logo de la Asociación Republicana Irunesa 'Nicolás Guerendiain'

2. Artikulua.-
Hona hemen elkartearen helburuak: BALIO ERREPUBLIKARREN DEFENTSA ETA OROIMEN HISTORIKOAREN BERRESKURAPENA

Jarrai iezaguzu...Logo de facebookLogo de youtubeLogo de twiter

Bilatu:

  • Hasiera
  • Ekitaldiak
  • Frankismoaren zigorgabetasunaren aurkako auzi argentinarraren aldeko ekintza

Frankismoaren zigorgabetasunaren aurkako auzi argentinarraren aldeko ekintza

Data: azaroak 22

Lekua: Kabigorri Ateneoa

Ordua: 19:30etan

Charla

Data: azaroak 23

Lekua: Casa Urigain (Av. La Salle, 6). Andoain

Ordua: 19:00etan

Charla

  • "Frankismoaren zigorgabetasunaren aurkako auzi argentinarraren aldeko ekintza"ren aurkezpena, Manuel Blanco Chiviteren eskutik
  • "Goldatu"ren aurkezpena, Josu Ibargutxiren eskutik
  • "Propaganda ilegal. Itinerario de prisiones 1972-1975" liburuaren aurkezpena, Luis Puicercús Vázquez "Putxi" egilearen eskutik.

Espainian egiterik ez dagoenez, jurisprudentziak beste edozein herrialde batetik egitea ahalbidetzen du zigorgabetasuna ekiditeko. Lehenengo auzi-jartzailea Dario Rivas izan zen. Justizia eskatu zuen auzitegi argentinarren aurrean bere aita fusilatu zutelako. Aita Lugoko alkate errepublikarra zen eta horren ondoren, familiak Dario Argentinara bidali zuen bederatzi urte zituela.

Argentinako justizia auzitegiak Maria Servini epailea izendatu zuen kasu horretako arduradun, eta testigantzak eta kereilarako atxikimenduak jasotzeaz arduratu zen.

Frankisten zapaltzea diktadorearen heriotzatik harago iritsi zen eta, horregatik, errepresalia-jasaileetako batzuk 50 eta 70 urte bitartekoak dira; torturatzaileak, kasu batzuetan gazteagoak dira, bizirik daude eta justizia espainiarrak ez du haien kontrako jarduketarik egin.

1977ko amnistia legeak ez luke amaiera bat markatu behar gizadiaren aurkako krimenen kasuan. Horrela interpretatzen du nazioarteko jurisdikzioak baita ONUk ere. Behin baino gehiagotan egindako gomendioetan estatu espainiarrari lege hori indargabetzeko eskatu zaio, eta oraindik ez dute lortu hori egitea. Zauriek sendatu egin behar dute, ez dute itxi behar barruan zorna dutela.

Manuel Blanco Chivite

Manuel Blanco Chivite

Donostian jaio zen, 1845ean; kazetaria, idazlea eta editorea da. PCE (m-l) eta FRAPeko militantea Francoren diktaduran. 1975eko irailean, heriotza-zigorrera kondenatu zuen Gerra Kontseilu Militarrak, baina, azkenean, zigorra 30 urteko kartzela-zigorrarekin ordeztu zioten.

"La comuna" elkarteko partaidea da, frankismoaren aurka haren azkenaldian borrokatu ziren hainbat emakumek eta gizonek osatutako elkartea. Hirurogeiko hamarkadatik diktadurari aurre egin zion belaunaldia, eta horregatik, tortura, kartzela, erberstea, klandestinitatea eta errepresalia ugari jasan behar izan zuen belaunaldia. Informazio gehiago

Josu Ibargutxi, Goldatuko kidea

Josu Ibargutxi

1976ko apirilaren 5ean Segoviako kartzelatik ihes egitea lortu zuten 29 preso politikoetako bat da.

Goldatuko kidea da; Diktadura frankistako euskal preso eta errepresailatuen elkartea da Goldatu. Informazio gehiago

Luis Puicercús Vázquez "Putxi"

Luis Puicercús Vázquez

"Propaganda ilegal. Itinerario de prisiones 1972-1975" liburuaren egilea. Liburuan, kartzela frankistetan ia lau urtetan izan zituen bizipenak eta esperientziak kontatzen ditu. Legez kontrako asoziazioagatik eta legez kanpoko propagandagatik akusatu zuten. Informazio gehiago

Ekintzaren bideo eta argazkia Irunen

Charla
Leandro Agirretxe, 1, 4 Lokala
Irungo Palmera-Montero Gizarte-etxean - 20304 Irun
Tel: 669 075 423