nicolas Gerendiain Errepublikarren Elkartearekin, telefono honetan: 669-075423.

Marijo Noguesek, kolektiboaren izenean, dei egin zuen atzo “hala nahi duten hiritarrek hilaren 13an bandera errepublikarrak jar ditzaten balkoietan”.