logo de la Asociación Republicana Irunesa 'Nicolás Guerendiain'

2. Artikulua.-
Hona hemen elkartearen helburuak: BALIO ERREPUBLIKARREN DEFENTSA ETA OROIMEN HISTORIKOAREN BERRESKURAPENA

Jarrai iezaguzu...Logo de facebookLogo de youtubeLogo de twiter

Bilatu:

Irun Palestinarekin

Manifestazioa, Irailak 13a, 12:00etan Irungo San Juan plazan

Kartel

Amorruz eta ezintasunez bizi izan ditugu azkenengo asteetan Israelek Gazaren aurka burutu dituen erasoak, genozidio odoltsu baten azkenengo pasartea bilakatuz.

Txunditurik uzten gaitu Israelek Palestinar herriaren aurka zigorgabetasun osoz dihardutea, EEBBen eta Europaren onespen inperialistaren babespean. Honi bizkarra emanez, azkenengo urteetan ehundaka irundar izan gara palestinar herriari elkartasuna adierazi diogunak eta sionismoari hortzak erakutsi dizkiogunak. Zorionak deneri!

Era berean, sarraski honen aurrean komunikabide ezberdinek darabilten informazioak harridura handiz jasotzen dugu. Ejertzito baten bonbardaketak eta palestinarren zatitik jaurtitzen diren suziriak maila berean jartzea ez da zilegia. 66 urtetako okupazioaren ondoren, milioka palestinar kanporatuak izan direnean, Palestinak bere lurralde historikoaren %12ra mugatua izan denean, ez da zilegia distantziakidetasun terminoetan aritzea. Ez da posible.

Palestinar herriari elkartasuna adierazteko modurik egokiena Israeli boikota egitea da. Palestinar okupazioarekin amaitzeko, palestinar errefuxiatuek itzultzeko duten eskubidea onartzeko zein azken batean, palestinar herriaren askatasuna lortzeko tresna eraginkorrena da boikot dinamika.

Euskal Herrian alderdi politiko, instituzio, enpresa eta Eusko Jaurlaritza bera estatu sionistarekin kolaboratzen dutenen artean ditugu.

  • Palestinarekin elkartasuna etenik gabe adieraztera deitzen ditugu herritarrak.
  • Euskal gizartea Israelí boikot kanpainarekin konpromisoak hartzera deitzen dugu.

Euskal Herria sionismotik askatuko den herria izatea lortu behar dugu! Guztien konpromisoarekin, eguneroko lanarekin. Palestina askea izan dezagun. Haien garaipena gurea izango delako!

Palestina Askatu! Israeli Boikot!

Hazia Kultur Elkartea, Lakaxita Gaztetxea, Ahtren Aurkako Irungo Taldea, Olagarro, Jaizkibel Konpainia, Juana Mugarrietakoa, Kaleratzeari Stop Hondarribia, LAB Irun, Ernai Oarso Bidasoa, Asociación Republicana Irunesa Nicolás Guerendiain, C.C.O.O Irun, Ugt Irun, Oiasso 2000, PCF (Partido Comunista Francés), Front de Gauche Hendaia, Gazte Komunistak Irun, E.P.K. Irun, Hondarribiko Gazte Asanblada, Hendaiako Gazte Asanblada, Urrunako Gazte Asanblada, Sare Hondarribia, Sare Irun, Ahots Anitz, E.H. Bildu Hondarribia, E.H. Bildu Irun, Sortu Hondarribia, Sortu Irun, Muara Kultur Elkartea, E.S.K. Irun, Bare-Alaia Barazki Kooperatiba, Ezker Anitza, Gure Esku Dago Irun, Angulaberria.

Rueda de prensa

Manifestazioaren argazkiak

Leandro Agirretxe, 1, 4 Lokala
Irungo Palmera-Montero Gizarte-etxean - 20304 Irun
Tel: 669 075 423