logo de la Asociación Republicana Irunesa 'Nicolás Guerendiain'

2. Artikulua.-
Hona hemen elkartearen helburuak: BALIO ERREPUBLIKARREN DEFENTSA ETA OROIMEN HISTORIKOAREN BERRESKURAPENA

Jarrai iezaguzu...Logo de facebookLogo de youtubeLogo de twiter

Bilatu:

Jesus Gutierrez Arosa

Jesus Gutierrez

"Diario Vasco" egunkariaren 07/03/18ko artikulua

Hitzaldiaren argazkiak

Jesus Gutierrez Arosa 1961ean jaio zen Eibarren. UNEDetik Historia Garaikidean lizentziatua, Errepublikako Historian eta Euskadiko Gerra Zibilean espezializatuta dago. Komunikabide desberdinetan ohiko kolaboratzailea da eta Eibar aldizkariaren Erredakzio Kontseiluko kidea. Foro desberdinetan hizlari gisa parte hartzen du, bai Euskadi mailan eta bai Estatu mailan, Euskadiko Errepublika eta Gerra Zibilari buruz mintzatuz, eta 2001ean "La insurrección del 34 y la II República en Eibar" liburua argitaratu zuen. 2007an "La Guerra Civil en Eibar y Elgeta" liburua argitaratu du. "1937 Intxorta Kultur Elkartea" izeneko elkartearen presidentea ere bada. Elkarte honetan Deba Garaiko eta Barreneko pertsonak biltzen dira eta zonaldeko memoria historikoa berreskuratzea dute helburu, batez ere Errepublika eta Gerra Zibilarekin zerikusia badu, erresistentzia antifrankista, langileen mugimendua, etab. bezalako gaiez gainera. Egun, Intxorten gerra gogoratzeko martxoan Elgetan egingo diren ekitaldiak koordinatzen ditu. Gatazka izan zen tokian eskultura bat inauguratuko dute, oroigarrizko erakusketa egingo dute, gudari eta miliziarrei omenaldia, herri bazkaria, etab. izango dira egun horretan.

Jesus Gutierrezeko liburua

 

"La insurrección del 34 y la II República en Eibar": Zehaztasunez aztertzen dira Eibarren 1934ko urrian gertatutako matxinadan jazotakoak, garrantzi handikoak izan baitziren, hiri horretan sozialismoak indar handia zuelako, eta Eibar Errepublikako sinboloetako bat bihurtu zelako, Estatuko lehenengo tokia izan baitzen erregimen berria aldarrikatu zena. Lehenik eta behin testuingurua eremu nazionalera zabaltzen du eta, gero, Euskadira mugatu eta azkenik herriko gorabeheretan amaitzen. Hainbat alderdi aztertzen ditu, adibidez, mugimenduaren prestaketa, hasiera, garapena, amaiera, errepresioa, epaiketa eta bizitza politiko eta sozialean eduki zituen ondorioak. 1936ko otsailean aldarrikatutako amnistiarekin eta atxilotuak etxera itzultzearekin amaitzen da, baina hilabete gutxira Gerra Zibilean borrokatzera behartuta egongo dira.

 

Eibarreko Gerra Zibilari buruzko liburuaren azala

"La Guerra Civil en Eibar y Elgeta": 1936an altxamendu faxista gertatu ondoren Errepublikaren esku geratu ziren Gipuzkoako bi herri bakarren bizitza militarra eta soziala kontatzen da zehatz-mehatz, eta frentea bi herrien inguruetan zazpi hilabetez egon zeneko gorabeheren berri ematen du. Errepublikaren aldekoen jarduerak aztertzen dira eta Komisaria desberdinen antolaketa, Batailoien bizitza kulturala, gerrako industria, etab.

 

 

 

Leandro Agirretxe, 1, 4 Lokala
Irungo Palmera-Montero Gizarte-etxean - 20304 Irun
Tel: 669 075 423