Hau ere entzuteko geunden. Pedros jeneral jator haren ordezko “jeneralak”, erreserba egoeran baitago, atzo, Irungo alardean, garai bateko “Gora España” eta “Gora Irun” bota beharrean, “Gora Errepublika” aldarrikatu zuen, eta segidan “Gora San Martzial laikoa”. Gorazarre horrek txunditurik utzi zituen irundar jatorrak, inoiz ez baitzuten entzun bere Zaindariari bibaka egiten Ezkerra Errepublikarraren kide bihurtuta.
Ez dago esan beharrik gustu txarreko gorazarre horrek aurkari ugari eduki zituela Irunen, non tradizioa betetzen ari ziren eta herriko Zaindariari gorazarre egiten zitzaion. Zaindaria gogoratzea eta nahaspila laiko-erlijioso barregarri horiek bateraezinak dira.