logo de la Asociación Republicana Irunesa 'Nicolás Guerendiain'

2. Artikulua.-
Hona hemen elkartearen helburuak: BALIO ERREPUBLIKARREN DEFENTSA ETA OROIMEN HISTORIKOAREN BERRESKURAPENA

Jarrai iezaguzu...Logo de facebookLogo de youtubeLogo de twiter

Bilatu:

Liburuaren aurkezpena: CHERID Un sicario en las cloacas del Estado

2019ko abenduaren 12an, 19:30an • Palmera-Montero zentro zibikoan

Kartela

Jean Pierre Cherid (1940-1984). Lapurretagilea Frantzian, OAS-eko (Armada Sekretuaren Erakundea, militar kolpezale frantsesen taldea) kidea Algerian, Nazio Askatasunerako Frontearen (FLN) aurkako lanetan; mertzenarioa Biafran; Francoren erregimenak babestua Carrero Blancorekin; Antonio González Pachecoren (Billy haurra) lagun mina, diktadurako Brigada Politiko Sozialeko eta monarkiaren lehen urteetako torturatzaile ezaguna; GALeko aktibista nabarmena Felipe González gobernuan zela… Guardia Zibileko Argibide Zerbitzuko (SIGC) agiria zuena, bere “gerrako izenetako” bati emana sarjentu lehena kategoriarekin.

Cherid Espainian ezkondu zen Teresa Rilorekin eta haren oroitzapenak, mingostasunez nahasiak, bildu dira orrialde hauetan, Ana Maria Pascual kazetari ezagunak aurrera eramandako ikerketa sakonarekin batera.

Liburuak biluzik uzten ditu Estatuko txerrikortetako eginkizunaren zokoak eta haiek, behin sinetsi zuen gizonaren ondoan, bizi izan zituen emakumearen drama.

Emakume zauritua, agonian eta ikusezina, ia izaterik gabea. Itzal baten moduan ikusten nuen neure burua, inolako irmotasunik gabe, zoko beltz batera baztertua nire ahulezia irabazia ateratzeko aprobetxatu zuten guztiek.” (Teresa Rilo)

Deskartu kartela .pdf

Egileak

Ana María Pascual

Egileak

Kazetaritzan lizentziatua Madrilgo Complutense Unibertsitatean. Ikerketa kazetaria da, gizarte gaietan eta memoria historikoan espezializatua. Interviu eta Tiempo astekarietan zaildua, Diario 16 eta El Nuevo Lunes egunkarietan lan egin du, bai eta El Semanal eta La Mirada gehigarrietan kolaboratu ere. Espainian azken urteetan izandako gertakizunen berri eman du, bereziki terrorismoarekin eta ustelkeriarekin loturikoena. Horrez gainera, ikerketa lan garratza egin du haur ebatsien trama gisa ezagutzen denean. Lan horri esker kaltetuen elkarteen aintzatespena jaso du, Elkartasun Saria eman baitzioten, Prentsa modalitatean, 2017an.

Teresa Rilo

1951n jaio zen Pontevedran, familia langile eta emigrante batean. Donostian hazi zen, eta ile apaindegi ospetsu bat gobernatu zuen han. Jean Pierre Cherid mertzenario frantsesarekin ezkondu zen eta Estatuko Terrorismoak antolatutako lehen taldeen sorreraren eta bilakaeraren lekuko izan zen. Senarra hil ondoren, ostalaritza munduan irabazi zuen bizia erretiratu zen arte.

Informazio gehiago

Leandro Agirretxe, 1, 4 Lokala
Irungo Palmera-Montero Gizarte-etxean - 20304 Irun
Tel: 669 075 423