
1937.eko Ekainaren 19an Francoren tropa faxista matxinatuak Bilbon sartzea lortu zuten, askatasunaren edozein aztarna militarki suntsituaz. Aurrez Gernikan, Durangon, Otxandion… eta Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroa osoan egin zutena. II Errepublikan eraikitako lehen Euskal Gobernu gaztea suntsitua geratu zen, nahiz eta gudariek eta milizianoek bere defentsan tinko jardun. Horrela geratu ziren lurperatuta langileen eta Euskal Herri guztiaren askatasun egarriak.
Alemaniar eta italiar militaristen laguntzarekin lortutako garaipen frankista iraingarri hark gerraoste odoltsua ekarri zuen, eta hurrengo berrogei urteko diktadura militar eta politiko bortitzena. Gure Herri txiki eta paregabe honentzat bilakatu zen aro ilun honegatik ez du, oraindik, inork erantzukizunik bete. Euskal Herriko zati handiena suntsitu zuen kolpe militar bortitz haren erantzukizunak inpunitate osoz geratu ziren estaliak, oraindik horrela jarraitzen dutelarik.
Horregatik deritzogu ozen aldarrikatu behar dugula: “Frankismoaren inpunitateari tolerantziarik ez!!”. Ezin baitugu onartu inbasio militar frankista haren erantzuleek eta bere egungo oinordekoek egin zituzten krimen eta zitalkeria guztiez erantzukizunik gabe geratzea.
Guzti honegatik,
1.- SALATZEN DUGU:
2.- EXIJITZEN DUGU
3.- ALDARRIKATZEN DUGU
Frankismoaren Aurkako Kereilaren Euskal Plataforma
Asociación Altafaylla Kultur Taldea, Bebes robados Euskadi, Colectivo Republicano de Euskal Herria, Durango 1936 Kultur Elkartea, ELA,
EPK-PCE, Garraxika Taldea, Gernika Batzordea, Goldatu Elkartea, Intxorta 1937 Kultur Elkartea, Lau Haizetara Gogoan Elkartea, Víctimas del Genocidio de Donostia, Martxoak 3 Elkartea, Oroituz Andoain 1936, Sanfermines 78 Gogoan, Egiari Zor Fundazioa, Euskal Memoria Fundazioa, Eusko Lurra Fundazioa, CNT Euskal Herria eta Sare Antifaxista.