logo de la Asociación Republicana Irunesa 'Nicolás Guerendiain'

2. Artikulua.-
Hona hemen elkartearen helburuak: BALIO ERREPUBLIKARREN DEFENTSA ETA OROIMEN HISTORIKOAREN BERRESKURAPENA

Jarrai iezaguzu...Logo de facebookLogo de youtubeLogo de twiter

Bilatu:

Ipuin Irabazlea. (16 urtetik 25 urte arte). Idazlea: Maitane Gajate Zumalacarregui

Literatur lehiaketako kartela

Sari banaketaren argazkiak

Zerua grisa dago. Hiri grisa eta zaharrarekin bat.Bertan jendea ere grisa eta gogogabe da eta ez dute nahi norengandik ezer.Beraien oinak eta sakelak begiratzen dituzte soilik.

Paseatzen. Udazkena da, beste horretan bezala, orain beste aro iruditzen zaidana. Hostoak zuhaitzetik borondatez askatzen dira. Hegan egiten dute. Hotza eta grisa den lurra, hosto kolore ederrak nostalgia beteaz estalita, ez du ematen hain hotza eta grisa. Zenbat oroipenak zalatatzen naute. Belarrak, inork preziatzen ez dulakoa, niretzat zabunkatzen, kulunkatzen du.

Berak ikusiko banindu, hemen eserita zarpail grisez jantzita, aulki grisa batean, aurkitu ahal dudan hain-horren grisa ez den tokian. Agian berak melankonia ez den zerbait esango lidake, baina ziruaski erritan hasilo litzateke. Bere hutsunea nabari dut. Beren begi anil haundietan, hodeiak hemen eskutatutzen duten zerua, ikusten nuela iruditzen zitzaidan eta bere espaniak ugari ez diren arrosak koloreetazo ziren. Hiri honek behar zuen argi-era, zen.

Nire oinetakoek urratzen ari dira. Noragabean denbora luzea daramat ibiltzen. Bera zen nire iparorratz, nire gidari, berarekin batera dena galdu nuen. Beraietako bat ematen dut, makurtuta ibiliz, nire oinak begiratuz, nire bizitza osoa hor oinetan, egongo balitz. Berak ikusiko banindu barre egingo luke eta “kanpoan dagoen baino hobe bahal dago hor behean?” galdetuko zuen. Berak orain ikusiko banindu agian hasarretuko litzateke. Bere ahotsa inoiz jo ez den soinua gozoena zen eta mugitzen zen bakoitzean, hain arina, hain paketsua, dantzan zebilela ematen zuen. Amaigabeko isiltasunean musika zen.

Hara, euri lanparra ari duela dirudi. Etxera itzultzeko ordua litzatekela dirudi, etxerik izango banu. Erremedio gabe zipriztindentzen nauen euri hotzetik ihes egiten ahalegintzen naiz. Jendea aterki iluneen azpian ibiltzen geroago eta lausoago den hiri honetan. Zapai txiki baten azpian, hotzez uzkurtuta, ez dakit zeren zain nagoen. Berak ikusiko banindu ziuraski negar egingo luke. Bera hain ezin hobea eta ederra zen, hain sentibera eta bizkorra…….Izugarri maitatzen nuen eta berak orain ikusiko banindu…..Ziuraski gorrotatu ninduke.

Hala ere, hori dena baino gehiago zen bera. Bera sua izan zen, zugi goria beti pistua. Bea gertu egonda jendea aldatzen zen, jendea gehiago sentitzen zuen, liberatzen zen. Berak ez zuen utziko hiria zapuzten, orain bere kolorez gabetuta, bere liluraz. Nire oroipenean ikusten dut, beti xume eta alai,hain hurbil eta hain bihozbera. Jadanik bera bezala ez zegoen inor. Inork ezin zuen bera iruzurtu eta berak gogor egiten zuen inok ez zedin hori egin. Gezurrak gorroto zituen eta are gehiago gezurtiak. Sekula inor ez zuen bera hasarretuta ikusi baina bere helburua lortu arte aurre egin zion edozeini. Jendea aldatu zuen eta gizaki bihurtu zuen. Zutik jarri zen bere ahotsa altxatuz.

Eta horregatik nago orain ni hemen. Monotonia eta kaskarkeriaz inguratuta. Etsipenez eta desberdintasunez. Zuhaitzaren ordez hormigoia hazten da eta jadanik ez da pertsonarik geratzen. Beraien burua zurgatzen dute. Baina badirudi ez daukatela indarrik borrokatzeko

Eta galtzen dute.

Bera hemen balego hori ez litzateke gertatuko. Orain oinez nabilen parke hau, bera hemen balego lorez beteta egongo litzateke eta jendea parrez eta berriketan. Ordea inork ez du irikziak elkartrukatzen. Denak dute bera?.

Baina, ez da inoiz itzuliko.

Nire oinetakoek urez betetzen ari direla nabaritzen dut, agian gelditzeko une da. Euriaren tanta bat nere ahora heldu da eta itsasoaren zapore du. Malkoa. Nabaria izan behar du norbaitek begizatzen naulako, naiz eta gure begiak gurutzatzen direnean azkar begirada aldatzen du, negar egitera dohainik al da orain?. Beno, ez daukak ezer ordaintzeko, soilik bizitzaren hasperen bat geratzen zait.

Berari ez zitzaion axola negar egitea. Amorruz negar egin zuen hiritarrek ezin zutenean gobernatzaile aukeratu. Amorruz negar egin zuen informazioa koltrol pean zegonean. Amorruz negar egin zuen armak hitzak baino gehiago balio zutenean.Hala ere negar egin zuen baita iraunkortasunez borroka haiek guztia irabazi zituenean, baina oraingoan zoriona izan zen bere begidaran loratu zena. Haiek konturatu zirenean izin zutela irabazi, gainetik kentzea erabaki zuten. Baina, alderantziz orduan, bere bizitza itzaltzen ari zerenean ez zuen negar egin. Eta begiratu zuen. Duintasunez aurrera begiratu zuen eta alde egin zuen.

Orain bakar gutxik nabari du beren gabezia eta bere ahotsak mutu aditzen dira. Inork ez du entzuten.

Atari hotz baten azpian eseritzen naiz, metalikoa, itxusia, indargabea. Gaur gaua hemen pasatuko dut. Zorte pixka batetan bihar ez naiz esnatuko.Ez dut berriro bizi nahi, miseria beltz hori, hiri gris honen helburu dena.

S. Samsa

Leandro Agirretxe, 1, 4 Lokala
Irungo Palmera-Montero Gizarte-etxean - 20304 Irun
Tel: 669 075 423