logo de la Asociación Republicana Irunesa 'Nicolás Guerendiain'

2. Artikulua.-
Hona hemen elkartearen helburuak: BALIO ERREPUBLIKARREN DEFENTSA ETA OROIMEN HISTORIKOAREN BERRESKURAPENA

Jarrai iezaguzu...Logo de facebookLogo de youtubeLogo de twiter

Bilatu:

2013ko apirilaren 14eko kronika Irunen

Ibilaldi errepublikanoa

Ekitaldiak martxa errepublikarrarekin hasi ziren 12:30etan Zabaltza plazatik (Errepublika garaian Zentro Errepublikarra). Zenbait kaleetatik pasa ondoren San Juan plazara iritsi zen txalapartaren soinuez, harrera eginez.

Honelako kontsignak aireratu ziren:  "Nos hay dos sin tres, República otra vez", "Los Borbones a los tiburones", "Juan Carlos acelera, que viene la tercera", "Juan Carlos tirano, Irun Republicano"....

Fotos

Txalapartaren ondoren irakurritako textua

Eguerdi on den-denoi

Apirilaren 14a, II. Errepublika sortu zen eguna ospatzeko elkartu gara hemen, beste behin, urtero bezala.

Ez gaitu, ordea, elkartzen oroitzapenak bakarrik. Eskakizunak egiteko elkartu gara hemen.

Errepublika zaleok beti esan dugu monarkia ilegala eta anakronikoa dela, baina ez soilik diktadore batek ezarritako erakundea delako; baita ere kapitalaren interesak ordezkatzen eta bermatzen dituelako. Eta interes horiek ez dira gureak.

Adi egon behar dugu, beraz. Erregealdi honek bere kabuz erdietsi duen prestigio galera eta ustel usainak eraginda, hel daiteke une bat non sistemak bizkar eman diezaiokeen monarkia. Eta orduan, saia daitezke herri hau beren gisa eta neurriko errepublika bat bihurtzen. Zerbitzu publikoak pribatizatzen jarraituko lukeen errepublika bat; hezkuntza osoa elizaren esku ipiniko lukeen errepublika bat; langileak lanpostuetatik eta etxeetatik botatzen jarraituko lukeen errepublika bat; ustelei erraztasunak eta askatasuna emango lieken errepublika bat… Eta ez da hori guk nahi dugun errepublika.

Guk, herriaren errepublika defendatzen dugu. Askatasunaren, berdintasunaren, elkartasunaren, laikotasunaren, publikotasunaren, autodeterminatzeko eskubidearen, herriaren burujabetasunaren errepublika defendatzen dugu guk. Sistema honek ukatzen digun guztiaren aldeko errepublika da gurea.

Horregatik, orain geure egiten ditugun eta aldarrikatzen jarraitzen dugun ideia horien alde iraganean borroka egin zuten guzti haiek gogora ekarri eta omendu nahi ditugu gaur ekitaldi honetan. Errepublikaren alde borroka egin zuten guztiak. III Errepublikaren alde borroka egiten duten guztiak.

Bide batez, gogoan ditugu gaur gurekin ez dauden geure lagun zenduak: Miguel Sánchez, Jose Luis, Francisco, Antonio García Fresnedo eta, nola ez, Ricardo Sanchez Urolategui burkide eta adiskide kuttuna. Haren omenez eta begirunez, Rosa Mari alargunak jasoko du gaur gure bandera.

Gora Errepublika!

Gora hirugarren Errepublik!!

Bandera altxatzea San Juan plazan

Musikariek "Himno de Riego", "Eusko Gudari", "La Internacional" jo zuten.

Riegoren ereserkiaren partiturak (bandarako) .pdf

Al día siguiente se realizó la arriada con el Himno "Irun Republicano" compuesto por Josetxo Silguero para la ocasión.

"Irun Republicano" himnoaren partiturak (bandarako) .pdf

Herri Bazkaria

Bukatzeko 70 pertsona inguru elkartu ginen jateko eta III. Errepublikaren alde topa egiteko.

2013ko apirilaren aktibitateekin erlazionatutako loturak

Leandro Agirretxe, 1, 4 Lokala
Irungo Palmera-Montero Gizarte-etxean - 20304 Irun
Tel: 669 075 423