"Nicolás Guerendiain"
Irungo Errepublikarrak
Balio errepulikarren defentsa eta oroimen historikoaren berreskurapena

"Decir adios" filmaren proiekzioa

Cartel

 

Urriak 24, AMAIA Kultur Zentroan

DECIR ADIOS historia hunkigarria eta emozionala da. Gerra Zibilean girotua dago eta 1937an, Erresuma Batura ebakuatuak izan ziren ia 400 umeen historia kontatzen du. Presaka agur esan behar izan zieten beren familiei eta Erresuma Batuan hiru bat hilabete pasako zutela uste zuten. 75 urte beranduago, haietako batzuek han jarraitzen dute. Gurasoengandik eta aberritik bereizita betiko eta haurtzaroa gatazka bortitz eta odoltsu batek urratuta.

Gaur egun 80 eta 90 urte dituzten ume horietako 14ren ahotsaren bidez, historiaren episodio tragiko hura animazio dokumental bikain bihurtuta: sakona, bat-batekoa eta inspiratzailea.

DECIR ADIOS filmaren mundu mailako estreinaldia 2012ko irailean egin zen Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren 60. edizioan eta aurten Euskal Herriko zine aretoetan banatzen ari da.

Fotograma

Fotograma
Photo