logo de la Asociación Republicana Irunesa 'Nicolás Guerendiain'

2. Artikulua.-
Hona hemen elkartearen helburuak: BALIO ERREPUBLIKARREN DEFENTSA ETA OROIMEN HISTORIKOAREN BERRESKURAPENA

Jarrai iezaguzu...Logo de facebookLogo de youtubeLogo de twiter

Bilatu:

Nicolas Gerendiain Irungo Errepublikarren Elkarteak babes-mezua bidali dio Cadizeko Puerto Realeko alkateari

Posta honen bidez, eta Monarkiari buruz adierazpen batzuk egiteagatik Cadizeko Porbintzi Entzutegiak espedientea ireki diola-eta, “Nicolas Gerendiain” Irungo Errepublikarren Elkartetik (www.asociacionrepublicanairunesa.org) gure babesa erakutsi nahi diogu.

Berez anakronikoa eta diskriminatzailea den instituzio baten aurrean egoteaz gainera, desberdintasunaren adierazlerik maximoa eta XXI. mendeari ez dagokiona baita, gaur egun ezgai eta gorrotagarri dela erakutsi duen pertsonaia baten aurrean ere bagaude.

Balio beza adibide gisa Espainiako Estatuak Iraki gerra adierazi zionean isilik egon zenekoa, Espainiako Gobernuko Presidente karguko funtzioak Jose Maria Aznar jaunak betetzen zituen garaian, isiltasunak balio izan baitzuen herrialde hura 2003ko martxoan inbaditzea bermatzeko. Ondorio latzak izan zituen gerra inbasio hark; besteak beste, baita 200 hildako eragin zituen Madrileko Atochan 2004ko martxoaren 11n izandako atentatua ere.

Bi aukera bakarrik daude isiltasun hura interpretatzeko, kontuan hartuta Indar Armatuen Burua eta Estatu Burua zela; bata, funtzioak duintasunez betetzen ez dituen lelo batek bezala jokatu zuela, eta bestea, bat zetorrela erabakiarekin. Ez dakigu zein den bitan okerrena. Nolanahi ere, agerian dagoena da galarazten ari direla ariketa demokratiko osasuntsu eta logikoa, zeinaren bidez Estatu Buruaren jokabide hori hautestontzien epaitzaren esku jartzera behartuko bailitzateke.

Berriz ematen diegu gure babesa haren adierazpenei, sistema demokratiko batean egon behar duen adierazpen-askatasunerako eta kritikarako eskubideen barruan baitaude.

Adeitasunez agurtzen zaitugu.

“Nicolas Gerendiain” Irungo Errepublikarrak

Irun, 2008ko apirilaren 30a.

Leandro Agirretxe, 1, 4 Lokala
Irungo Palmera-Montero Gizarte-etxean - 20304 Irun
Tel: 669 075 423