
2. Artikulua.-
Hona hemen elkartearen helburuak: BALIO ERREPUBLIKARREN DEFENTSA ETA OROIMEN HISTORIKOAREN BERRESKURAPENA
Hemen askatasuna defendatzeagatik eta erregimenaren aurkako borroka egiteagatik diktaduran eta trantsizioan zehar hil ziren gizon eta emakumeak kontuan hartu nahi ditugu. Badakigu asko faltako direla, hori dela-eta biziki eskertuko genuke zerrenda osatzeko baliagarriak diren datuak jasoko bagenitu.
Zerrenda horretan, besteak beste, izen hauek gehitu beharko genituzke: Kepa Tolosa Goikoetxea, Felipe Suárez Delgado, Antonio Rubio Lara, Carlos Hernández Expósito. Horiez gain, inolako militantzia politikorik ez izan arren, beste batzuk ere gehitzekoak, hala nola errepide-kontoletan edozein auto-gidari despistatuari edo izutuari ihes legea aplikatzen ohituta zeuden polizien eta guardia zibilen biktimak.

Iturriak: