logo de la Asociación Republicana Irunesa 'Nicolás Guerendiain'

2. Artikulua.-
Hona hemen elkartearen helburuak: BALIO ERREPUBLIKARREN DEFENTSA ETA OROIMEN HISTORIKOAREN BERRESKURAPENA

Jarrai iezaguzu...Logo de facebookLogo de youtubeLogo de twiter

Bilatu:

Emakumeak lubakietan

Milizianoak, 1936ko uztaila

Mikel Rodriguezen “Mujeres en las trincheras” artikulutik aterea

Historia 16, 349 zk. (2005eko maiatza)

...Gutxi dakigu borrokalari haietaz, hil ziren batzuen izena besterik ez, ia-ia. Aiako Harrian uztailean eta abuztuan izan ziren borrokaldietan, –milizianoek aurre egina zioten Iruna iristen saiatzen ari ziren zutabe nafarrei – gutxienez, hiru emakume hil ziren: Mercedes López Cotarelo, Pilar Vallés Vicuña eta la Riojana. Borrokan izan zen beste batek, Marcel Usabiagak, heriotza haiek nola gertatu ziren gogoratzen du:

“Mercedes López kamarada komunista bat zen, eta Pikoketara joana zen miliziano-talde batekin; tartean nire anaia, Gazteria Komunistan afiliatu berria; hura ere fusilatu egin zuten. Bere senargaia fusilatu zuten bezala. Ez zuen han egon behar, baina ikustera joan zitzaion, frontetik txandatu gintuztenean. Erreketeek egunsentian hartu zuten posizioa. Tragikoa izan zen; mendian behera korri egin zutenak bakarrik salbatu ziren. Bat sasi tartean sartu zen; ez zen ausartu gehiago korri egitera, tiro egin ez ziezaioten.

Sasi azpian zegoela, elkarrizketa guztiak entzun zituen; nola fusilatu zituzten entzun zuen. Alejandro Colinas izena zuen; gero, pilotu izan zen gerra garaian. Irungo hilerriko hilarrian daude Pikoketan fusilatu zituzten 17 haien izenak. Mercedes, beste neska bat eta gainerako guztiak: JSUko jendea, karabineroak, arrantzale galiziarrak eta Madrileko trenbideetako langile batzuk, Irunen inkomunikatuta geratuak baitziren altxamendu militarra zela kausa".

Frente Popular egunkariak artikulu bat idatzi zuen, emakume gazte haien omenez. Bitxia bada ere, exekuzio hartaz beste bandoak egin zuen bertsioak ere badirau. Policarpo Cía kapilau karlistak kristau karitate handirik gabe kontatzen du haien azkena:

“Defendatzaileak 18 ziren. Karabineroak, trenbideetako langileak eta Irungo gazte batzuk, 20 urte ere izango ez zituzten bi emakumek lagunduta. Haiek guztiek heriotza-zigorra jaso zuten, aitortu baitzuten tiro eginez oztopatu zutela gure tropek aurrera egin zezaten. Batzuek barkamena eskatzen zuten, erreketeek garaipen-eztia dastatzen zuten bitartean. Nik eman nien 18ei heriotza-zigorraren berri.

Zorigaiztoko haien arima salbatzea zen nire funtzio nagusia. Ahal nuen guztia egin nuen. Jainkoari otoitz egin nion, baina oso gaizki prestatuta zeudenez gero, 4k bakarrik erantzun zieten nire eskaera, erregu eta mehatxuei. Gainerako guztiek Kristoz arnegatu ziren, eta eskandalosoena bi emagaldu horiena izan zen: Jainkoari burla eginez, ukabila jaso, eta “Viva Rusia” oihu eginez jaso zuten deskarga hilgarria”.

Beste sektore batzuetan ere hil ziren emakume milizianoak. Oria ibaiaren parean erori zen Mercedes Martín libertario donostiarra. Deigarria da haren gaztetasuna; 16 urte baino ez. Beste baja batzuek izenik ere ez dute, lurperatu zituztenen lekukotasuna besterik ez baitugu ezagutzen. Bergarako Angiozar auzoan emakume miliziano bat, posizioa defendatu zuen azkenekoa izan zena, auzotarrek hilik aurkitu zuten Arrietan, bide bazterrean, Sollube menditik erretiratu ostean...

Emakume borrokalari haietako batzuek beren lekukotasuna utzi ziguten. Casilda Hernáez donostiarra 1914an jaioa zen, eta zegoeneko eskarmentu iraultzaile handia zeukan, 29 urtera kondenatu baitzuten 1934ko gertakariengatik. Hona haren oroitzapenak:

“Laguntzaile gisa parte hartu nuen operazioetan. Eta ez eskuak poltsikoan sartuta. Orduan hori hartzen zen emakume milizianotzat. Nik ez nuen gogoko izen hori. Nik gehiago esango nioke “iraultzailea” edo “borrokalaria”. CNTkook Aiako Harrira joan ginen borroka egitera. Preso genituen errekete batzuk harrituta begiratzen zidaten. Haien begiradak adierazkorrak ziren: “Nola? Hemen ere emakume bat? Mendien goienean, fusila bizkarrean hartuta?" (...) Ezjakinak ginen gerra kontuan. Grina handi batek hartzen gintuen; uste genuen ezinbestekoa zela zerbitzatzea, ezinbestekoa zela iraultzarako.

Aiako Harrian, han zegoen bizidun orok bezala, borrokaldietan parte hartu beste erremediorik ez neukan. Aiako Harriko gertakari hartan izan ginen emakume milizianoak; ez asko, baina gehiegi; izan ere, haietako gehienekin grinatu baitziren erreketeak, posizio estrategiko hura galduta preso erori zirenean (…) Bere adiskide bat izan zen baja haietako bat: Min handia egin zidan beste gertaera bat "la Riojana" nire lagun eta kidea galtzea izan zen. Oiartzungo frontean preso hartu zuten kamioi blindatu batean arerioari eraso egitera zihoala”.

Anita Sainz, Billabonan jaioa 1917an eta Gazteria Libertarioetakoa, Irunen borrokatu zen:

“Erretreta gogoratu litekeen penagarriena izan zen. Kataluniarrek armak bidali zizkiguten, hiru bagoi, eta beste bagoi bat, esku-bonbaz betea. Frantziar nazkagarriek ez zizkiguten eman”.

Bidasoa gurutzatuta salbatu zen; ez dakit nola gurutzatu zuen, igerian ez zekien eta. Bartzelonara iritsi zen, baina CNTko erregio-batzordeak debekatu egin zion berriz borrokan aritzea, eta fronteko milizianoei hamabostean behin arropa eramateko erabili zuten.

.....

Leandro Agirretxe, 1, 4 Lokala
Irungo Palmera-Montero Gizarte-etxean - 20304 Irun
Tel: 669 075 423