logo de la Asociación Republicana Irunesa 'Nicolás Guerendiain'

2. Artikulua.-
Hona hemen elkartearen helburuak: BALIO ERREPUBLIKARREN DEFENTSA ETA OROIMEN HISTORIKOAREN BERRESKURAPENA

Jarrai iezaguzu...Logo de facebookLogo de youtubeLogo de twiter

Bilatu:

Pedro Barruso

(Donostia, 1963). Historian doktorea da Deustuko Unibertsitatean, eta Kazetaritzako Masterra Euskal Herriko Unibertsitatean eta Geografia eta Historiako irakasle titularra.

XX. mendeko Euskal Herriko Historia Garaikidean espezializatua da. Beren lanen artean, honako hauek dira nabarmenenak: “El movimiento obrero en Guipúzcoa durante la II República. Organizaciones obreras y dinámica sindical” (1996); “Verano y Revolución. La Guerra Civil en Guipúzcoa” (1996); “El frente silencioso. La Guerra Civil española en el Sudoeste de Francia” (2001) eta argitaratu berriago du: “Violencia política y represión en Guipúzcoa durante la Guerra Civil y el Primer Franquismo” (2005) eta EHU-UPVko irakasle José Ángel Lemarekin batera “Euskal Herriko Historia”ren koordinatzailea da; IV. Liburukia, XIX. Eta XX. mendeen gainean, argitaratu berri dute.

Bere ikertze-lanetan, leku nabarmena egiten dio Irungo eta Bidasoako eskualdeko historiari. Horren erakusle dira obra hauek: “Destrucción de una ciudad y construcción de un nuevo estado: Irún en el Primer Franquismo”, Irungo Udalak 2003an argitaratua, edo “Historia de Hondarribia” (2004) lanean II. Errepublikari, Gerra Zibilari eta Frankismoari eskainitako kapitulua. Era berean, Irun eta mugaren arazoa ere jorratu izan du beste lan batzuetan, hala nola, lehen aipatutako “El frente silencioso” lanean eta nazioko eta atzerriko aldizkarietan argitaratu dituen zenbait artikulutan.

Ikertzaile-lanarekin batera, 2003ko apirilaren eta 2004ko urtarrilaren artean, dokumentuak berreskuratzeko taldea koordinatu zuen. Eusko Jaurlaritzak frankismoaren biktimei aitortza emateko emandako dekretua zela-eta aurkeztu ziren kalte-ordainen eskaerak funtsatzeko sortu zen talde hori. Gaur egun, “Todos los nombres” proiektua aurrera eramateko talde zabal bateko partaide da; talde horren helburu nagusia da frankismoaren errepresaliatuen  datu- base bat sortzea; Gipuzkoakoen kasuan, dagoeneko 6.000 izen agertzen dira. 2005-10-20an Diario Vascon egindako elkarrizketa

 

Leandro Agirretxe, 1, 4 Lokala
Irungo Palmera-Montero Gizarte-etxean - 20304 Irun
Tel: 669 075 423