logo de la Asociación Republicana Irunesa 'Nicolás Guerendiain'

2. Artikulua.-
Hona hemen elkartearen helburuak: BALIO ERREPUBLIKARREN DEFENTSA ETA OROIMEN HISTORIKOAREN BERRESKURAPENA

Jarrai iezaguzu...Logo de facebookLogo de youtubeLogo de twiter

Bilatu:

  • Hasiera
  • Ekitaldiak 2018
  • "Secuelas de nuestras guerras y derrotas. De la República a la modélica Democracia" liburuaren aurkezpena

"Secuelas de nuestras guerras y derrotas. De la República a la modélica Democracia" liburuaren aurkezpena

Maiatzaren 10ean, ostegunean, 19:00etan, Irungo CBA Kultura Gunean..

Cartel

Batere koiunturala ez den krisi sakona azpimarratzen dute Espainia astintzen duten gatazkek eta nahigabe sozialek. “SECUELAS DE NUESTRAS GUERRAS Y DERROTAS. De la República a la modélica Democracia” liburuan, egileak birpasa historiko bat egiten du, demokraziaren sustraien bila dabilela.

Gurasoen biografia da, eta, haiekin batera, amets errepublikarra, Diktaduraren porrotak eta zigorrak eta Parlamentu monarkia partekatu zuten guztiena ere bai. Horietaz baliatuz, gure gizartearen eta instituzioen erretratua egin ahal du egileak. Dozenaka elkarrizketa, artxibategi-kontsulta, eta egilearen berezko bizipenak dira bitartekoa geu kokarazteko eta inguruabar bakoitzean protagonista nagusiak, hau da, herriak jokatutako papera gogora ekartzeko.

Amaierako Epilogoan multzoko bertsioa ematen du eta ikerketak krisi honen aurrean iradoki dizkion jarduketa proposamenak.

“SECUELAS DE NUESTRAS GUERRAS Y DERROTAS. De la República a la modélica Democracia” orainetik eta behetik memoria eginez, hizkuntza zuzenaz baliatuz eta artifiziorik gabe, liburuak interpelatzen gaitu eta hausnarketarako zein aldaketarako gonbidatzen gaitu.

Liburuan, aipu biografikoen artean daude Adolfo Bienabe Artía, Antonio Ortega Gutierrez eta Dionisio Pómar Requejo irundarrenak, Euskal Milizia Antifaxistetako kideak. Madrilera joan ziren Irun eta Donostia menderatuak izan ondoren, eta Unibertsitate Hiria tropa frankisten aurrean defendatu zuen 40. Brigada Mistoaren nukleo eratzailea izan ziren.

Josemaría del Palacio Alonso

Josemari de Palacio

(Aretxabaleta, Gipuzkoa, 1948), Mondragon kooperatibetako teknikari jubilatua. Ezkondua, bi seme-alaba ditu.

Nahitaez migratutakoen semea da. Gipuzkoako Arrasaten bizi izan zen, euskal kooperatibismoaren eta muturreko nazionalismoaren sorterrian. Militante komunista izanik, Diktaduratik Demokraziarako trantsizioa bizitu zuen. Haren ustez prozesuak sekulako garrantzia izan du gure gizartean eta horren berri ematen du lan honetan.

Lan honekin jarraitu du 2009an, Cándido Ruiz Gonzálezekin batera argitaratu zuen Matando sueños, Sembrando miedos. Morales de Toro, 1936…” liburuan hasitako ikerketa historikoa.

Liburuaren aurkezpenaren argazkiak

Fotos

Leandro Agirretxe, 1, 4 Lokala
Irungo Palmera-Montero Gizarte-etxean - 20304 Irun
Tel: 669 075 423