"Nicolás Guerendiain"
Irungo Errepublikarrak
Balio errepulikarren defentsa eta oroimen historikoaren berreskurapena

Manifestazioa Donostian. Irailak 15, 12:00etan Boulevardean

Frankismoaren inpunitateari tolerantziarik ez!!. Manifiestu

Cartel

Donostiako Easo enparantza honetara ekarri gaituzte ez bakarrik frankistek hiria hartu eta berehala fusilatu zituzten (393ek) hirurehun eta laurogeita hamahiru herritarrek baizik eta 1936ko uztailaren egun latz eta erabakigarri haietan, izua eta nahasmendua gaindituz, kale hauetan, Loiolan matxinatutako eta kuartel hauetatik etorritako militarrak geldiarazi eta atzeraldian jarri zituzten emakume eta gizonek.
Haiekin batera, gogoan ditugu espainiar Estatuko180 kontzentrazio esparruetan urteak eman behar izan zituzten ehundaka milakoak, askotan lan egiten behartuta; (150.000) ehun eta berrogeita hamar mila baino gehiago emakume eta gizon desagertutakoak; hainbat hamar milako ume lapurtutakoak, guzti haietako asko euskal herritarrak eta, nola ez, Bilbo, Gernika, Otxandio eta beste herritako bonbardaketen biktimak.

Alemania nazi eta Italia faxistaren laguntzaz, oligarkiak eta Elizaren Hierarkiak xaxatutako eta matxinatutako militarrek, antolatutako eta gauzatutako gudak eragin zituen biktimen kopurua handitzera etorria zen sarraski hau ez zen txiriparen ondorioa, ederki atondutako genodizidioarena baizik. Queipo de Llano edota Mola generalek isilkeririk gabe –argi eta garbi -, erailketak xaxatu eta baimendu zituzten etsaia azpiratzeko eta deuseztatzeko beren nahia aldarrikatzen zuten aldi berean. Frankismoren gau luzeak  herriaren aurkako lan zapaltzailea jarraitzea eta beren krimenak estaltzea ahalbidetu zuen.

Gaur, (77) hirurogeita hamazazpi urte ostean egiak, justiziak, osatzeak eta ez errepikatzeko bermeak ezinezko izaten jarraitzen dute espainiar delako trantsizioa atondu zutenek hiltzaileeen amnistia ahalbidetu zuten beren alderdikide, lagun, eta senitartekoak ahaztuz. Argentiako Auzitegi Gorenak onartutako eta Maria Servini de Cubria argentinar epaileak zuzentzen duen kereilak zigorgabetasunean irekitako arrakala milaka kaltetuek beren xedeak betetzeko itxaropen izpi bat  ikustea uzten ari da. Arrakala horretatik egin behar dute aurrera zuen eta zuen lagunen salaketek.

Frankismoaren Aurkako Kereilaren Euskal Plataforma
Asociación Altafaylla Kultur Taldea, Bebes robados Euskadi, Colectivo Republicano de Euskal Herria, Durango 1936 Kultur Elkartea, ELA, EPK-PCE, Garraxika Taldea, Gernika Batzordea, Goldatu Elkartea, Intxorta 1937 Kultur Elkartea, Lau Haizetara Gogoan Elkartea, Víctimas del Genocidio de Donostia, Martxoak 3 Elkartea, Oroituz Andoain 1936, Sanfermines 78 Gogoan, Egiari Zor Fundazioa, Euskal Memoria Fundazioa, Eusko Lurra Fundazioa, CNT Euskal Herria eta Sare Antifaxista....

Leandro Agirretxe, 1, 4 Lokala
Irungo Palmera-Montero Gizarte-etxean - 20304 Irun
Tel: 669 075 423