logo de la Asociación Republicana Irunesa 'Nicolás Guerendiain'

2. Artikulua.-
Hona hemen elkartearen helburuak: BALIO ERREPUBLIKARREN DEFENTSA ETA OROIMEN HISTORIKOAREN BERRESKURAPENA

Jarrai iezaguzu...Logo de facebookLogo de youtubeLogo de twiter

Bilatu:

Oroimenaren Parkera bisitaldia Sartagudan

Oroimenaren Parkera Sartagudan
Oroimenaren Parkera Sartagudan

 

 

Sartagudan 2008ko irailaren 13an, Irungo Errepublikarren Elkarteak bisitaldia antolatu du Sartagudako Oroimenaren Parkera.

Parke hori aurtengo maiatzaren 10ean inauguratu zen, Gerra Zibilean fusilatutako eta desagertutako 3.400 nafar errepublikarren omenez

Sartagudako Udalak utzitako 6.000 metro karratuko azalera dauka, eta han, hiru eskultura eta zazpi metroko horma bat daude fusilatu guztien izenekin. Informazio gehiago

 

 

Ospe aitortua duten egileen hiru eskultura (Nestor Basterretxea, José Ramón Anda eta Joxe Ulibarrena) eta zazpi metro luze den horma 3.000 fusilatuen izenekin.

 

 

 

 

 

 

Testuak sinadura ezagunekoak, hala nola, Bernardo Atxaga, Montxo Armendáriz, Pablo Antoñana, Castillo Suárez eta Jokin Muñoz.

Haunditzeko klik egin argazkian

Iristean, Sartagudako Alkateak eta “Alargunen herria" Elkarteko presidenteak egin ziguten ongietorria, eta Parkea erakutsi ziguten, nola egin duten azalduz, nortzuk lagundu duten hura sortzen, etab.

Ondoren, gure elkarteak komunikatu bat irakurri zuen, eta Parke hori sortzera eta mantentzera animatu zuen. Horren ondoren, bisitaldia eskertu zuen Sartagudako Alkateak.

Gero, bi poesia irakurri zituzten; bata, euskaraz, eta bestea, gaztelaniaz, eta ondoren, lore-eskaintza egin zen, Riegoren himnoaren doinuan.

Gure elkarteko presidenteak irakurritako testua

Esan behar dugun lehendabiziko gauza da guretzat ohore handia dela Sartagudan egotea, herri hau erreferente baita hainbeste errepresaliatu errepublikarren duintasuna eta oroitzapena lehenera bihurtzeko.

Eskerrak eman nahi dizkiegu alkateari eta “Alargunen herria” Elkarteari, hain harrera abegitsua egiteagatik.

“Nicolas Gerendiain” Irungo Errepublikarren Elkarteko kideak eta lagunak honaino etorri gara, Oroimenaren Parkea zuzen-zuzenean ezagutzera.

Oroimenaren Parkera Sartagudan

Lekua ezagutu nahi genuen, hau eraikitzeak zer ekarri duen eta zer esan nahi duen ezagutu, eta aldi berean, omenaldia eskaini genozidio frankistaren biktima nafar guztiei.

Garrantzitsua da gogoratzea dakigunez Nafarroan ez zela izan gerra-fronterik. Ez zen izan militar bandorik kokapen bat hartzeko borrokatu zenik. Monolito honetan jasotako 3.350 izenen artean, gehienak, 2.700, Errepulikarren legezko erregimenarekin lotu zituztelako soilik hil zituzten, azken batean, pentsaera, ideia eta usteengatik soilik. Haien ideiak desagerrarazteko asmoz hil zituzten. Ez ziren borrokalariak ere; ez zuten horretarako aukerarik ere izan.

Desagertuen zerrenda Nafarroan ez ezik Gaztelan, Extremaduran, Andaluzian, Euskadin eta estatuko gainerako lekuetan ere haziz doa gaur egun, familiarren elkarteen ahaleginari esker, hobitik ateratzeak bultzatzen baitituzte bide bazterretan, hilerrietako hormetan eta beste leku batzuetan dauden hobi komunetako gorpuen hondakinak berreskuratzeko.

Desagertu horiez gainera –historialari batzuek 72.000 kalkulatzen dituzte– 1939 eta 1945 bitartean exekutatutako beste 200.000 baino gehiago daude. Epaitegi militar frankisten sasi-epaiketetan kondenatu zituzten, juristen nazioarteko batzorde batek egindako txostenaren arabera; txosten hori NBEn aurkeztu zuten 1963an.

Izan ere, “Gerra Zibil fratizida” adierazpidearen atzean, luzaroan gorde izan da plan basati eta ezin hobeto antolatu bat zegoela sarraskia egiteko. Plan hori militar kolpearen ondoren gauzatu zen leku batzuetan, eta Gerra Zizilaren ondoren, beste batzuetan; guztia, kontrol politikoa gauzatu eta gizartea mendean hartze aldera.

Egunetik egunera zailagoa da, ordea, genozidioa ezkutatzea, eta Oroimen Historikoa Berreskuratzeko elkarteek eten gabe egiten dituzten salaketen ondoren, epaitegiak ere derrigortuta sentitzen dira hura aitortzera. Garzon epaileak eskatu duen datu-bilketak ezinbestean eramango du genozidioa izan zela egiaztatzera, eta egungo gizarteak eskubidea dauka hori jakiteko.

Garrantzitsua da jakitea Sartagudan dauden fusilatu eta hildako bakoitzaren familiarren eta lagunen mina beste lekuetan hil zituzten milaka haienen mina ere badela. Izan ere, herriaren zapalkuntzaren historia, osotasunean, herriaren ondare historikoaren zatia da.

Parke hau oso urrats garrantzitsua da ahaztura gerta ez dadin, guk, eta datozen belaunaldiek ere bai, jakin dezagun zer gertatu zen. Herriaren gogoan iraun dezan. Dagokiguna berreskura dezagun; alegia, biktimen duintasuna eta aitortza morala halako injustiziaren aurrean. Parke honek nolabait ere justizia egiten du, hain denbora luzean zapaldua izan den minaren aurrean.

Horregatik, eskerrak eman behar dizkiogu lehenik eta behi, “Alargunen herria” Elkarteari, hau eraikitzea sustatu duelako, eta, jakina, baita gauzatzen lagundu duten guztiei ere: biktimen familiarrei, alkateari eta zinegotziei, testu eta eskulturak egin dituzten artistei, langileei eta hiritarrei oro har. Egia eta justizia defenditzen dituen ororena da Parke hau. Horregatik da geurea ere Parkea. Geurea dela sentitzen dugu.

Eskerrik asko guztioi, hain egite jatorragatik.

Pello Otxotekok horretarako bereziki
euskaraz idatzitako poesia

Ni ez nauzu muin betirakoa
ez baitut uste dana emon biar yakonik
ez inori edo ez ezeri,
ezta matte dan azkatasunari ere;
akaso,
norbaitengatik,
bizia eman edo eskaini ahal izango nuke.
Edonon,
gizakiaren odolak kolore bera du,
gorria eta beltza,
lehortu aurretik edo lehortu ondoren.

Nonahi,
haurren aurpegi sotilak,
berdin lehertzen dira,
han eta hemen,
eztanda izan aurretik edo eztanda ondoren.

Eta inongo
eta inoren kemenak ez digu berreskuratuko
arnegaturik galdutako urteak,
ezta suaren beroak ahantziriko
bihotzaren epeltasun barea ere.

Ni ez nauzu muin betirakoa
ez baitut uste dana emon biar yakonik
ez ezeri eta ez inori,
ez,
neure bizitza baden guztia eta naizen guztia baita.
Eta honi ez diot amore emango
ez inoren aurrean kontrakoari men egingo.

Edonon lorearen bizitasun sutsua,
bihar edo etzi ustelduko da;
baina hazi ernalduaren fruitua
eta bere geroa
datorren bedatsean argituko du
dirdai sendoetan.

Zuen bizitzen oroimena daukagu ondare gisa,
negarraren negua amaitu da, badator gogoaren uda.
Bizitzaren lekuko nahi dugu izan, ez Herioren mezulari,
inoiz ahantz ez dezagun bizitza eta Sartaguda.

Pello Otxoteko

 

 

"Sentado sobre los muertos" Miguel Hernandezena

Ayer amaneció el pueblo
desnudo y sin qué ponerse,
hambriento y sin qué comer,
y el día de hoy amanece
justamente aborrascado
y sangriento justamente.
En su mano los fusiles
leones quieren volverse
para acabar con las fieras
que lo han sido tantas veces.

Aunque te falten las armas,
pueblo de cien mil poderes,
no desfallezcan tus huesos,
castiga a quien te malhiere,
mientras que te queden puños,
uñas, saliva, y te queden,
corazón, entrañas, tripas,
cosas de varón y dientes.
Bravo como el viento bravo,
leve como el aire leve,
asesina al que asesina,
aborrece al que aborrece,
la paz de tu corazón,
y el vientre de tus mujeres.
No te hieran por la espalda,
vive cara a cara y muere,
con el pecho ante las balas,
ancho como las paredes.

Canto con la voz de luto,
pueblo de mí, por tus héroes:
tus ansias como las mías,
tus desventuras que tienen,
del mismo metal el llanto,
las penas del mismo temple,
y de la misma madera,
tu pensamiento y mi frente,
tu corazón y mi sangre,
tu dolor y mis laureles.
Antemuro de la nada
esta vida me parece.

Aquí estoy para vivir
mientras el alma me suene,
y aquí estoy para morir,
cuando la hora me llegue,
en los veneros del pueblo
desde ahora y desde siempre.
Varios tragos es la vida
y un solo trago la muerte.

Bazkaria Remellurin

Oroimenaren Parkea bisitatu ondoren, taldea Labastidara joan zen bisita egitera eta Ntra. Sra. De Remelluri granjan bazkaltzera.

Leandro Agirretxe, 1, 4 Lokala
Irungo Palmera-Montero Gizarte-etxean - 20304 Irun
Tel: 669 075 423