logo de la Asociación Republicana Irunesa 'Nicolás Guerendiain'

2. Artikulua.-
Hona hemen elkartearen helburuak: BALIO ERREPUBLIKARREN DEFENTSA ETA OROIMEN HISTORIKOAREN BERRESKURAPENA

Jarrai iezaguzu...Logo de facebookLogo de youtubeLogo de twiter

Bilatu:

Juanito Echegaray (Takigrafoa eta gerrillaria)

2007/08/10eko "Ori Mandinga!" aldizkariko artikulutik aterea

.....

Ordutik aurrera hasi ginen Juanito Echegarayren bizitzako xehetasunak ezagutzen. Irunerako sarbideak defendatzen zituzten indarrekin bat egin zuen gerraren hasieran. Adore eta kemen handiz jardun zuen behin baino gehiagotan, eta ausardia izugarria erakutsi zuen, ia ausarkeria ere batzuetan.

Irungo gudua amaitu ondoren, borroka jarraitu zuen hainbat frontetan. Erakutsi zuen ausardia horrez gainera, esan behar da, kultura ere bazuela, besteak beste hiru hizkuntza baitzekizkien ondo, eta horrenbestez, ez da harritzekoa osteen agintean hainbat maila lortu izana, maila gorenekoetatik oso hurbil zegoen maila lortzera iritsi baitzen azkenean. Preso hartu eta ohiko gorabeherak jasan ondoren, Iruna itzuli zen.

Echegaray oso gogoan dauka aduana agentzia berean lan egin izanagatik oso gertutik ezagutzen zuen batek. Renato Grilli italiarra da, agentziaren ahaldun nagusia gerraren aurretik, jatorri-portua Cadizen zuten arrantza ontzi pare baten jabea. Eta haraxe joan ziren italiarra eta irundarra, azken hau Ascensión Heraz emaztearekin, negozioaren merkataritza atalaz arduratzera.

Esan dezagun, ingelesek jakinik – Bigarren Mundu Gerra betean gaude- itsasontziak italiar batenak zirela, armadore italiarraren bi arrantza ontziak hondoratu egin zituzten gerra unitate ingelesek. Juanito bere herrira itzuli zen, eta 1944. urtea iritsi zenean, orduantxe idatzi zen Juanito Echegaray Martiarenaren bizitzaren azken kapitulua.

Urte horretako abuztuaren amaieran, Bidasoako muga utzi zuten oste alemaniarrek eta Frantzia barnealdera abiatu ziren dibisio amerikarrek erretira moztu aurretik. Alemaniarretatik libre, Makiek hartu zuten Hendaia eta Donibane Garazi arteko eremua, eta hainbat irundar zeuden haien artean. Bere ideia politikoek bultzatuta, oso irmoak beti, Juanito Echegaray elkartu zitzaien, ibaia San Migeletik gurutzaturik.

Urte horretako urrian gerra gatazka handiak hasi zituzten gerrillariek muga piriniarreko hainbat lekutan. Endarlatsa eta Irun arteko zatia da gerrillarien sarraldiek aukeratutakoetako bat, baina huraxe da halaber hoberen defendatuenetako bat. Guardia Zibilaren indarrek, lehen lerroan ibai ondoan, eta Armadaren osteek, aldameneko muinoetan bibak egiten, aurre egin zieten gerrillariei. Horien artean zegoen Juanito Echegaray.

1944ko azaroaren 5ean, gaueko hamarrak aldera, unitate baten buru Lastaola inguruetan Bidasoa zeharkatzen ari zela, fusil eta pistola metrailadoreen tiroketa hasi zen berehala, gogor hasi ere. Borroka itzelean hainbat ordu eman ondoren, Juanito isolaturik geratu zen, baina ausardia handiz borrokan jarraitu zuen, goizeko ordubata aldera, ia inguraturik, tiroz hil zuten arte.

Hurrengo goizean, udal langileek jaso zuten haren gorpua eta kamioiez hilerrira eraman zuten. Inaxio Arruabarrena Alundakoa zihoan udal ibilgailua gidatzen. Aurrean dugun dokumentuak, 1944ko azaroaren 6an egina hura, zera dio “Juan Echegaray gerra ekintzan hil zen”. Irungo komandante militarrak sinatzen zuen. Pertsona ausart eta kementsu baten jokabidea aintzat hartu zen, helburua hura ez bazen ere. Hilabete eta gutxi gehiago geratzen zitzaion 30 urte betetzeko.

Leandro Agirretxe, 1, 4 Lokala
Irungo Palmera-Montero Gizarte-etxean - 20304 Irun
Tel: 669 075 423