Duintasunaren Martxa Internazioalista Irun eta Hendaiaren arteko mugatik martxoaren 1ean aterako da, Madrilera M22an iritsiko diren Duintasunaren Martxen estatuko deialdiarekin bat eginez.

Martxoaren 1ean Irun eta Hendaia arteko Santiagoko Nazioarteko zubitik aterako da Duintasunaren Martxa Internazionalista, estatuan zehar sortu diren eta martxoaren 22an, “Zorraren ordainketari ez, enplegua, etxebizitza eta eskubide publikoak guztiontzat” lelopean, Madrilen ospatuko den manifestaldi handi batean elkartuko diren Duintasunaren Martxetara batuko dena.
Duintasunaren Martxa Internazionalistak Bidasoa ibaiaren gainean dagoen Santiagoko nazioarteko zubitik goizeko 9:00etan aterako da eta Donostiako Bulevarrera 12:30ak aldera iritsiko da.
Troikaren politikei eta hauek aurrera eramaten dituzten gobernuein, eskubide gabeziaren eta murrizketen aurka eta egoera aldatzearen alde adierazi nahi diren herritar guztiei dei egiten diegu. Hala nola, politika hauen aurka borrokatzen ari diren beste organizacio politiko, sindikal eta gizarte mugimenduak kolektibo bezala batzera gonbidatu nahi ditugu.
Gipuzkoan estatuko deialdira gehituko diren martxak koordinatzeko, Gipuzkoako Duintasunaren Martxa deituriko eta aktibista sozialez osatutako taldeak deitutako Duintasunaren Martxa Internazionalista Errenteria eta Pasaia zeharkatuko du, nahi duenak batu dadin helburu.
Zorraren ordainketari ez!!
Murrizketei ez!!
Troikaren gobernuak kanpora!!
Pan, trabajo y techo para todos y todas!!
A la calle!!, que ya es hora!!